Lan Harremanak eta Zuzenbidea: Gida Osoa

Clasificado en Derecho

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,43 KB

Lan Harremanak

Lan Harreman Motak

  1. Lan harreman arruntak: Langileen Estatutua aplikatzen zaie. Ezaugarriak: norberarena, borondatezkoa, besteren konturakoa, ordaindua eta mendekotasunezkoa.
  2. Lan harreman bereziak: Lan harreman arrunten ezaugarri guztiak dituzte, baina berariazko arauen bidez sortu dira. Adibidez: etxeko langileak, portuko zamaketariak, kirolari profesionalak...
  3. Lan-zuzenbidearen pekoak ez diren lan-harremanak: Langileen Estatutua aplikatzen ez zaien harremanak. Adibidez: funtzionario publikoak, familiako lanak, norberaren konturako lanak, auzolana...

Lan Zuzenbidearen Iturriak

  1. Barnekoak: Parlamentua, Gobernua, gizarte-eragileak, enpresaburua eta langilea eta agente profesionalak.
  2. Kanpokoak: EB, LANE, herrialdeak.

Lan Araubidearen Hierarkia

EB, Konstituzioa, LANE eta tratatuak, Lege Organikoa, Lege Arrunta eta lege-maila duten arauak, Erregelamendua, Hitzarmen Kolektiboa, Lan Kontratua eta Lan-ohitura.

Lan Arauak Aplikatzeko Printzipioak

  1. Gutxieneko arauaren printzipioa: Maila altuagoko arauek ezarritako gutxieneko maila baxuagoko arauek errespetatu behar dituzte.
  2. Arau aldekoaren printzipioa: Lan-arloko bi arauk edo gehiagok gai bera modu desberdinetan arautzen badute, langilearentzat onuragarriena den araua aplikatuko da.
  3. In dubio pro operario printzipioa: Lan arau bat alde interesdunek modu desberdinetan interpreta badezakete, langilearentzat onuragarriena den interpretazioa aplikatuko da.
  4. Baldintza onuragarrien printzipioa: Langile batek baldintza onuragarriak baditu eta okerrera egiten badute, baldintza onuragarriei eutsi ahal izango die.
  5. Eskubideen utziezintasunaren printzipioa: Langileek ezin diete uko egin legeetan utziezin gisa aitortzen zaizkien eskubideei.

Lan-Administrazioa

Lan arloko araudia betetzen dela zaintzeaz arduratzen da, bai eta betetzen ez denean zehazpenak jartzeaz ere. Agintaritza gorena Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioak. FOGASA: Soldatak Bermatzeko Funtsa.

ABLE (Aldi Baterako Laneko Enpresak)

Aldi baterako laneko enpresen jarduera hau da: beraiek kontratatutako langileak lagatzea beste enpresa bati (enpresa erabiltzailea), aldi baterako.

Entradas relacionadas: