Legeak eta Arau Juridikoak: Printzipioak eta Hierarkia
Clasificado en Francés
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,03 KB
Arau Juridikoak: Definizioa eta Printzipioak
Legeak organo eskudunek idatzi, landu eta onartzen dituzten arau juridikoak dira, baita botere exekutiboak onartzen dituen dekretu eta erregelamenduak ere. Arau juridikoek hiru printzipio nagusi bete behar dituzte:
- Legezkotasun Printzipioa: Organo eskudunek ematen dituzte, horretarako tramitazioa jarraituz, eta pertsona guztiei berdin eragiten diete.
- Publizitate Printzipioa: Legeak eragina izateko, onartu ondoren publikatu behar dira. Eskubidea dugu guztiok ezagutzeko.
- Hierarkia Printzipioa: Legeen artean hierarkia bat dago eta errespetatu behar da. Guztien gainetik, Konstituzioa dago.
Legea: Definizioa eta Ezaugarriak
Legea Gorte Nagusien ekintza juridikoetako bat da. Lege izena Konstituzioaren III. tituluko 2. kapituluak jasotako prozeduraren baten bidez onartzen diren ekintza juridikoak dira. Legea Konstituzioaren menpe dago, baina ez da Konstituzioa betearazteko ekintza bat. Sistema demokratiko batean, legea herriaren ordezkarien erabaki aske bat da.
Arau Hierarkia eta Nazioarteko Itunak
Legeek ordenamendu juridikoko beste arau guztiekiko arau-maila handiagoa dute, salbuespen batekin: nazioarteko harremanetatik etorritako arauak. Nazioarteko itunak, Parlamentuak onartzean, barne-antolamenduko lege bihurtzen dira; gainera, nahiz eta Parlamentuak sortutako araua ez izan, lehentasuna dute beste lege arruntekiko.
Legeek Gobernuaren, Botere Judizialaren eta Administrazioaren ekintzak lotesten dituzte. Ondorioz, Gobernuaren ahalmena erregelamendugilea da.
Arauen arteko hierarkia printzipioa ordenamendu juridikoa egituratzen duen printzipioa da. Horren arabera, arauen artean maila ezberdinak bereizi ahal dira eta maila horien arteko harremana hierarkikoa da. Hori horrela, azpiko maila batean dagoen arau batek ezin dio gorago dagoen bati aurka egin.
Arau Hierarkiaren Eskema:
- Konstituzioa
- Lege-mailako arauak
- Erregelamenduak