Lan Zuzenbideko Iturriak eta Kontratuaren Iraungipen Moduak
Clasificado en Derecho
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,15 KB
Lan Zuzenbidearen Iturriak eta Hurrenkera Hierarkikoa
Europar Batasuneko Zuzenbidea (EBZ)
Estatu kideek osatua, lehen mailako nagusitasunagatik. Hiru mota nagusi:
- Erregelamenduak: Zuzenean aplikagarriak.
- Zuzentarauak: Helburuak finkatzen dituzte; estatu bakoitzak nahi duen bezala bete ditzake.
- Erabakiak: Gai zehatzak estatu zehatzei zuzenduak.
Oharra: Soldatak ez zaizkio inporta, oreka ekonomikoa bai (ondasunen, zerbitzuen, kapitalaren eta lanaren zirkulazio librea).
Konstituzioa
Atal ezberdinek balio ezberdinak dituzte Lan Zuzenbideko eskubideei dagokienez:
- Oinarrizko Eskubideak: Bertako arauak errespetatu beharra dago, legea edozein dela ere.
- Hiritarren Eskubideak: Eskubide hauek berez ez dute balio; legeen edo erregelamenduen garapenaren arabera erabili behar dira.
- Gida Printzipioak: Botere publikoaren eskubideak nora zuzendu behar diren aipatzen dute.
Nazioarteko Arauak
Estatuen artean sortuak. Lanaren Nazioarteko Erakundeak (LNE, 1919) ematen dizkigu:
- Hitzarmenak: Ez da derrigorrezkoa mundu osoan betetzea; estatu bakoitzak erabakitzen du erakundearen barruan egotea edo ez. Barruan egonda ere, ez da beti derrigorrezkoa.
- Gomendioak.
Legea
Iturri nagusiak:
- Parlamentua: Lege arrunta, Lege organikoa.
- Gobernua: Dekretu-legea, Dekretu-egilea.
Erregelamenduak
Gobernuak emanak:
- Espainian: Errege Dekretua, Ministro Agindua.
- EAEn: Dekretu Agindua.
Hitzarmen Kolektiboa
Lan Zuzenbideko iturri propio bakarra da, lan baldintzak erregulatzeko erabiltzen dena.
Ohitura
Ez da legea, pertsonek arau bezala hartzen duten portaera errepikatua da.
Printzipio Orokorrak
Non heldu ez daukagunean erabiltzen dira.
Lan Kontratuaren Iraungipena
Kontratuko Alderdiei Eragiten Dieten Arrazoiak
Langileari edo enpresari (fisikoa edo juridikoa) eragiten diotenak.
Bi Alderdien Adostasuna
- Epemuga iraungitzailea.
- Baldintza iraungitzailea.
- Elkarren arteko adostasuna: Arrazoia ez da inporta.
Aldebakarreko Borondateagatik
Langilearen Borondatez:
- Dimisioa.
- Abandonua.
- Iraungipen kausaduna.
Enpresaburuaren Borondatez:
- Kaleratze Diziplinarioa: Kontratua ez betetze larria.
- Kaleratze Objektiboa: Lana ez betetzeko gai izatea (adibidez, teknologia berriengatik).
- Kaleratze Kolektiboa: Krisia, A edo B planak.
- Kaleratze Indar Maiorragatik: Enpresak jasandako kaltea frogatu beharra (sutea, adibidez). Kalte-ordaina estatuak ordaintzen du.