Lehen Laguntzak eta Giza Gorputzaren Funtzioak
Clasificado en Deporte y Educación Física
Escrito el en vasco con un tamaño de 6,6 KB
Zaurituaren Balorazio Globala
Zein da zauritu baten balorazio global edo osoaren helburua?
Osasun-asistentzia behar duen jakiteko, zer lesio edo zein egoeratan dagoen zehazteko, esplorazioa egingo dugu.
Konortea Ebaluatzea
Nola jakin daiteke pertsona batek konortea duen ala ez?
Zaurituarengana ahalik eta hurbilen jarriko gara, galderak eginez eta gorputza astiro mugituz lortuko dugu informazioa. Erantzuten badigu, konortea duela adierazten du.
Arnasketa eta Arnas Aparatua
Biriken Mugimenduak Arnasketan
Biriken zer mugimendu ematen dira arnasketan? Nolakoa da haietako bakoitza?
- Arnasa hartzea (Inspirazioa): Aktiboa. Kaxa torazikoa zabaltzen da, airea biriketan sartzen da, diafragma beherantz mugitzen da.
- Arnasa botatzea (Espirazioa): Pasiboa. Kaxa torazikoa murriztu egiten da, airea kanporatzen da eta diafragma erlaxatu eta gorantz doa.
Arnasketarik Gabeko Denbora
Zenbat denbora igaro dezake pertsona batek arnasarik hartu gabe hil arte?
Minutu bat edo bi.
Arnas Aparatuaren Atalak eta Larrialdiak
Identifikatu arnas aparatuan: sudurra, ahoa, faringea, laringea, epiglotisa, trakea, bronkioa, bronkioloak eta albeoloak.
Pertsona batek arnasarik hartzen ez badu, zer egin beharko da?
Erlojua bistan jarrita, bi intsuflazio egin eta bost erreskate-arnasketa.
Zirkulazio Sistema
Zirkulazioaren Funtzioa
Zein da zirkulazioaren funtzioa?
Odolak biriken bidez oxigenoa lortzen du, gorputz osoko zeluletara iristeko, eta bertan sortzen den karbono dioxidoa albeoloetaraino eramaten du.
Odolaren Ibilbidea Bihotzean eta Odol-hodietan
Esan zer bide jarraitzen duen odolak odol-hodietatik eta bihotzetik.
Odol Oxigenatuaren Ibilbidea (Zirkulazio Nagusia)
- Oxigenatutako odola biriketatik, birika-zainen bidez, ezkerreko aurikulara iristen da.
- Ezkerreko aurikulatik, balbula mitralaren bidez, ezkerreko bentrikulura igarotzen da.
- Ezkerreko bentrikuluak aorta-arteriara bultzatzen du odola.
- Arteria horrek odola ehun ezberdinetara bideratzen du, non oxigenoa utzi eta karbono dioxidoa biltzen duten.
Odol Desoxigenatuaren Ibilbidea (Zirkulazio Txikia)
- Eskuineko aurikulara goiko kaba-zaina, beheko kaba-zaina eta sinu koronarioa iristen dira.
- Goiko kaba-zainak gorputzaren goiko aldetik datorren odola biltzen du.
- Beheko kaba-zainak beheko aldetik datorren odola du.
- Sinu koronarioak bihotz-hormatik datorren odola garraiatzen du.
- Odola gorputz osotik pasa eta gero, eskuineko aurikulatik balbula trikuspidea zeharkatuz, eskuineko bentrikulura pasatzen da.
- Eskuineko bentrikulutik birika-arteriara bideratzen da, zeina bi adarretan banatzen den, adar bakoitza birika bakoitzerako.
- Biriketan gas-trukea egiten da, karbono dioxidoa albeoloetara bideratuz eta oxigenoa odol-kapilarretara.
- Biriketan oxigenatutako odola birika-zainen bidez berriz ezkerreko aurikulara itzultzen da eta prozesua berriro hasten da.
Odol Oxigenatua eta Desoxigenatua Garraiatzen Duten Hodiak
Zer odol-hodiek garraiatzen dute odol oxigenatua? Eta karbono dioxidoa duena?
Birika-zainek eta arteriek (birika-arteria izan ezik) odol oxigenatua garraiatzen dute. Zainek (birika-zainak izan ezik) eta birika-arteriak karbono dioxidoa duen odola garraiatzen dute.
Lehen Laguntzen Oinarrizko Arauak
Zer arau eduki behar dira kontuan lehen laguntzak ongi emateko?
- Lasai egon eta konfiantza transmititu.
- Gertakarien datu orokorrak jaso.
- Gure segurtasuna bermatu.
- Biktima goitik behera esploratu.
- Ahalik eta gutxiena mugitu.
- Beroa eman.
- Ez eman jaten edo edaten.
- Arreta profesionala bilatu eta egindakoaren berri eman.
Manta Termikoaren Erabilera
Zergatik ipintzen zaie manta termikoa zaurituei?
Erregulazio termiko falta dutelako.
Legezko Erantzukizunak Lehen Laguntzetan
Laguntza Ez Eskaintzearen Ondorioak
Zer ondorio ditu laguntza behar duenari ez eskaintzeagatik, pertsona horrek kalteak baditu? Zer erantzukizun mota izango da hori?
Erruaz edo zabarkeriaz hitz egiten da (negligentzia). Erantzukizun zibila deitzen zaio.
Erreklamazio Epea
Zer epe dauka kaltetuak erreklamazioa ipintzeko?
Urtebete.
Kaltea Ordainaraziko Ez Den Kasuak
Noiz ez zaio pertsona bati kaltea ordainaraziko, ez laguntzeagatik?
Kaltea gertatu den momentutik urtebetea pasa eta kaltetuak ez badu erreklamaziorik jarri.
Lagundu Ezin Den Kasuak
Zer egin behar da, gutxienez, lagundu ezin den kasuetan?
Gutxienez laguntza eskatu behar da.
Laguntza Ukatzeko Baldintzak
Zer baldintza bete behar ditu zauritu batek laguntza jasotzeko eskaintza ukatzeko?
Adin nagusia bada, mentalki osoa bada eta arreta ez ematearen ondorioak ulertzen baditu.
Soroslearen Erantzukizun Maila
Sorosle batek kalte bat eragiten duenean, legeak berdin jokatzen al du sorosle hori kaleko edonor edo mediku bat bada?
Ez. Mediku batekin zorrotzago jokatzen du erizain batekin baino, eta erizain batekin, osasun arloko profesionala ez den batekin baino.
Etika eta Legearen Eskakizunak
Etikak eta legeak zer eskatzen du edozein soroslek bete dezan?
Legeak eta etikak diote laguntza behar duenari laguntzea, ahalik eta modu eraginkorrenean, ditugun baliabideekin eta ezagutzekin.
Lehen Laguntzetan Egin Daitezkeen Delitu Arruntenak
Zeintzuk dira lehen laguntzak eskaintzerakoan egin daitezkeen deliturik arruntenak?
- Hankak sentitzen ez dituen eta mugitu ezin den pertsona guk mugitzea.
- Sabelean objektu bat duen pertsonari objektu hori ateratzea.
- Torniketea egin eta ez kontrolatzeagatik, gangrena eragitea.
Infekzioak Saihesteko Neurriak
Zer arreta izan behar ditugu lehen laguntzak ematerakoan infekziorik ez hartzeko?
- Biktimaren gorputzeko likidoak ez ukitu zuzenean.
- Eskularruak erabili.
- Zikindutako eremuak berehala garbitu.
- Biktimaren likidoekin kontaktua izan bada, biktima joan den osasun-zentrora joan eta abisatu, behar diren neurriak hartzeko.