Latindar Literaturaren Hastapenak eta Garapena
Clasificado en Latín
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,84 KB
Sarrera
Literaturaren lehen lanak K.a. III. mendekoak dira. Zaharrena Odisearen latinezko itzulpen bat da (Livio Androniko). Erromatarrek kultura grekoa ezagutu eta liluratuta geratu ziren. Horrek eragin handia izan zuen erlijioan, artean eta filosofian.
Poesia Dramatikoa
Grezia da antzerkiaren sorlekua (Atenas, K.a. V. mendean), bi aldaera nagusirekin: tragedia eta komedia. Antzerki grekoak eragin handia izan zuen latindar literaturan.
Erromako agerpide dramatiko herrikoiak
- Atelanak: Bat-batekotasunean oinarritutakoak; aktoreek ez zioten testu jakin bati jarraitzen.
- Mimoa: Txantxak, egoera komikoak eta erotismoa uztartzen zituen.
- Pantomima: Aktore bakar batek pertsonaia desberdinak antzezten zituen.
Komedia (Palliata)
Plauto (K.a. III-II)
- Contaminatio edo nahasketa erabiltzen zuen.
- Pertsonaiak tipikoak ziren, ez berriak.
- Kantatuz edo musikaz deklamaturiko pasarteak zituen.
- Hizkera aberastasun handikoa; arrakasta handia izan zuen bere garaian.
- Lanak: Truculentus, Miles gloriosus...
Terentzio (K.a. II)
- Contaminatio edo nahasketa.
- Prologo zorrotz eta bortitzak.
- Pertsonaiak betikoak ziren.
- Hizkera bere adiskide aristokratiko ikasien taldekoa zen, klasizismora hurbilduz.
- Bertsolerro motak ez ziren Plautorenak bezain aristokratikoak eta musika gutxiago erabiltzen zuen.
- Lanak: Eunuchus, Hecyra...
Poesia Epikoa
Herrien lehen literatura lan idatzia grekoen literaturan hasi zen (Homeroren Iliada eta Odisea). Erromatarrek Livio Andronikoren Odisearen itzulpenarekin hasi zuten bide hau.
Virgilio (K.a. I)
Lanak: Bucolica, Georgica eta Eneida.
- Eneida: Eneas heroia da protagonista. Erromatar herriaren epopeia burutu zuen Augustoren bultzadaz. Hexametro daktilikotan idatzia, nobela kutsua du; abenturak, maitasuna eta gerra nahasten ditu.
- Eredu nagusia Homero izan zuen. Poema oso landua eta perfekzionista da; espiritu grekoa miresten zuen eta abertzale zintzoa zen.
Ovidio (K.a. I - K.o. I)
Lanak: Amores, Medea (galdutako tragedia), Heroides, Ars Amatoria, Metamorphoses eta Fastos.
- Metamorfosiak: Greziar eta erromatar mitologietan aurkitutako eraldaketak bildu zituen (jainko eta gizakiak abere edo landare bihurtuz).
- Fastoak: Jai-egutegi modukoa; jai bakoitzarekin erlazionatutako ohiturak eta elezaharrak kontatzen ditu.