Laneko Arriskuen Prebentzioa, Kalitatea eta Ingurumena

Clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,93 KB

Laneko Arriskuen Prebentzioa

Lan-baldintzak: Arriskua sortzeko eragin garrantzitsua izan dezakeen lanaren edozein ezaugarri.

Lan-arriskua: Lanaren ondorioz langile batek kalte bat izateko (arriskua gauzatzeko) posibilitatea.

Lan kalteak:

Lan-istripua: Lanaren ohiko garapena eteten duen eta pertsonengan lesioak nahiz gauzetan eragin ditzakeen ezohiko, bat-bateko eta ustekabeko gertakaria. Adb: segurtasuna.

Istripu garbiak: Kalterik sortzen ez duen gertakaria da, baina baldintzak arinki aldatuz gero sortu zitzakeen.

Gaixotasun profesionala: Lanaren ondorioz harrapatu diren eta lanbide-gaixotasunen legezko taulan zehaztuta dauden gaixotasunak. Adb: higienea.

Beste zenbait patologia:

Prebentzioa: Enpresaren jardueraren fase guztietan hartzen edo aurreikusten diren ekintzak edo neurriak, lanaren ondoriozko arriskuak saihesteko edo murrizteko.

Babesa: Istripu baten ondorioz gerta litezkeen kalteak ekiditeko edo murrizteko balio dute.

Laneko segurtasuna: Lan-istripuak ekar ditzaketen arriskuen kausetan eragiten duten neurrien multzoa, helburu duena arriskuen kausak ezereztea edo murriztea, lan-istripurik ez gertatzeko.

Industriako higienea: Lan-ingurunean agertzen diren agente fisikoak, kimikoak eta biologikoak aztertzen, balioesten edo aldarazten dituzten medikuntzaz kanpoko tekniken multzoa; helburu duena agente horiek eraginpean dauden langilearen osasuna ez kaltetzea.

Ergonomia: Banakoak lana erosoago egin dezan baliatzen den teknika da, makinak, lanabesak eta ekipamenduak erosoagoak bihurtzen dituena. Adb: nekea.

Psikosoziologia aplikatua:

Kalitatea

Kalitatea (orokorrean):

Kalitatea ISO 9001 arauaren arabera: ISO 9001 kalitatea kudeatzeko sistema ezartzeko ISO (International Organization for Standardization) erakundeak argitaratu duen nazioarteko estandarra da.

Kalitatearen ziurtapena: Pertsona guztiak eta organizazioaren baliabideak fokuratzen dira bezeroa asetzeko kalitatearen hobekuntza jarraituan. Hura lehenari ondo egitea helburua da.

Erabateko kalitatea: Bada produktu batek edo zerbitzuak planifikatu zen baldintzak aseko dituela konfiantza ematen duten jarduera sistematikoko saila.

Ingurumena

Ingurumena: Epe laburrean edo epe luzean izakiengan eta giza jardueretan zuzeneko edo zeharkako efektuak eragiteko gai diren osagai fisikoen, kimikoen, biologikoen eta sozialen multzoa da ingurumena.

Ingurumen aspektua:

Ingurumen inpaktua: Jarduera, proiektu edo obra batek ingurumenean eragiten dituen aldaketen multzoa (ingurumen kontzeptuak giza osasuna eta segurtasuna, landaredia, fauna, airea, ura, klima, paisaia, monumentu historikoak edo bestelako egitura fisikoak eta kultur ondarea edo aurreko faktore horien arteko elkarrekintzak barne hartzen ditu).

Garapen iraunkorra: Hurrengo belaunaldien beharrak asetzeko aukerak arriskuan jarri gabe, oraingo belaunaldien beharrak asetzen dituen garapen ekonomiko eta soziala.

Jardunbide egokiak:

Produkzio garbia:

Laneko Arriskuen Prebentzioa

  • Laneko arriskuen prebentzioa sustatzeko teknikak eta lan kalteak erlazionatu.
  • LAP arloari buruzko araudia (arau garrantzitsuenak).
  • LAP arloari buruzko langileen eta enpresaren eskubideak eta ardurak.

Kalitatea

Eboluzio historikoa:

1. Ikuspapena: Helburu nagusia akatsak detektatzea da.

2. Kalitate-kontrola: Bada prozesuko aldaketa neurtzea, mugak hari jartzea eta espezifikazioetan ezarritako helbururanzko azkartasunarekin bat etorri ahal dadila baimentzea.

3. Kalitatearen ziurtapena: Pertsona guztiak eta organizazioaren baliabideak fokuratzen dira bezeroa asetzeko kalitatearen hobekuntza jarraituan. Hura lehenari ondo egitea helburua da.

4. Erabateko kalitatea: Bada produktu batek edo zerbitzuak planifikatu zen baldintzak aseko dituela konfiantza ematen duten jarduera sistematikoko saila.

Ingurumena

Honek dira produkzio garbia aplikatzeko erak:

  • Aldaketak lehengaietan.
  • Produkzioko eragiketa praktika ona.
  • Fabrikan berriz erabiltzea.
  • Aldaketa teknologikoak.
  • Produktu-aldaketak.

Honek dira produkzio garbiaren onurak:

  • Lehengaien kontsumoa eta kostua murriztea.
  • Produktuen kalitatea eta prozesuaren eraginkortasuna hobetzea.
  • Sortutako hondakinen kopurua murriztea.
  • Hondakinak tratatzeko kostua murriztea.
  • Lan-baldintzak hobetzea.
  • Poluzioa murriztea.

Entradas relacionadas: