Lauaxeta eta Orixe: Euskal Literaturaren Bi Zutabe

Clasificado en Otras lenguas extranjeras

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,96 KB

Lauaxeta: Bizitza eta Olerkigintza

Bizitza eta Ibilbidea

Lauaxeta, jaiotzez Esteban Urkiaga Basaraz, Laukizen (Bizkaia) jaio zen. Orixerekin batera, Euzkadi egunkariko euskal orrian lan egin zuen. Errepublika aldian asko nabarmendu zen kazetari eta hizlari gisa. Horregatik-edo, Gerra Zibila etorri zenean, komisario politiko izendatu zuten eta karguari zegokion zereginetan aritu zen Bizkaiko frontean.

Horretan ziharduela atxilotu zuten 1937ko apirilaren amaieran, kiskalitako Gernikan. Gasteizera eraman eta hantxe fusilatu zuten ekainaren 26an.

Olerkigintza eta Estiloa

Lauaxeta olerkigintzari esker egin zen ezagun. Lehen Olerti Eguneko zilarrezko abarra irabazi eta laster kaleratu zioten estreinako poema bilduma: Bide Barrijak. Bada alderik bi liburuon artean:

  • Lehenengoan, Europatik datozen azken edo azken-aurreko modu eta modak etxeratu nahian dabil Lauaxeta. Verlaine, Baudelaire, Mallarmé eta beste hainbat poeta irakurriak zituela ezaguna da.
  • Bigarrenean, ostera, iturri herritarragoetatik edaten du eta une horretako kezka eta amets politikoak kanporatzen saiatzen da, Aitzolek markatutako ildotik, beharbada.

Orixe: Euskal Letren Maisua

Bizitza eta Ibilbidea

Nikolas Ormaetxea "Orixe" gipuzkoarra zen jaiotzez. Jesuita ikasketak egiten igaro zuen zenbait kolegiotan. Ikasketa guztiak amaitu arren, ordena barruan izan zituen arazo batzuengatik, ez zen apaiztu. Bilbon aritu zen lanean, sortu berria zen Euskaltzaindian eta Euzkadi egunkarian.

Espainiako Gerra Zibila hasi zenean, atxilotu eta Iruñean eduki zuten preso hilabete batzuetan; gero Iparraldera eta Biarno aldera ihes egin zuen. Ameriketan zehar ibili zen. 1961ean hil zen Donostiako Añorga auzoan.

Prosa eta Itzulpenak

Bizitza osoan ia etengabe idatzi zuen Orixek. Prosaz lan anitz utzi zigun, besteak beste:

  • Santa Kruz apaiza
  • Jainkoaren bila

Itzulpenetan maisu izan zen, eta bere garaiko sortzailerik oparoenetakoa dugu. Bere lanen artean nabarmentzekoak dira:

  • Barne-muinetan, liburutxo mistikoa
  • Euskaldunak, poema epiko erraldoia

Olerkigintza eta Eztabaida

Lehen eta orain, pertsona eta idazle eztabaidatua izan da Orixe euskaldunen artean. Askok euskarak eman duen idazle bikainena iritzi zioten; hurrengo hamarkadan, ostera, ia zeharo baztertu eta ahaztuta egon zen.

Lauaxeta bezala, gizon jantzia zen Orixe letra kontuetan, nahiz eta gustu eta joera aski kontrajarriak izan sarritan. Bere obra zabala hainbat eratan eta hainbat euskalkitan egin zuen. Herri baten arnasa mamitu nahi zuen Euskaldunak liburuarekin, gure poema nazionala sortu; askoren ustez, ez zen horrelakorik lortu. Badirudi, ordea, Orixeren poesia mistiko eta barnekoia gero eta estimatuagoa dela.

Entradas relacionadas: