Lansari Politikak eta Giza Baliabideen Kudeaketa: Ekitatea, Lehiakortasuna eta Motibazioa

Clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,44 KB

Lansari Politikak eta Giza Baliabideen Kudeaketa

1. Lansari Politika: Definizioa eta Motak

Lansari politika langileak emandako zerbitzuarengatiko konpentsazioa da. Bi mota nagusi bereizten dira:

  • Ordainsari estrintsekoa: Termino ekonomikoetan neurtu daitekeena (soldata, hobariak, etab.).
  • Ordainsari intrintsekoa: Onarpena, kontziliazioa eta garapen profesionala bezalako onura ez-materialak.

2. Barne Ekitatea: Lanpostuen Balorazioa

Barne ekitatea lortzeko, lanpostu bakoitzaren balorazioa egiten da. Metodoak:

  • Kualitatiboak: Lanpostuak hierarkizatzen dira, irizpide orokorrak erabiliz.
  • Kuantitatiboak: Ezarritako irizpide zehatzak (faktoreak) erabiliz ebaluatzen dira lanpostuak.

Faktoreak ebaluatzeko metodoak:

Balorazio batzorde heterogeno bat sortzen da, lanpostu bakoitza baloratzeko. Faktore hauek erabili ohi dira:

  • Esperientzia
  • Ezagutza
  • Zereginaren ezagutza
  • Ahalegin fisikoa
  • Erantzukizuna

3. Kanpo Lehiakortasuna: Soldata Egitura

Kanpo lehiakortasuna bermatzeko, erreferentziazko merkatuan lansari politika lehiakorra behar da.

Erreferentziazko soldata egiturak: Postu mailak eta soldata tarteak osatzen dute.

Soldata tarteko posizioa:

  • Minimora ez da heltzen.
  • Minimoa eta tartearen erdiaren artean.
  • Erditik maximora.
  • Maximotik gora.

Ekitate mapa: Langileak irudikatzen ditu soldata tarteen arabera.

Ekitate kostua: Langile batzuen pagari minimora heltzeko falta zaien tartea.

4. Lansari Politika Motibatzailea

Jardunaren ebaluazioa egiteko sistema eraginkor batekin, errendimendu onenak saritzen dira.

Jardunaren eta Potentzialaren Ebaluazioa, eta Karrera Plangintza

1. Jardunaren Ebaluazioa

Jardunaren ebaluazioaren xedea: Plangintza bat ezartzea da, azken helburuak biltzen dituena (zer lortu nahi den eta nola).

Onurak:

  • Langileak inplikatzea.
  • Komunikazio kanal bat ezartzea.
  • Zuzendaritza demokratikoa sustatzea.
  • Langilearen emaitzak eta jarrera hobetzea.

Helburu motak:

  • Kuantitatiboak: Helburu ekonomikoak (salmentak, produkzioa, etab.).
  • Kualitatiboak: Kalitatea, bezeroen gogobetetzea, etab.

Helburuen ezaugarriak (ZEINA):

  • Zehatzak
  • Emaitzetara bideratuak
  • Irisgarriak
  • Neurgarriak
  • Aldi baterakoak (epe zehatz batean lortzekoak)

2. Potentzialaren Ebaluazioa

Langile guztiek gutxienez 3 fase dituzte:

  • Hasierakoa
  • Tartekoa
  • Bukaerakoa

Potentzialaren ebaluazioa: Langileen konpetentziak aztertzea, etorkizunean izango duten portaera aurreikusteko.

3. Karrera Plangintza

Lanpostu batzuk garrantzitsuagoak direnez, ordezkoak aurreikusten dira haientzat.

Etapak:

  1. Etorkizunerako betebeharrak aztertu.
  2. Pisu gehiagoko lanak egin ditzaketen langileak aukeratu.
  3. Hautagai bakoitzaren potentziala aztertu.

Entradas relacionadas: