Landaredia, Hidrologia eta Ingurumen Babesa: Faktoreak eta Neurriak

Clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,59 KB

Landaredia eta Haren Faktore Determinatzaileak

Landarediaren garapenean eragina duten faktore nagusiak:

Erliebea

Altitudea handitzeak klima-baldintzak aldatzen ditu (tenperatura behera eta prezipitazioa gora). Ondorioz, landaretza altueraren arabera sailkatu eta erliebearen baldintza aldakorretara egokitzen da modu orekatuan.

  • Leku ospel, hotz eta hezeagoak: pagoak eta pagadiak.
  • Eguteran, lehortasun handiagoa: erkameztia eta artea.

Argia

Ezinbestekoa da prozesu biologikoak garatzeko.

  • Espezie heliofiloek argi asko behar dute, eta belardi, landa edo basoetako soilune eta eguteretan hazten dira.
  • Espezie unbrofiloek (itzalzaleak) basoetako behealde eta ospelaldeetan azaltzen dira.

Klima

Tenperaturak eta prezipitazioek kokapena determinatzen dute.

  • Negu hotza eta uda beroko espezieak (adibidez, artea).
  • Beste espezie batzuek tenperatura leunak eta prezipitazio-erregimen erregularra behar dute (adibidez, haritza).

Lurzorua

Ezaugarri fisikoek (ehundura eta porositatea) eta kimikoek (elementu mineralak, pH-a) hazten den landaretza mota determinatzen dute.

Gizakiaren Eragina

Birlandaketa eta bigarren mailako formazioak sortzen ditu.


Aniztasun Hidrikoa eta Haren Faktoreak

Ur-baliabideen aniztasunean eragina duten faktoreak:

Klima

Prezipitazioek ibaien emaria zehazten dute. Tenperaturaren eraginez, ura gehiago edo gutxiago lurruntzen da.

Erliebea eta Topografia

Altuera eta orientazioaren bidez, ibai batek egin behar duen ibilgua mantentzen da.

Litologia

Uraren lurrazaleko edo lurpeko isurketaren nagusitasuna zehazten du.

Landaredia

Lurruntzea, higadura eta uholdeen arriskua gutxitzen ditu. Sustraiek ur-korronteak kontrolatzen dituzte.

Gizakiaren Eragina

Lanak egiten ditu ura hornitzeko eta ibaiak erregulatzeko.


Ingurumenaren Babeserako Neurriak

Gizakiaren Eragin Negatiboaren Aurkako Neurriak

  1. Erakundeak

    Hirurogeigarren hamarkadan hasi ziren:

    • ICONA (1971)
    • Antolaketa eta Ingurugiro Idazkaritza (1997)
  2. Babestutako Naturaguneak

    Lehenengo legea 1975-1989 artean egon zen. Gaur egungoa: Naturaguneak eta Landaredi eta Fauna Babesteko Legea. Onartutako espazio babestuak:

    • Parke Nazionalak: Doñana (Adibidez).
    • Parke Naturalak: Ez dira Parke Nazionalak bezain zabalak, baina landa-turismoa ere bultzatzen dute (Adibidez, Bertiz).
    • Erreserba Naturalak: Azalera txikikoak, interes zientifiko-ekologikoa dutenak (Adibidez, Nafarroako Bardeak).
  3. Ingurumen Politikak

    Hainbat arlotan aplikatutako politikak:

    • Atmosferako Kutsadurari Buruzko Politika: Euroairnet erakundea (helburua Espainiako airearen kalitatea neurtzea). Gaiak: euri-azidoa, ozono-geruza, berotegi-efektua, hauts-kanpaia, inguru-zarata.
    • Deforestazioari Buruzko Politika: Baso-planak eta suteei aurre egiteko planak.
    • Lurzoruen Degradazioa:
      • Higadura (LUCDEME).
      • Kutsadura: 1995eko Lurzoru Kutsatuak Berreskuratzeko Plan Nazionala.
    • Gehiegizko Ustiapena eta Uraren Kutsadura: SAICA, LINDE eta RAMSAR proiektuak.
    • Hondakin Solidoak: Hiru B-ak: Birziklatu, Berreskuratu eta Beheratu (Murriztu).

Entradas relacionadas: