Lehen Karlistaldia: Gerra Zibila eta Foruen Defentsa
Clasificado en Historia
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,56 KB
Lehen Karlistaldia
Fernando VII.a hil zenean, gerra zibila sortu zen absolutisten eta liberalen artean. Gerra hark 1840. urtera arte iraun zuen, eta Hego Euskal Herrian izan zen gordinen.
a) Karlistak eta liberalak
Karlos Maria Isidro infantearen jarraitzaileak eta Isabel II.aren jarraitzaileak aritu ziren aurrez aurre:
- Karlistak: Absolutismo monarkikoa eta foru tradizionalak defendatzen zituzten; apaizteria, nekazaritzako noble txiki lurjabeak eta sistema liberal ezarri berriak kaltetutakoak ziren.
- Isabeldarrak (kristinoak): Zentralizazioaren alde zeuden: burgesiako kideak, funtzionarioak, armada, goi mailako noble asko eta hirietako herritar gehienak.
Euskal Herrian, ordura arteko oreka desegin egin zen: saldu egin ziren herri-lurrak eta horrek lur-jabeei eta burges aberatsei soilik ekarri zien onura; gainera, maiorazkoa ezereztu zelarik, lurra oso zatituta gelditu zen. Elizaren desamortizazioak ere izan zuen zerikusia; apaizteria izan zen, hain zuzen, karlismoaren zutabe nagusia.
Karlisten leloak “Jainkoa, Aberria eta Erregea” zioen. Katolikotasuna eta euskal lurraldeen erregimen pribilegioduna babesten zituzten. Liberalismoak, berriz, Estatuaren laikotasuna eta euskal sistema tradizionalarekin bateraezina zen berdintasun eta zentralizazioa aldarrikatzen zituen.
Donostiako burgesiak ideologia liberal progresista zuen. Foru erakundeak haien kontrolpean izan zituzten eta Isabel II.ari sostengua ematearen onurez jabetzen hasi ziren.
b) Gerraren nondik norakoak
1833 eta 1835 bitartean gertatu zen, eta Tomas Zumalakarregi izan zuen protagonista. Karlistek gerrillen taktika erabili zuten. Hala ere, hiri gehienek liberalen kontrolpean jarraitu zuten. Zumalakarregi hil zenetik, Bilboko setioan, 1837ra, karlistek Andaluzia eta Madril eraso zituzten, baina ez zuten arrakastarik izan.
Armada liberala indartzen joan zen Elizaren desamortizazioarekin eskuratutako baliabideei esker. 1839an, bi taldeak bat etorri ziren: Foruen auzia eta Don Karlosena bereizi zituzten, eta karlisten aldean, gatazkari irtenbide hitzartua ematearen alde egin zuten.
c) Gatazkaren amaiera
Maroto jeneral karlistak eta Espartero jeneral liberalak Bergarako Ituna sinatu zuten 1839an. Marotok erregina izateko eskubidea aitortu zion Isabel II.ari, eta Esparterok Foruak babesteko hitza eman zuen. Don Karlosek Espainiatik alde egin behar izan zuen. Maria Kristinak Nafarroako eta euskal herrialdeetako foruak berretsi zituen.