Langabezia eta Enplegu Politikak: Gida Osoa

Clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,84 KB

Langabezia motak

  • Frikzionala: Lan egin dezaketen arren, pertsona batzuk borondatez ikasteko, atseden hartzeko edo aurreko lana baino hobea aurkitzeko denbora hartzean sortzen da.
  • Urte-sasoikoa: Zenbait jardueretan urteko sasoi jakin batzuetan soilik behar dute eskulana; horregatik sortzen da langabezia mota hori.
  • Ziklikoa: Langabezia ziklikoa nabarmen igotzen da ekonomia krisialdian eta jaitsi egiten da ekonomia hazkunde-aldietan.
  • Egiturazkoa: Eremu edo herrialde bateko langileen ezaugarriak eta enpresaburuen premiak bat ez etortzeagatik sortzen da langabezia mota hori.

Langabeziaren kausak

  • Langileen ezaugarriak: Askotan espezialitate jakin bateko langile gehiegi daude, eta beste batzuetan, berriz, gutxiegi, edo lana gaizki banatuta dago. Lan merkatuaren barruan dauden langileen aparteko orduek eta enpleguek ere eragina dute.
  • Eskari urriegia: Gizarteak ez duelako eskatzen lan egiteko moduan dauden langile guztiak enplegatzeko behar adina.
  • Gutxieneko soldatak egotea: Merkatu askearen aldekoen ustez, langabezia desagertu egingo litzateke eskaintza eta eskariaren legeak askatasunez funtzionatuko balu. Gehiegizko eskulana egonez gero, soldatak behera egingo lukete.

Enplegu estatistika garrantzitsuenak

  • Biztanleria Aktiboaren Inkesta (BAI): Enplegu maila neurtzen du, inkesta baten bidez.
  • Gizarte Segurantzako afiliazio zifrak: Erregistratutako kontratuen kopurua eta ezaugarriak kontabilizatzen dira.
  • Enplegu-bulego publikoen datuak: Langabezia tasa neurtzen da, langabe gisa izena emandakoak kontuan hartuta.

Enplegu politika aktiboak

Enplegua sortzea sustatzen dute, dela zuzenean, dela zeharka. Lan merkatuko zer elementutan eragiten duten kontuan hartuta, enplegu-politika aktiboko hiru kategoria bereizten dira:

Enplegu-eskaintzan eragitekoak (biztanleria aktiboarentzat)

  • Enplegu publikoa
  • Murrizketak lan-eskaintzan
  • Prestakuntza eta laneratzea

Enplegu-eskarian eragitekoak (enpresentzat)

  • Kontratazioa sustatzea
  • Autoenplegurako babesa
  • Lan merkatua malgutzea

Eskaintzaren eta eskariaren arteko bitartekaritza

Definizioak

  • Enplegu-hobiak: Lanpostuak sortzeko ahalmen handia duten ekonomia-jarduerak dira.
  • Biztanleria zahartzea: Faktore horren ondorioz, erretiroa dela eta, lanpostu gehiago beharko dira.
  • Enplegu-hobi berriak: Bizi-kalitatea hobetzeko zerbitzuak: etxebizitzarako hobekuntzak, segurtasuna, garraio kolektibo globalak, hiri-espazio publikoen aprobetxamendua, hurbileko merkataritza.

Entradas relacionadas: