Latinezko Literatura: Historiografia eta Antzerkia K.a. V. mendetik K.o. I. mendera
Clasificado en Latín
Escrito el en vasco con un tamaño de 5,61 KB
Latinezko Literatura
Historiografia
K.a. V-IV. mendeak
Lehenengo aztarnak Libri Pontificum (erlijioburu gorenen liburuak) dira. Pontifizeek garaiko gertakizun garrantzitsuenak idazten zituzten. Liburu ofizial eta publikoak ziren.
Dokumentu pribatuak ere bazeuden: familia nobleen ekintzak, goraipatuak eta idatziak, geroko belaunaldiek testigantza izan zezaten.
K.a. III. mendea
Lehenengo historialariak Antzinako Erromaren historia jaso zuten Annales izeneko idazkietan.
Historialari aipagarrienak: Kinto Fabio Pintor eta Luzio Zinzio Alimento (K.a. III. mendeko bigarren erdia). Grekoz idazten zuten. Helburua: Erromaren historia atzerrian zabaltzea.
K.a. III-II. mendeak
Katon Zentsorea prosaren sortzailea izan zen. Origenes lana erabat berritzailea izan zen; Erromaren eta Italiaren historia modu kronologikoan kontatzen zuen.
K.a. I. mendea
Julio Zesar eta Salustio Krispok bultzatuta, historiografian joera berria azaldu zen.
Julio Zesar (K.a. 100-44)
Politikaria eta militarra izan zen. Galiaren Konkistak eta Ponpeioren aurkako gerra zibilek garrantzi handia izan zuten bere bizitzan.
Bi historia lan idatzi zituen, estilo berri baten bidea zabalduz:
- Commentarii de bello gallico
- Commentarii de bello civili
Zesar da protagonista eta kontalaria. Ohar eta txostenetan oinarritzen dira, eta xehetasun ugari daude etnografia eta geografiei buruzko deskribapenetan.
3. pertsona erabiltzen du propaganda egiteko. Hori, “Zesar” behin eta berriz errepikatuz lortzen du. Gainera, momentua eta testuingurua aldatzen ditu batzuetan.
Salustio Krispo (K.a. 86-35)
Politikagintzan aritzean, iruzurretan ibiltzea leporatu zioten. Julio Zesar hil zenean, politikagintzatik urrundu eta Erromaren historiaren zenbait pasarte idatzi zituen.
Lan ezagunenak:
- De Catilinae coniuratione: Katilina Errepublikaren aurka matxinatzen ahalegindu zen. Salustiok berak bizi izan zuen gertaera.
- Bellum Iugurthinum: Numidiako erregea hil ondorengo gatazka. Gerra historia eta historia politikoa.
Kontakizun bizi eta interesgarriak: pertsonaien erretratu eta hitzaldiak tartekatu zituen. Batzuetan ezaugarri traketsak ditu: kronologia aldatu, zehaztasun falta deskribapenetan, etab.
Tito Livio (K.a. 64/59- K.o. 17)
K.a. 30ean, erretorika ikasketak egin ondoren, Erromara joan eta han igaro zuen bizitza osoa. Lan handia idatzi zuen: Ab urbe condita. Erromaren historia kontatzen du, sorkuntzatik Drusoren heriotzara arte (K.a. 9).
Zati batzuk bakarrik heldu dira. Oso luzea denez, laburpenak egin eta hauek zabaldu dira, jatorrizko lan gehiena galduta.
Aurreko historialarien testigantzak ditu iturri gisa. Bertsio guztiak ematen dituenez, historiari buruzko ikuspegi filosofiko-estoizista du.
Lanaren egituran, pasarte narratibo eta dramatikoak daude. Gainera, diskurtsoak tartekatzen ditu deskripzioa eta narrazioa orekatzeko.
Antzerkia
K.a. III. mendea
Greziaren tragedia eta komedia lehen aldiz aurkeztu ziren, latinerara itzulita, baina giro greziarrarekin.
- Greziar tragedia = fabula cothurnata
- Greziar komedia = fabula palliata
Giro erromatarreko obrak ere idatzi zituzten:
- Erromatar tragedia = fabula praetexta
- Erromatar komedia = fabula togata
Garaiko idazle berriek Grezian girotutako komediak idaztearen alde egin zuten (fabula palliata).
Tragediak ez zuen arrakastarik izan: norberaren atsekabeak publikora eramatea ez zen gustuko, eta hizkera jasoa ulertezina zen.
Komediak nahiago zituzten: amodio kontuak eta historia dibertigarriak. Hizkera ere ulergarriagoa zen.
Komediek bakarrizketa luze bat izaten zuten sarrera gisa. Pertsonaia batek antzezlana azaltzen zuen, eta ondoren isiltzeko eskatzen zuen.
Pertsonaiak beti berdinak ziren:
- Gazte axolagabea
- Neskato maitemindua
- Agure zekena
- Banandutako bikiak
- Emagaldua
- Soldadu harroputza
- Sukaldari lapurra
- Esklabo gezurtia
Makio Plauto (K.a. 254-184)
Goiz hasi zen aktore gisa, baina komediak idazten hasi zenean lortu zuen ospea.
Komedia guztiak palliatae (Grezian girotuak) dira. Ezagunenak:
- Miles gloriosus
- Pseudolus
- Asinaria
- Captivi
- Mostellaria
Pertsonaiak esklaboaren inguruan jarduten dute komedia guztietan. Ikusleek askotan txalotzen dute esklaboa.
Hizkera aberatsa, zehatza eta adierazkorra zuen, pertsonaiei eta giroari egokituta.
Terentzio Afer (K.a. 190-154)
Kartagon jaio zen. Senatari batek Erromara eraman zuen esklabu gisa. Heziketa bikaina eskaini eta askatasuna eman zion.
Komedia palliatak idatzi zituen (Grezian girotuak). Adibidez:
- Andria
- Hecyra
- Eunuchus
- Heautontimoroumenos
Pertsonaia ohikoak izan arren, ez zuten barre eginarazten. Sentimenduak ñabarduraz beteta agertzen dira, ez dira pertsonaia lauak. Bizitza beraren islada da obra, eta herriak ez zuen gustuko.
Aristokraziaren hizkera jasoa zuen.