Las Meninas: Velázquezen Maisulana eta Haren Interpretazioak

Clasificado en Arte y Humanidades

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,63 KB

Sarrera eta Testuingurua

1656an margotu zen Las Meninas, Velázquezek bere azken garaian batez ere erretratuak egin zituenean. Pinturaren interpretazio berri bat eskaini zigun. Margolariaren lekuan irudiak daude, eta ispiluan errege-erreginak ikus daitezke. Azken hauek ikuslearen ondoan daude, Felipe IV.aren familia baita.

Konposizioa eta Pertsonaiak

Felipe IV.aren Gorteko eszena ohiko bat adierazten du, infantak margolariaren estudiora egindako bisita. Errege-erreginen irudiak ispiluan islatzen dira, Felipe IV.a eta bere bigarren emaztea. Talde-erretratua da, eta bereziki Margarita infantaren erretratua nabarmentzen da.

Konposizioan, hamaika pertsona daude:

  • Erdigunean: Margarita infanta eta ondoan meninak (erret zerbitzariak).
  • Ezkerraldean: Velázquez bera.
  • Eskuinaldean: Ipotxak, horietako bat txakur batekin jolasten.
  • Atzealdean: Bi pertsonaia gehiago.
  • Konposizioa amaitzeko: José Nieto aposentadorea.

Interpretazioak eta Garrantzia Historikoa

Autore batzuen ustez, Velázquez errege-erreginen erretratua egiten ari da. Carl Justiren ustez, jauregiko une bat da. Ángel Campoamoren arabera, jarraipen dinastikoaren irakurketa egiten du. Zirkulu bat osatzen dute, erdialdean ispilua dagoelarik errege-erreginen erretratuekin, monarkia adieraziz.

Espainiako pintura barrokoaren goraldian egin zen. Erregeek ohore eta titulu asko eman zizkioten Velázquezi, eta honek errege familiarekin autorretratatzeko ausardia izan zuen. Velázquezek Santiagoko Ordenako Zaldun titulua jaso zuen.

Teknika Artistikoa: Argia, Perspektiba eta Kolorea

Argiak aparteko garrantzia du; irudien arteko aire-efektua azpimarra daiteke, eta pintzelada soltea da. Mihisean errealismo handia ikus dezakegu, perspektibaren eta atmosferaren bidez lortua.

Gai nagusiena Erregea eta Erregina ispiluan islatuta egotea da. Baliorik garrantzitsuena airetiko perspektiba da. Argia bi lekutatik sartzen da:

  • Atzealdeko atetik.
  • Lehen planoan dauden irudiek jasotzen dutena, alboetako leiho batetik.

Pertsonaiak plano ezberdinetan banaturik daude:

  1. Lehen planoan: Irudi guztiek argia zuzenean jasotzen dutenez, kolore sendoagoak eta ingurune zehatzagoa dituzte. Infanta multzotik garrantzitsuena da.
  2. Bigarren planoan: Itzalean, anderea eta damazaindaria daude.
  3. Hirugarren planoan: Ispilua eta atea.
  4. Laugarren planoan: Aposentadorea.
  5. Bosgarren planoan: Monarkak.

Atzealdeko ateko irudiaren bidez, elkartzen dira perspektibaren lerroak. Lur-tonuko tinteak erabiliz, kolore argiak soinekoetan eta ilunak gainontzeko pertsonaien arropetan erabili zituen. Argi-itzal efektua sortu zuen tonu argi eta ilunagoak erabiliz. Pintzelada lodiez egin zen koadroa, eta xehetasun batzuk pintzel finagoez. Eszena gela batean gertatzen da, eta pintzelada oso soltea da.

Ondarea eta Sentsazio Atmosferikoa

Pintura inpresionistaren aurrelaritzat hartu izan da. Benetan harrigarria dena margolariak sortutako sentsazio atmosferikoa da. Airetiko perspektibak eszenari sakonera ematen dio pertsonaiak inguratzen duen airearen bidez. Inguruak difuminatzen ditu, batez ere atzealdeko pertsonak ez dira zehatzak eta koloreak ez dira oso biziak. Efektu espaziala lortzeko, badirudi gela mihisean jarraitzen duela.

Irudi eta pentsamenduen mende bateko bilduma egin zuen, manieristen kontzeptutik hasi eta veneziar klasizismoan eta Caravaggioren naturalismoan amaituz.

Entradas relacionadas: