Lansari-politika: Kontzeptuak, Garrantzia eta Ezaugarriak

Clasificado en Derecho

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,82 KB

Lansari-politika erakunde batek langileak zerbitzuak emateagatik konpentsatzeko edo saritzeko hautatzen duen modua da.

Ordainsari Motak

  • Estrintsekoa: Termino ekonomikoetan neur daitekeena da, eta langilearen diru-sarrerei eragiten diena, zuzenean (ordainsari finkoa, ordainsari aldakorra) edo zeharka (onura sozialak, gauzazko ordainsaria).
  • Onura sozialak: Enpresak langileari eskudirutan ematen ez dizkion prestazioak dira. Xedea: bizi-kalitatea hobetzea.
  • Onura sozial ez-tradizionalak: Alternatiba berriak dira, laneko giroa eta errendimendua hobetzea helburu dutenak. Adibidez: Casual day, ordutegi malgua, zainketa eta osasuna, lanaldi murriztua.
  • Intrintsekoa: Pizgarri ez-diruzkoak dira, langilearen autoestimuan eragiten duten ordainsariak, hala nola onarpena, kontziliazioa edo garapen profesionala.

Lansari-politikaren Garrantzia

Lansari-politika enpresaren gastu handienetako bat da, eta horren mende dago erakundeak helburu estrategikoak lortzea.

Ordainsariak lehentasunezkoa da profesional onak erakartzeko, eta funtsezkoa da haiek enpresan mantentzeko.

Langileen diru-sarrera nagusia da ordainsaria, eta estatusa, kidekotasuna eta abar adierazten duen elementu garrantzitsua izan daiteke.

Ordainsari motak Maslow-en beharren piramidearekin erlaziona daitezke. Giza motibazio eta beharrizanei buruzko teoria eta eredu bat da, motibazio horietan hierarkia ezartzen duena.

Maslow-en arabera, gizakiaren motibazioak haren beharrizanen asetzea du helburu. Lehentasuna duten beharrizanak dira gizabanakoak lehenbizi bete nahi dituenak, piramidearen oinarrian (beharrizan fisiologikoak); aurrekoak lortuta, autoerrealizazioa bilatzen du.

Lansari-politikaren Ezaugarriak

Lansari-politika bikain batek, gutxienez, honako ezaugarri hauek izan behar ditu:

  • Barne-ekitatea: Langileek lansari-politika bidezkoa dela iritzi behar dute, beste lankideekin alderatuta.

Lanpostuen balorazio (LB) zuzena egin behar da, bakoitzaren zereginak kontuan hartuta. Horrela, langile bakoitzari bidezko ordainsaria esleituko zaio.

  • Kanpo-lehiakortasuna: Langileek ondo ordainduta daudela sentitzea, sektore bereko beste enpresetan postu bera duten langileek jasotzen dutenarekin alderatuta.
  • Motibatzailea: Enpresa baten ordainsari-politikak produktibitatea sustatzeko diseinatuta egon behar du, ondoen jarduten duten pertsonak saritzeko. Horretarako, beharrezkoa da lana kudeatzeko edo ebaluatzeko sistema bat ezartzea, erakundean ahalegin handienak egiten dituztenak saritzeko.

Barne-ekitatea Lortzeko Prozedurak

Barne-ekitatea lortzeko bi prozedura erabil daitezke:

  • Prozedura kualitatiboak: Erakunde bateko lanpostuak hierarkizatzean datza; horrela, lanpostu bakoitzak zer garrantzi duen jakin dezakegu.
  • Prozedura kuantitatiboak: Erakundeak ezarritako irizpide zehatz batzuen bidez (faktoreak) ebaluatzen dituzte lanpostuak. Emaitza zenbakizko balio bat da, zeinaren bidez postuen arteko balio-aldea kuantifikatuko baita. Metodo ezagunena eta erabiliena faktoreak puntuatzeko metodoa da.

Definizio Garrantzitsuak

  • Postu-maila: Ezaugarri homogeneoak (zereginak, eginkizunak eta abar) dituzten lanpostuen multzoa da.
  • Soldata-tarteak: Erreferentzia-merkatua kontuan hartuta, postu-maila bakoitzerako esleitzen diren soldata-marjinak dira.
  • Ekitate-mapak: Enpresako langileak irudikatzen ditu, bakoitzaren soldata-tarteko posizioaren arabera.
  • Ekitate-kostua: Langile baten edo batzuen ordainsariari soldata-tartearen minimora iristeko falta zaion aldea da.

Entradas relacionadas: