Las Meninas: Velázquezen Maisulana eta Hurbilketa Historikoa
Clasificado en Arte y Humanidades
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,37 KB
Hurbilketa Historikoa
Velázquezek Italiako bigarren bidaia egin ondoren, teknika askea eta materia gutxikoa landu zituen. Koadroa Madrilgo Alkazarreko erregearen sala pribaturako egin zuen. Erregea Margaritaz liluratuta zegoen. Koadroa hasieran "La Familia" izendatu zuen, bertan errege-familia agertzen delako, baina azkenean "Meninak" izenarekin geratu zen.
Velázquez oso gaztea zenean Felipe IV.aren pintorea izan zen, eta 11 erretratu egin zizkion. Velázquez Sevillan jaio zen eta Caravaggioren eragina jaso zuen, hala nola naturalismoa eta tenebrismoa, eta abar. Bere bizitzaren bukaeran noblezia-titulua lortu zuen. Italiara bi bidaia egin zituen. Pintore gisa, bere azken garaian emaitza bikainak lortu zituen. Gai asko landu zituen:
- Bodegoiak: Ur-saltzailea
- Erlijiosoak: Kristo gurutziltzatua
- Erretratuak: Olivares Konde-Dukea
- Paisaia: Medicitarren lorategiak
Azterketa Formala
Mihise gaineko olio-pintura handia da. Pintzelkada solteak erabili zituen. Formak ez daude guztiz bukatuak; hurbiletik ikusita, pintzelkadak edo orbanak ikus daitezke. Koadroan errege-familia agertzen da: erdian Margarita kokatuta dago, maiestatez, eta alde banatara meninak eta dontzeilak agertzen dira. Eskuinaldean txakurra (Moises izenekoa) eta Nicolás Pertusato agertzen dira. Ezkerrean pintorearen autorretratua agertzen da. Ondoko ispiluan errege-erreginen irudiak islatuta agertzen dira (Van Eyck-en Arnolfini koadroko ispiluaren antzera).
Ekintza-erretratua da, hau da, bat-batekotasunaren sentsazioa sortu nahi duena. Simetria saihesteko, erritmoa lortzen du bi marra kurboen bidez. Argitasuna hainbat lekutatik sartzen da: leihotik eta atzean kokatuta dagoen beste argi-foku indartsu batetik. Argi-ilun kontrasteak sortzen dira. Aire-perspektiba ere agertzen da koadroan, urrunago dauden formak eta koloreak zehaztugabe utzi baititu.
Esanahia, Sinbologia eta Balorazioa
Alde batetik, talde-erretratua da, eta bestetik, errege-erretratua. Paretan bi koadro agertzen dira: Rubensen eta Jordaensenak. Baita ere, pintorearen autorretratua izan daiteke, bere burua beste pertsonaia guztien gainetik kokatzen delako. Koadroak ikusleen mirespena lortu nahi zuen. Felipe IV.aren familiaren erretratua egin zuen.