Lan Merkatua eta Enplegua: Oinarrizko Kontzeptuak

Clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,84 KB

Soldata eta Lan Merkatuaren Oinarriak

Soldata: Besteen kontura egindako lanaren ordainsaria da. Familien sarrera-iturri da, eta hauen bizi-maila eta langileen errealizazio pertsonala eta profesionala baldintzatzen ditu.

Oreka-Soldata: Eskaintzaren eta eskariaren joko askearen bidez lan-merkatuaren oreka lortzen duen diru-soldatari deritzo.

Lan-Eskaintza

Familiek eskaintzen duten lan-kantitatea da. Faktore hauen araberakoa da:

  • Biztanleriaren ezaugarriak
  • Soldata-maila

Lan-Eskaria

Enpresek eskatzen duten lan-kantitatea da. Faktoreak:

  • Ekoizteko ondasunaren prezioa
  • Langileen produktibitatea
  • Soldata-maila

Lan Merkatua eta Produktibitatea

Lan Merkatua: Lehia Ez-Perfektua

Lan-merkatua lehia ez-perfektuko merkatua da, bi arrazoi nagusirengatik:

  1. Lan-merkatuan egiten den eskuhartzeagatik: Adibidez, LGS (Lanbide arteko Gutxieneko Soldata) ezartzeagatik.
  2. Lana ondasun desberdindua delako:
    • Prestakuntza eta esperientzia
    • Lan-baldintzak
    • Gizarte-ospea lanean
    • Langileen motibazioa
    • Diskriminazioa

Lanaren Produktibitatea

Lortutako ekoizpenaren eta erabilitako lan-kantitatearen arteko erlazioa neurtzen du. Faktoreak:

  • Giza kapitala: Pertsonek prestakuntza eta esperientziari esker metatzen dituzten ezagutzen, gaitasunen eta jarreren multzoa da.
  • Erabilitako ekoizpen-ondasunak: Hobeak izatea I+G+Bren araberakoa izaten da.
  • Teknologia-aurrerapenak: Kualifikazio gabeko pertsonentzat eskaintza txikia sortzen du, makinek ordezkatu ditzaketelako, eta horrek soldata eta enpleguak behera egitea eragin dezake.

Langabezia eta Biztanleria Taldeak

Langabezia Motak

  • Ziklikoa edo koiunturazkoa: Hedapenetan langabezia behera egiten du, eta atzeraldietan gora.
  • Urte-sasoikoa: Lanbide batzuk bakarrik sasoi batzuetan jarduten dute.
  • Frikzionala: Pertsonak beren borondatez langabezian daudenean.
  • Egiturazkoa: Lan-eskaintza eta langileek eskatzen duten lana guztiz bat ez etortzeak (jendea kualifikatuta ez dagoenean eta eskatzaile gehiegi dagoenean) kezka handia sortzen du.

Biztanleria Taldeak Lan Merkatuan

Biztanleria merkatu ororen erreferentea da.

  • 16 urte baino gutxiago dutenak
  • Ez-aktiboak: Ez dute lana egin nahi edo bilatu.
  • Aktiboak:
    • Langileak (Landunak)
    • Langabeak

Enplegu Estatistikak eta Politikak

Enplegu Estatistikak

  • Biztanleria Aktiboaren Inkesta (BAI): Hiruhilean behin, INE (Estatistikako Institutu Nazionala) inkesta egiten du enpleguari buruzko datuak biltzeko.
  • Gizarte Segurantzako afiliazio-kopuruak: Langileak Gizarte Segurantzan izena emanda egon behar du, eta soldatatik kuota batzuk bertara bidali behar ditu. Datuak kontratu kopurutik ateratzen dira. Aldagai garrantzitsua da enplegu-politikak erabakitzeko.
  • SEPEko datuak (Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoa): Erregistratutako langabezia bakarrik hartzen da kontuan. Izena emanda ez daudenak langabe adoregabeak dira.

Enplegu Politika

Ekonomia jakin bateko langabezia murriztea helburu nagusi duten neurrien multzoari deritzo.

Politika Motak

  • Neurri Aktiboak: Langabezia prebenitzeko neurriak dira, zuzeneko lanpostuak sortuz edo lanpostu-kopurua handituz.
  • Pasiboak: Langabeziaren ondorioak arintzeko hartzen diren neurriak.

Hartzaileak

Enpresak eta biztanleria aktiboa.

Entradas relacionadas: