Lan Kontratuaren Aldaketak eta Etenaldiak: Gida Praktikoa
Clasificado en Derecho
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,23 KB
Lan Kontratuaren Aldaketak eta Etenaldiak
1. Lan Kontratuaren Aldaketa
Enpresaburuak lan-kontratua aldatu ahal izateko, honako kasuetan:
1.1. Mugikortasun Funtzionala
Enpresaburuak langilea lanpostuz aldatzen du, langilearen duintasuna errespetatuz:
- Lanbide-talde berean: Enpresaburuak ez du inolako arrazoirik argudiatu beharrik.
- Beste lanbide-talde batera:
- Ardura-maila txikiagokoak: Lehendik zuen soldata kobratzen jarraituko du.
- Ardura-maila handiagokoak: Goragoko kategoriako soldata kobratuko du.
1.2. Mugikortasun Geografikoa
Arrazoi ekonomikoak, teknikoak, antolakuntzakoak edo ekoizpenekoak direla eta, langileari enpresa bereko beste lantoki batean, beste udalerri batean dagoenean, eta ohiko egoitzaz aldatzera behartzen duenean gertatzen da.
- Lekualdatzea: Langileak egoitza behin betirako aldatzea edo joanaraztea, hiru urteko aldi batean 12 hilabete baino gehiago irauten duena.
Langilearen aukerak:
- Lekualdatzea onartzea.
- Uko egitea eta kontratua amaitzea (lan egindako urte bakoitzeko 20 eguneko soldata jasotzeko eskubidea, gehienez 12 hileko soldata).
- Lekualdatzea onartzea, baina arrazoiekin ados ez egotea (20 eguneko epea lekualdatzearen aurka egiteko Lan Arloko Epaitegian).
- Joan-etorriak (Aldi Baterako Lekualdatzea): Aldi baterako, hiru urteko aldi batean 12 hilabete baino gutxiago irauten duena.
Langilearen aukerak:
- Onartu egin behar du. Ados ez badago, epaitegiaren aurrean aurka egin beharko du 20 eguneko epean.
1.3. Lan-Baldintzen Funtsezko Aldaketa
Arrazoi ekonomikoak, teknikoak, antolakuntzakoak edo produkziozkoak argudiatuta. Aldaketak kolektiboak zein banakakoak izan daitezke.
Langilearen aukerak:
- Aldaketa onartzea.
- Aldaketa onartzea, ados egon gabe (20 eguneko epea aldaketaren aurka egiteko Lan Arloko Epaitegiaren aurrean).
- Lan-kontratua desegitea (lan egindako urte bakoitzeko 20 eguneko soldatako kalte-ordaina jasotzea, gehienez 9 hileko soldata).
2. Enpresaburuaren Subrogazioa
Honek lan-kontratuaren aldaketa eragiten du, enpresaburua aldatzen baita, baina lan-harremana ez da amaitzen. Enpresaburu berrian subrogatuta geratzen baitira aurrekoaren lan-eskubide eta -betebeharrak, baita Gizarte Segurantzarekin lotutakoak ere.
3. Lan-Kontratua Etetea
Lan-prestazioa aldi baterako emateari uztea da. Enpresaburuak ez dio soldatarik ordaindu behar. Etena eragin duen kausa amaitu ondoren, langileak lanpostua berreskuratzeko eskubidea du.
Kausak:
- Bi aldeek adostuta (lizentziak).
- Kontratuan zehaztutakoak.
- Aldi baterako ezintasuna.
- Langileari askatasuna kentzea.
- Enplegu-etenaldia eta soldata-etenaldia diziplina-arrazoiengatik.
- Aldi baterako arrazoi ekonomikoak, teknikoak, antolakuntzakoak eta produkziozkoak.
- Greba eta enpresaren legezko itxiera.
- Lanbide-birmoldaketarako edo hobekuntzarako ikastaroa.
- Amatasun biologikoa edo adopzioa.
- Enpresaburuaren erabakiz.
- Haurdunaldiko arriskua.
- Aitatasuna.
- Genero-indarkeriaren biktima bada (berak erabakita).
- Eszedentziak.
4. Eszedentzia
Eszedentzia motak:
- Borondatezkoa: Langileak eskatuta, 4 hilabetetik 5 urtera iraun dezake. Beste eszedentzia bat eskatzeko, 4 urte igaro behar dira. Ez da lanpostua gordetzeko eskubiderik izaten, talde bereko bete gabeko lanpostu bat eskuratzeko baizik.
- Nahitaezkoa: Lanera joatea eragozten duen kargu publiko, politiko edo sindikal batean aritzeagatik. Lanpostua gordetzeko eskubidea izaten da.
- Seme-alabak zaintzeko: 3 urtekoa izan daiteke. Lehenengo urtetik aurrera ez da lanpostua gordetzeko eskubiderik izaten, bete gabeko lanpostu batera joatekoa baizik.
- Senideren bat zaintzeko: 2 urte arte har daitezke, bigarren ahaidetasun-maila arteko senideak zaintzeko. Lehenengo urtetik aurrera, ez du lanpostua gordetzeko eskubiderik izaten, bete gabeko lanpostu batera joatekoa baizik.