Lanaren Azterlana: Metodoak eta Denborak

Clasificado en Ciencias sociales

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,13 KB

Lanaren Azterlana: Sarrera

Konpontzeko prozesuak sistematizatzeko erabiltzen diren teknikak:

Metodoen Azterlana

Prozesuak aztertzen ditu. Operazio bat egiteko jarraitu behar ditugun pausoak eta operazioak aztertzen ditu. Honen helburua lanak erraztea, hobetzea, ekoizpena handitzea eta baliabideei etekin handiagoa ateratzea da.

Denboren Azterlana

Metodoen azterlanak proposatutako operazio bakoitzarentzat behar den denbora finkoa ezartzen dio. Lan neurketa izena ere har dezake.

Metodoen Azterlanak eta Diagramak

Produktibitatea hobetzea dauka helburu. Horretarako, operazioak eta tailer lanak nola hobetu ikertzen du. Tailerraren ondoko osagaiak hartuko dira kontuan:

Tailerraren Osagaiak

  • Lanpostua: Antolamendua eta zabalera.
  • Ekipamendu eta erremintak: Ekipamenduaren kalitatea eta egokitasuna, berariazko erremintak, egiaztapen eta diagnosirako elementuak.
  • Instalazioak: Oinarrizko ekipamendua, lan guneak eta honen banaketa, ingurugiroaren baldintzak.
  • Langileak: Operazioen sekuentziak, teknika eta trebetasuna, lan erritmoa.

Prozesuen Hobetze Sistema

  • Aztertuko den lanaren aukeraketa.
  • Ekintzen erregistroa.
  • Ekintzen azterketa eta analisia.
  • Prozesua hobetzeko ikerketa eta garapena.
  • Prozesuaren ezarpena.

Aktibitateen Erregistroa

  • Operazioa.
  • Garraiobidea.
  • Ikuskapena.
  • Atzerapena.
  • Biltegiratzea.

Diagrama Motak

  • Prozesuaren diagrama (lanpostua).
  • Ibilbidearen diagrama (ibilgailuak eramaten duen ibilbidea).
  • Operazioen sekuentziaren diagrama (urrats guztiak betetzeko denboraren kalkulua).

Prozesuen Analisia

  • Zer egiten da?
  • Zergatik egiten da?
  • Nork egiten du?
  • Non egiten da?
  • Noiz egiten da?
  • Nola egiten da?

Denboraren Azterlana eta Lanaren Neurketa

Prozesuaren iraupenaren balorazioa, lan metodoa aldatu ondoreneko hobekuntzen konprobaketa eta tailerraren lan zamaren banaketa.

Denbora-tipo

Sistematizatutako prozesuen estandarizazioaren balioztapena.

(Baldintza normalak = segurtasun neurriak, bide egokiak, langile gaitua eta erritmo egokia)

Denboraren Zehaztapenak

Oinarrizko Kontzeptuak

  • Behatutako denbora = egiazko denbora.
  • Jarduera = egiazko lan erritmoa.
  • Osagarriak = Ezarritako gehikuntzak bereizgarrien arabera.

Denboraren Ezarpena

  • Estimazioa: OR historikoaren arabera.
  • Kronometrajea: Zuzeneko behaketaren neurketa, errepikapen askotarako prozesu sistematikoa.
  • Laginketa: Zorizko behaketak, makinen geldieren atzematea.
  • Normalizatutako datuen taulak: Kronometratutako denborekin.
  • Aurretik zehaztutako denboren sistema edo mikro-mugimenduak: Ekintza errazak bere gutxieneko adierazpen arte.

Entradas relacionadas: