Langabezi Masiboa eta Negozioaren Aldaketak: Ongizatearen Estatua

Clasificado en Matemáticas

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,98 KB

3. Ongizatearen estatua: Langabezi masiboari aurre egiteko. Honek eziketa orokorra eta segurtasun sozialaren sistema orokorra ekarri zituen. Zerbitzu hauek finantziatzeko, sarrera nazioanalaren zati bat erabiliko zen, zuzeneko zergak ezarri zituzten eta 16 urtetik gorako langileek kotizazio bat ordaindu behar zuten. Beste hainbat aldaketa egin zituzten: prezioak egokitu egin zituzten helburu sozialetara, inbertsio pribatua erakartzeko monopolio pribilegioa erabili zuten (prezioak beheratuz gero, merkatu osoa empresa horrentzat izango zen) eta nacionalismo prozesuak gertatu ziren. Aldaketa hauei esker, errentaren birbanatzea lortu zuten.

Negozioaren munduan ere aldaketak gertatu ziren. Gerentzia empresa handien loraldia hasi zen eta multinazionalen bitartez zabaldu egin ziren empresa handi horiek: Amerikanizazioa gertatu zen: Estatu Batuetako empresa eredua munduan zehar zabaldu zen, gerentzia enpresek ordezkatu egingo dituzte empresa patronalak. Masa-ekoizpena eta masa-banakuntza integratu egin ziren, hórrela ekoizpen eskala handitzea eta lantegien tamaina handitzea lortuz. Barne eta nazioarteko lehia handitu egin zen aldaketa teknologiko, marketing, merkatu ikerketa eta planifikazioarengatik. Lanaren antolakuntza zientifikoa zabaldu zen, negozio eskolak sortu ziren exekutiboak trebatzeko eta kontsultoria empresa handiak sortu ziren ekoizpen prozesuak planifikatzeko. Estatuak: langabezia tasa kontrolatuko zuen (enplegu tasako mailara iristeko) eta lehia askearen aldeko eta monopolioen aurkako legea egin zuen.

6.3 Sobietar ereduaren hedapena

Gerra hotzak bi blokeen sorrera ekarri zuen: Bloke kapitalista (Estatu Batuen aliatuak) eta Bloke Sozialista (Sobietar Batasunaren aliatuak).

Europako ekialdean ekonomia planifikatua zegoen, sobietarrak Bigarren Mundu Gerra aprobetxatu zutelako beraien eredua zabaltzeko. Ekonomia planifikatuen helburua nacional autarkia zen (herrialdeak berak ekoiztea behar duen guztia). Oinarrizko industria garatu eta BPG-ren hazkundea lortu zen. Inbertsio tasa eta enpleguaren hazkundea oso altuak ziren (mendebaldeko Europaren gainetik). Kanpo merkataritzak ez zuen ia eraginik izan ekonomiaren hazkundean, hala ere kanpoko merkataritza kontrolatzeko COMECON sortu zen sobietarren bultzatuta, ekialdeko lurraldeen inportazio beharrak betetzeko.

Txinak ez zuen jarraitu Sobietar Batasunaren eredua zehatz-mehatz. Txinaneztabaida bat zegoen: batzuen ustez ekonomia politikaren gainetik jarri behar zen, helburu nagusia garapen ekonomikoa zelako, horrek bultzatuko zuen sozialismoa. Beste batzuentzat, politika zegoen ekonomiaren gainetik, helburu nagusia sozialismoaren eraikuntza zelako eta horrek ekarriko zuelako garapen ekonomikoa. SESBekiko diferentzia handiena nekazarien papera izan zen. Txinarentzat nekazariak baitziren iraultzaren motorra.

1/1949-1953 bitartean Txina berreraikitzen hasi ziren. Garai hartan nekazaritza arloan konfiskazioak egon ziren eta jabetza pribatua indartu zen. Industrian, enpresak nazionalizatu zituzten, jabetza pribatuak empresa txiki eta ertainentzat bakarrik.

2/1953-1957 bitartean, trantsiziioa eman zen sozialismorantz, helburuak jabetza pribatua kentzea eta Sobietar Batasunaren eredua imitatzea ziren. Horretarako, nekazaritza kolektibizatu zuten eta industrian planifikazio zentralizatua ezarri zuten.

3/1958-1962 bitartean, nekazaritzan Comunak sortu zituzten, hauek dimentsio handiko produkzio unitateak ziren, kolektiboak ziren produkzio bideak eta eskulana militar eran antolatuta zegoen. Industrian ere Comunak sortu zituzten: bere burua aski zuen empresa sortu zen landan, bertan hornitzeko lehengaiez eta eskulanez. Comunak ezartzeak emaitza txarrak ekarri zituen: produkzioa asko jaitsi zen eta hilkortasunaren hazkundea gertatu zen. Horregatik, Maoren agintea bukatu eta moderatuek eskuratu zuten boterea.

4/1980an merkatu librea eta empresa askeak baimendu ziren.

Entradas relacionadas: