Lauaxeta eta Olerkarien Belaunaldia: Euskal Poesiaren Garaia
Clasificado en Lengua y literatura
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,43 KB
Lauaxeta (Esteban Urkiaga)
Bizkaian jaioa, abertzalea zen. Errepublika garaian kazetari eta hizlari gisa asko nabarmendu zen. 1937ko apirilaren amaieran, bere ideiengatik fusilatu zuten. Olerkigintzari esker da ezaguna. 1930ean, Lehen Olerki Eguneko Zilarrezko Abarra irabazi zuen.
Bide Barrijak (1931)
Bizkaieraz idatzia (1931). Lauaxeta Europatik zetozen azken modu eta joerak Euskal Herrira ekarri nahian zebilen. Bide berriak jorratu zituen euskal poesiarako, Lizardirekin batera maila oso garaian utziz. Lauaxetaren jokabidea bestelakoa da: Europako garai hartako joera eta idazleen moldeetara erabat irekiz. Erreferentziazko idazleak: Frantziako poeta sinbolistak, Espainiako modernistak, 27ko Belaunaldikoak (harremana).
Sinbolismoa
Modernismo izenarekin sartu zen Espainiara. Ezaugarriak:
- Edertasun hutsaren aldarrikatzea eta bilatzea.
- Gauza exotikoen zaletasuna.
- Lexiko mailan, neologismoak, kultismoak eta arkaismoak sortzeko edo erabiltzeko joera.
Arrats Beran
Herrikoiagoa da, momentu horretako kezka eta amets politikoak agertzen ditu. Gaiak:
- Abertzaletasuna.
- Gai sozialak.
Bere helburua ideiak transmititzea zen, euskara garbia erabiliz.
Olerkarien Belaunaldia
1930 inguruan itxaropen handiak sortu ziren Hego Euskal Herrian. Gauzak sustraitik aldatzeko desio nabaria zegoen. Urrats garrantzitsuak eman ziren denbora laburrean, nahiz eta Gerra Zibilak emaitza gehienak zeharo hondatuko zituen. Jose Ariztimuño, “Aitzol”, izan zen 1930etik aurrera elkarte honen antolamendua aurrera eraman zuena. Ekintzen artean, Olerki Egunak antolatu zituzten; jai lehiaketak, euskarazko poesiaz gozatzeko. Urte hartan mamitu zen poeta taldeari Olerkarien Belaunaldia deritzo.
Olerkarien ezaugarriak
Poesia minoritarioa, hautatua, zaila zelako hasiera batean. Aldaketa bat gertatu zen, herrigintzarako ez zela beraien helburutzat hartzen hasi zirelako. Horregatik, 1935-36 inguruan eredu errazago baten alde egin zuten. Berrikuntzarako nahi eta kemen horretan bat etorri arren, pentsaeraz eta idazkeraz alde nabariak zituzten. Olerkarien helburua euskara edozein gai lantzeko gai zela erakustea zen, beste hizkuntza kultu eta landu guztiak bezala. Euskal literatura Europako literaturen mailara jaso nahi izan zuten. Eragin orokorrak:
- Literatura klasikoa.
- Garai hartako Europako literatura.