Langile Mugimendua eta PSOE Euskal Herrian
Clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,9 KB
LANGILE MUGIMENDUA. P.S.O.E.
Ideologia sozialistak eta langileen erakundeak (alderdi politikoak, elkarteak etab.) industrializazioarekin azaldu ziren. Industria Iraultzan ekoizpeneko fabrika erraldoiak sortu ziren, milaka langile zituztenak, eta jabe bakarra edo gutxi batzuk. Azken hauek aberastu egiten ziren oso azkar, enpresaren ekoizpena oso handia zelako, ekoizten zen guztia saltzen zen eta industriako langileen bizitza eta laneko baldintzak ez zeuden araututa. Beraz, ugazabeen gehiegikeriak ohikoak ziren eta etekin gero eta handiagoak jasotzen zituzten. Hau honela izanik, Karl Marx filosofoak, besteren artean, ideologia berri bat sortu zuen non gizarteko klase estruktura berria zegoen; bi klase antagoniko, zeinen interesak elkarren aurka zeuden: burgesak edo ekoizpen faktoreen jabeak, eta langileak edo ekoizpena garatzen zutenak. Lehenengoen aberastasuna eta boterea besteen zapalkuntzatik dator. Langileak antolatu behar dira boterea lortzeko eta ugazabekin negoziatu ahal izateko. 1848an idatzi zuen Marxek bere "Manifestu Komunista", harrezgeroztik sozialismoak banatu egin zen ideologia desberdinetan: komunismoa, anarkismoa eta sozialismoa, laburbiltzeko. Espainian, industrializatu ziren lurraldeak Katalunia eta Bizkaia izan ziren. Bartzelonan anarkismoak eta komunismoak bideratu zituzten langileen aldarrikapenak; Bizkaia eta Gipuzkoan sozialismoak.
PSOE eta UGT-ren sorrera
1879an sortu zuen Madrilen Pablo Iglesias-ek PSOE alderdi politikoa. Espainiako industria-langile sozialisten nahiak gauzatzeko asmoz. 1888an, UGT sindikatua (Langileen Batasun Orokorra). CNT sindikatu anarkista 1910 urtean sortu zen Bartzelonan I. Internazionalean batera, eta 1917ko greba prestatzeko UGT-ko liderrekin batu ziren (Julián Besteiro, Largo Caballero); zoritxarrezko astea bihurtuko dena gero.
Langile Mugimendua Bizkaian
Bizkaian, Bilbo ezkerraldeko meategietan eta burdingintzan kontzentratzen ziren langile kopuru handienak. Nazio barneko migrazio handiak ekarri zituen meategien esku-lanaren beharrak. Bilbo, 1857. urtean 17.923 biztanle izatetik, 1900. urtean 81.956 izatera igaro zen. Hiriaren egitura eta azpiegiturak ez ziren horretarako prestaturik eta oso denbora laburrean auzo berri osoak sortu ziren, kalitate eskaseko etxebizitzekin.
Meatzarien Grebak
1890 urtean meatzariek greba egin zuten lan-orduak jaisteko, bizi ziren barrakoietako sistema eta elikagaiak erosteko kantinak desagertarazteko eta soldaten igoera eske. 10 orduko jardunaldia eta beste gauza batzuk, Loma jeneralari esker lortu baziren ere ez zen gero legeztutakoa betetzen. 1903. urtean, Zappino jeneralaren bitartekaritzaz, lortu zen hau eta asteko ordainketa. 1910. urtean beste greba bat eta honetan Aguilar jenerala egin zituen bitartekari lanak. Gobernariek nahiago zuten UGT-koekin negoziatzea, greben ondorioak baino.
Liderrak eta Elkarteak
Facundo Perezagua eta Tomás Meabe, desberdinak baina biak ziren lider ospetsuak. Virginia Gonzálezek "Agrupación Feminista de Bilbao" sortu zuen. Elkarte asko sortu ziren meatzarien auzoetan; Las Carreras, La Arboleda, Sestao, Deustu, eta hainbat tokitan sortu ziren laneko arazoak konpontzeko gehien bat sortutako elkarte sozialistok.
Hedapena eta Politika
1894an "La Lucha de Clases" astekaria atera zuten, 1891an Pablo Iglesias Bilbon eta Facundo Perezagua Balmasedan atera ziren hautagai Espainiako Gorteetarako eta 1892an, 4 zinegotzi lortu zuten Bilbon sozialistek. 1910 urtetik aurrera errepublikanoengana hurbildu ziren eta alderdiaren bira ideologiko honek Perezagua kanpoan utzi zuen eta figura berri bat nagusitu zen, Indalecio Prieto.
III. Internazionala
Gerora, 1921 urtean, Moskuko III. Internazionala-k ezarritako baldintzak jarraitzea ala ez erabaki behar zutenean, ezetza eman zuten espainiako sozialistek. Lerro moderatuan jarraituz, hurrengo urteetan krisi ekonomiko gogorra etortzekoa bazen ere (1923, 1929).