Lan Harreman Bereziak eta Kontratuaren Xehetasunak

Clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,54 KB





LAN HARREMAN BEREZIAK:

● Goi-zuzendaritzako langileak (enpresako zuzendaritzako eta gerentziako kideak)

● Etxeko langileak

● Espetxeetan preso dauden pertsonak

● Kirolari profesionalak

● Ikuskizun publikoetako artistak

● Merkataritza-agenteak (komisioen araberako ordainsaria)

● Desgaitasuna duten pertsonak, zentro berezietako langileak

● Portuko zamaketariak

● BAMEko mediku egoiliarrak

AD_4nXdgyR_nrii8W1kQIyoDRzqINm1jonZj3b616nrl3BZNj2T5ku0mAxapBHKqqiIoROeZsZI8Lf_YfGohqVfUcOALIv51tWYKl6zxxvep8cMOqUrMqrpCUfT5zqaPJlP4j46jHufVcQ?key=TU855DNuoI0SsCcYcPtoL73_

AD_4nXfcHiNC7Ry_ePCqvWC9H0d28EoXJRjYYr2_Q4S0anyOKU57Xj7YGf-DBQHwrQC4FAIIpEm6adiNXdksJJQklQSWMmzThdqeK7JKsjLkvdC7Dh1MdhI7iZS9Gz3qJcBzmCKCfUEX?key=TU855DNuoI0SsCcYcPtoL73_


Lan Kontratuaren Funtsezko Osagaiak

  • Adostasuna: Bi alderdiek lan kontratua egiteko borondatearen adierazpena.
  • Xedea: Kontratugileek trukatzen dituzten ondasunak. Adibidez, egin behar den lana edo bete behar den lanaldia. Xedeak, egingarria, legezkoa eta zehatza izan behar du.
  • Kausa: Lan kontratua egiteko arrazoia.

Lan Kontratuaren Edukia

  • Kontratu-mota, Alderdien nortasuna (identifikazio datuak) eta enpresaren egoitza soziala
  • Lanpostua edo lanbide-kategoria eta lantokiaren kokapena, Lanaldia
  • Lan-harremanaren hasiera data eta aurreikusitako iraupena + probaldi-epea
  • Ordainsaria, Oporrak
  • Aplikatuko den Hitzarmen Kolektiboa eta lan harremana desegiteko aurre-abisu epea, Tokia, data eta alderdien sinadura

AD_4nXc0cy5YBwrymsm5VHVtsQuc1Tg1b-ULm-rosUnkAY9h9K0i3-qxXt8bpXRPoMlweJxw7gXBe5eHyae1hnlTIf3fSkr2dlLL8s72BvDuSksbNBsSVRHLCyTjY2tmnDy4HS5LiH-qaQ?key=TU855DNuoI0SsCcYcPtoL73_

FOGASA: Soldaten Bermea

FOGASA (Fondo de Garantía Salarial) soldaten kobrantza bermatzen du. Enpresaren ondasun guztiak saldu eta hala ere soldatak ordaintzeko dirurik lortzen ez bada, Fogasak ordainduko du. Gehienez 4 hilabeteko soldata, 2xLGS (Lanerako Gutxieneko Soldata) arte.

APARTEKO ORDUAK: Motak

  • Egiturazkoak: Kontratuan edo hitzarmenean adostuak daude (nahitaezkoak dira). Ordu horien bidez enpresak jarduera handitzeei aurre egiteko helburua du.
  • Ez-egiturazkoak: Borondatezkoak dira langilearentzat.

ORDAINDUTAKO BAIMENAK

  • Ezkontzea edo Izatezko bikote gisa erregistratzea: 15 egutegi egun.
  • Erditzeko prestaketa eta azterketak: Lanaldiaren ordutegian suertatzen diren erditu aurreko azterketak eta erditzeko prestatzeko teknikak egiteko beharrezko denbora.
  • Umeari bularra emateko: 9 hilabetetik beherako umeari bularra emateko, ordubete (bi zatitan bana daiteke) edo ordu erdiko lanaldi-laburtzea.
  • Senideen gaixotasuna, ospitaleratzea, ebakuntza edo heriotza: 2. graduko ahaidetasun-maila arteko senideen gaixotasun larria, ospitaleratzea, ebakuntza kirurgikoa edo heriotza: 2 egun (4, bidaiatu behar izanez gero).
  • Etxebizitzaz aldatzeko: Egun bat.
  • Kanpoan egonaldi luzeak: Langileak etxetik kanpo pasatzen dituen 3 hilabeteko aldi bakoitzeko, lanegun bat etxean egotea.
  • Nahitaezko betebeharra betetzeko: Nahitaezko (Juicio) betebeharra betetzeko beharrezko denbora.
  • Titulu akademiko edo profesional bat eskuratzeko: Beharrezko denbora. Ez da ordaindua, baldin eta hitzarmenak ez badu hori jasotzen.
  • Prestakuntza: Enpresan urtebeteko antzinatasuna duten langileak: 20 orduko baimena lanpostuarekin lotutako prestakuntzarako.
  • Funtzio sindikalak edo langileen ordezkaritza: Funtzio sindikalak edo langileen ordezkaritzako funtzioak egiteko, legeak edo hitzarmenak zehaztutako aldia.


LAN EGUTEGIA

Lan-ordutegia, Lanegunak, Jaiegunak, Atsedenaldiak, Oporrak.

SOLDATA OSAGARRIAK: GAUZAZKOAK

  • Etxebizitzaren alokairua
  • Aparkalekua
  • Ikastaroak
  • Interesik gabeko maileguak

SOLDATA OSAGARRIAK: ENPRESAREN EMAITZEN ARABERAKOAK

  • Produktibitate osagarria eta Mozkinengatiko paga
SOLDATATIK KANPOKO OSAGARRIAK

Soldatatzat hartzen ez diren osagarriak dira, ez baita lana zuzenean ordaintzeko, beste zenbait kontzeptu ordaintzeko baizik:

  • Garraioa
  • Dietak
  • KM gastuak
  • Laneko arropa eta tresnak
  • Eskudirua erabiltzea
LANBIDE ARTEKO GUTXIENEKO SOLDATA (SMIL)
  • 2018: 735,9€
  • 2019: 900€
  • 2020: 950€
  • 2023: 1.134€
  • 2025: 1.184€
SOLDATAREN BERMEAK

Lan zuzenbidean, soldata bermatu eta babesteko arau batzuk jasotzen dira. Langileak urtebeteko epea du enpresaburuari soldata-zorra erreklamatzeko:

  • Soldataren enbargaezintasuna
  • Lehentasunezko zorra edo soldata-kreditua
  • Soldataren ordainlekua eta ordainketa

Entradas relacionadas: