Lan Kontratuaren Amaiera, Kita eta Gizarte Segurantza
Clasificado en Derecho
Escrito el en
vasco con un tamaño de 4,02 KB
Lan Kontratuaren Amaiera
Kontratuaren amaiera enpresaburua eta langilea lotzen dituen lan harremanaren amaiera da, bi aldeen betebeharrak amaitzen direnean.
Kausak
- Enpresaburuaren edo langilearen heriotza.
- Langilearen ezintasun egoera.
- Langileak erretiroa hartzea.
Motak
- Enpresaburuaren eta langilearen borondatez.
- Langilearen borondatez.
- Enpresaburuaren borondatez.
Kalte-ordainak
- Aldi baterako kontratua: 12 egun/urteko.
- Kaleratze diziplinario bidegabea: 33 egun/urteko.
- Kaleratze kolektiboa eta bidezko kaleratze objektiboa: 20 egun/urteko.
- Kaleratze objektibo bidegabea: 33 egun/urteko (gehienez 24 hileko).
- Enpresaburuaren heriotza, erretiroa edo ezintasunagatik: Hilabeteko soldata.
Kita (Agiria)
Langileak lan harremana amaitzean jasotzen duen agiria da, langilearen eta enpresaren arteko soldata zorrak kentzen dituena.
Elementuak
- Soldata eta soldataz kanpoko ordainak.
- Egin gabeko oporren ordainketa.
- Aparteko pagen ordainketa.
Deskontuak
- Gizarte Segurantzako (GS) kotizazioak.
- Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga (PFEZ).
- Baterako bilketako elementuak.
Gizarte Segurantza (GS)
Sistema publiko bat da, pertsonei babes egokia bermatzen diena, zailtasun egoeretan. Diru-laguntzen eta prestazio ekonomikoen nahiz gauzazkoen bidez, beharrizan egoera horiek gainditzeko laguntzen du.
Ezaugarriak
- Publikoa.
- Derrigorrezkoa.
- Ongizate estatuaren zutabea.
- Konstituzioak eta legeak bermatua.
- Elkartasun edo solidaritate printzipioan oinarritua.
Egitura
- Araubide Orokorra.
- Araubide Bereziak:
- Autonomoak.
- Ikatz-itsas langileak.
- Funtzionarioak.
- Ikasleak.
Betebeharrak
- Enpresaburua: Enpresaren inskripzioa, afiliazioa, langileen alta eta baja, kotizazioa.
- Langilea: Kotizazioa, datu aldaketak komunikatzea.
- Langile Autonomoa: Sozio egitea, alta, baja, datu aldaketa.
Babes Mailak
- Prestazio kontributiboak: Gizarte Segurantzan lortutako beharrak estaltzen dituzte.
- Prestazio ez-kontributiboak: Inoiz kotizatu ez duten edo prestazio kontributiborako adina ez duten pertsonei zuzenduak (adibidez, jubilazioa, ezintasuna).
Prestazio Nagusiak
- Ama-aitatasuna.
- Erretiroa.
- Langabezia.
- Bizi-irautea eta heriotza.
- Ezintasuna.
Osasun Laguntza Prestazioa
GS-aren babespeko pertsonen osasuna zaintzeko eta bere onera ekartzeko beharrezkoak diren mediku, farmazia, protesi eta ortopedia zerbitzuak barne hartzen ditu.
Aldi Baterako Ezintasun Prestazioa (ABE)
Langilea gaixotasun edo istripu bat izateagatik GS laguntza behar duenean sortzen den diru-sarreren gabeziari erantzuten dio.
Mutuak (Lan Istripuen Kudeaketa)
Enpresarien elkarteak dira, zeinak lan istripu edota gaixotasun profesionalekin loturiko zerbitzuak kudeatzen dituzten.
Ezintasun Iraunkorrerako Prestazioa
Langileak mediku tratamendu bat egin ostean, betiko urritasun anatomiko eta funtzionalek lan egiteko gaitasuna murrizten diotenean ematen da.
Mailak
- Partziala.
- Osoa.
- Absolutua.
- Handia.
Ama-Aitatasun Prestazioa
Langileei aitortzen zaien atsedenaldia da:
- Ama: 16 aste.
- Aita: 4 aste.
Haurdunaldia
Haurdunaldia dela eta, lan kontratua eten egin daiteke.
Erretiro Pentsioa
Dirutan jasotzen den prestazioa da, erretiroa hartzean.
Langabezia Prestazioak
Lanik gabe geratzen den jendeari zuzendutako laguntzak dira, baldintza batzuk betez gero.