Lauaxeta: Bizitza eta Literatura
Clasificado en Latín
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,1 KB
Biografia
Esteban Urkiaga, "Lauaxeta", Laukizen jaio zen 1905ean eta Mungian bizi izan zen. Durangon latina eta erretorika ikasi ondoren, abadetza-ikasketak egin zituen, baina mezaberria eman baino lehenago utzi egin zuen komentua. Loiolan euskaltzaletu eta literaturazaletu zen. Garai hartan, latinezko klasikoen itzulpenak egin zituen, eta Euzkadi egunkarian kazetari-lanetan aritu zen, Orixeren laguntzaile gisa. Orixek lan hau utzi zuenean, berak hartu zuen egunkariaren ardura.
Europako literatur joerak oso ondo ezagutzen zituen. Mitinak ematen zituen, euskara irakasten zuen, poeta gazteei laguntzen zien... Euskararen eta Euskal Herriaren aldeko langile nekaezina zen Lauaxeta.
Lanak eta Estiloa
Bere iturri nagusia erromantizismoa izan zen. Hala ere, bestelako eraginak ere nabari dira: sinbolismoa eta abangoardismoa, adibidez. Poesia sinbolista egin zuen: kultua, zaila eta minoritarioa. Kultura-maila jakin bat behar zen bere mezua ulertu ahal izateko; ez zen herri-poesia. Garbizalea izateak ere zaildu egiten zuen bere poesia. Bizkaieraz idatzi zuen.
Gerra Zibila eta Heriotza
Espainian Francoren altxamendua sortu zenean, Eusko Gudarostean sartu zen.
Gudari aldizkaria eta euskarazko Eguna egunkaria kaleratu zituen. 1937. urtean, faxistek preso hartu eta Gasteizera eraman zuten Lauaxeta. Heriotza-zigorra ezarri eta fusilatu egin zuten.
Heriotzaren zain zegoela, idazki hunkigarriak idatzi zituen.
Obra Nagusiak
- Bide Barrijak (1931): Bere lehen poema-liburua. Europako modernitatea euskarara ekarri nahi izan zuen, gaia eta hizkuntza berrituz: maitasuna, existentzialismoa, heriotza. Liburuak eztabaida sortu zuen euskaltzaleen artean, planteatzen zituen ideia modernoak zirela eta.
- Arrats Beran (1935): Olerkigintza herrikoia landu zuen: herriko pertsonaiengan oinarrituriko baladak, erromantzeak, eta irri-kantak. Herri-poesia eta sinbolismoa uztartu zituen: estilo berritua, musika, metaforak, kolore eta sentsazioak, eta denboraren joana.