Lan Kontratuak: Mota, Probaldia eta Ezaugarriak
Clasificado en Derecho
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,4 KB
Lan Kontratua: Definizioa eta Ezaugarriak
Lan-kontratua enpresaburuaren eta langilearen arteko hitzarmena da. Langileak, ordainsari edo soldata baten truke, zenbait zerbitzu emateko betebeharra hartzen du, enpresaburuaren izenean eta hark zuzenduta.
Funtsezko Osagaiak
- Adostasuna
- Xedea
- Kausa
Kontratuaren Forma
- Idatziz: Derrigorrezkoa da, legeak hala agintzen badu. Tramite hori betetzen ez bada, kontratu mugagabetzat eta lanaldi osotzat hartuko da, ez bada zehazten aldi baterako dela.
- Ahoz: Kontratu mugagabe arruntetarako eta 4 astetik beherako aldi baterako kontratuetan aplika daiteke soilik.
Probaldia: Helburua eta Baldintzak
Probaldiaren helburua da alderdiek egiaztatzea sinatu duten lan-kontratua beren interesekin bat datorren ala ez. Probaldia antzinatasun moduan zenbatzen da.
- Hautazkoa: Bai.
- Forma: Idatziz egin behar da.
- Iraupena: Hitzarmen kolektiboan zehaztutakoa izango da; bestela, Lan Estatutua (LE) aplikatzen da.
Lan-Kontratu Motak
Kontratu Mugagabe Arrunta
Ohikoa da; hasiera-data jartzen da, amaiera ez. Ahoz edo idatziz egin daiteke.
Ekintzaileei Laguntzeko Kontratu Mugagabea
Helburua enplegu egonkorra erraztea da 50 langiletik beherako enpresetan.
- Baldintzak: Langileak izena emanda egotea enplegu-bulegoan.
- Forma: Idatziz.
- Iraupena: Mugagabea.
- Lanaldia: Osoa.
- Probaldia: Urtebete.
Gazte Bat Kontratatzea Mikroenpresa Batek
- Baldintzak: 30 urtetik beherako langilea eta izena emanda egotea enplegu-bulegoan. Enpresak 9 langile edo gutxiago eduki ditzake, eta aurretik haiekin lan-harremanik eduki gabe.
- Forma: Idatziz.
- Iraupena: Mugagabea.
- Lanaldia: Osoa edo partziala.
Aldizkako Lan-Kontratu Finkoa
Sasoi jakin batzuetan egiten dira.
Lanaldi Partzialeko Kontratuak
Lanaldi osotik beherako ordu kopuru jakin baterako zerbitzuak kontratatzeko egiten dira. Denbora-muga izan dezakete edo mugagabeak izan daitezke. Idatziz egin behar da, kontratatutako orduen banaketa azalduz, eta aparteko orduak egin ditzakete.
Prestakuntzarako eta Ikasteko Kontratua
- Baldintzak: 16 urtetik gora eta 25 urtetik beherako langileak, lan-jarduerak ikasitakoarekin zerikusia dutenak.
- Forma: Idatziz.
- Lanaldia: Osoa.
- Iraupena: Urtebete gutxienez eta 3 urte gehienez. Bukatzerakoan, ikaslea ezingo da kontratatu.
Praktikaldiko Kontratua
- Baldintzak: Unibertsitate edo lanbide-heziketako titulua izatea eta bost urte igaro ez izatea.
- Forma: Idatziz eta iraupena adierazi behar da.
- Iraupena: Gutxienez 6 hilabete eta gehienez 2 urte (gehienez bi luzapen, 6 hilabetekoak).
- Probaldia: Hilabete bat (gradu ertaina), 2 hilabete (gradu nagusia).
- Ordainsaria: Lehen urtean langile baten %60 eta bigarren urtean %75.