Langile Mugimendua eta Industria Iraultza: Definizioak eta Teoriak

Clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,61 KB

Kartismoa

Kartismoa 1838an argitaratutako "Herriaren Gutunetik" datorren mugimendua da. Gutun horretan, besteak beste, Parlamentua urtero deitzea eta diputatu gisa hautatua izateko jabetza-baldintzak bertan behera uztea eskatzen zen. Horrez gain, gizonezkoen sufragio unibertsala aldarrikatzen zuten.

Ludismoa

Ludismoa ehungintzako makinen lehenengo aplikazioen ondorioz, lanaren egoerak txarrera egin zuelako sortu zen protesta-mugimendua izan zen. Langileek, protesta modura, makina horiek suntsitzen zituzten.

Industria Iraultza

Industria Iraultza XVIII. mendearen bukaeran eta XIX. mendearen hasieran Britainia Handian sortu eta mundu osora zabaldu zen aldaketa teknologiko, sozioekonomiko eta kulturala izan zen.

Lehen Internazionala

Lehen Internazionala Londresen sortu zen 1864an, baina oso azkar desagertu zen, batez ere, hedatzea lortu zuen herrialdeetako gobernuek egindako jazarpenagatik eta marxisten eta anarkisten artean izandako liskarrengatik.

David Ricardo

David Ricardok soldataren teoria idatzi zuen: lana merkantzia bat da, horregatik, lanak balio bat du. Beraz, soldatak langilearen eta bere familiaren iraupena bermatzeko adinakoa izan behar du.

Marxismoa

Marxismoa klase-gizartea, produkzio kapitalista eta langilearen zapalkuntza onartzen ez zituen teoria politiko eta ekonomikoa da, Karl Marx eta Friedrich Engelsen pentsamenduetan oinarritutakoa.

Adam Smith

Adam Smithek balioaren teoria idatzi zuen: merkantzien balioak merkantzia horiek egiteko behar den lan-kantitatea irudikatzen du; zenbat eta lan gehiago, orduan eta balio handiagoa.

Thomas Malthus

Thomas Malthusek azpikontsumoaren teoria idatzi zuen: biztanleria hazten jarraituz gero, ez da elikagairik izango guztiontzat.

Bigarren Internazionala

Bigarren Internazionala Parisen sortu zen 1889. urtean. Aldarrikapen nagusia zortzi orduko lanaldia lortzea izan zen, eta, horretarako, maiatzaren lehena mundu osoan protesta egiteko eguna zela adostu zen. Handik gutxira, Lehen Mundu Gerra hasi zen. Gerraren hasierak Internazionalaren gainbehera ekarri zuen.

Kapitalismoa

Kapitalismoa sistema ekonomiko bat da, non jabetza pribatua bermatzen den eta agente ekonomiko bakoitza bere ongizate propioa lortzen saiatzen den.

Proletalgoa

Proletalgoa lan-indarra soldata baten truke saltzen duen gizarte-klasea da, produkzio industrialaren testuinguruan.

Entradas relacionadas: