Lehen Laguntzak: Odoljarioak, Buxadura eta Shock

Clasificado en Deporte y Educación Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,79 KB

Arnasketa Suspertzeko Teknikak

  • Ahoz Ahokoa: Helduentzat eta urtebete baino gehiagokoentzat.
  • Ahoz Sudurrekoa: Ahoan zauriren bat, intoxikazioa edo aginak mugitzen direnean.
  • Ahoz Aho eta Sudurrera: Jaioberriei eta bularreko haurrei.

Odol Jarioa (Hemorragia)

Gure gorputzak 5-6 litro odol dauka. Odol jarioa, odol-hodietatik odola irtetea da.

Odol Jarioaren Motak (Lesionatutakoaren arabera)

  • Arteriala: Gorria da eta pultsoka irteten da.
  • Zainetakoa: Gorri iluna da eta etengabe irteten da.
  • Kapilarrekoa: Kopuru gutxi irteten da.

Odol Jarioaren Kokapenaren Arabera

Odol galtzearen arabera, hiru mota nagusi daude:

  • Kanpoko odoljarioa
  • Barneko odoljarioa
  • Kanporatutako barne odoljarioa
Kanpoko Odoljarioa

Organismoko odola zauri batetik irteten da.

Jarduteko Modua:
  • Konpresio Zuzena: Gutxienez 10 minutuz.
  • Torniketea: Odol oso larrietan, anputazioetan, etab.
Barneko Odoljarioa

Organismo barruan gertatzen direnak dira.

Jarduteko Modua:
  • Zauritua lasaitu.
  • Trendelenburg Posizioa: Lurrean etzan, burua alde batera eduki, hankak banku baten gainean jarri.
Kanporatutako Odoljarioak

Organismoaren barrualdean gertatzen dira baina kanporantz irteten dira zulo batetik (belarria, sudurra, ahoa, uzkia, edo genitalak).

Odola Belarritik Jariatzea (Otorragia)

Jarduteko Modua: Ahalik eta gutxien mugitu. Saihets-posizioan jarri behar badugu, odola duen belarriaren alderantz jarriko dugu.

Sudurreko Odol Jarioak (Epistaxia)

Jarduteko Modua: Sudurrean presioa egin, presioa beherantz egin, 5 minutuz. Burua aurrera bota eta paper batekin sudurreko zuloa itxi.

Odola Ahotik
  • Hemoptisia: Biriketatik eztularekin batera.
  • Hematemesia: Urdailetik arkadekin batera.

Jarduteko Modua: Ospitalera eraman.

Odola Uzkitik
  • Melena: Kakak beltzak direnean.
  • Ondoesteko Odoljarioak: Kakak + odol gorria.

Jarduteko Modua: Ur hotza edo izotza ipini.

Baginatik Odola
  • Metrorragia: Hilekotik kanpo baginatik odola irtetea.

Jarduteko Modua: Konpresak erabili, hankak gurutzatu...

Shock Egoera

Shock: Ehunetara odolik iristen ez denean edo ohikoa baino gutxiago iristen denean.

Kausak: Deshidratazioa, erredurak, odoljario larria...

Sintomak: Egarria, logura, urduritasuna...

Shock Motak

  • Shock Hipobolemikoa: Odoljarioak, deshidratazioak...
  • Shock Normobolemikoa: Odol zirkulazioaren alterazio batek odola txikitzen du.
  • Shock Septikoa: Infekzio larrietan.
  • Shock Anafilaktikoa: Erreakzio alergikoetan.
  • Shock Neurogenikoa: Minak eragindakoa.
  • Shock Toxikoa: Drogak, alkoholak... eragindakoa.

Jarduteko Modua: Arropa askatu, aire bidea zabaldu, saihets-posizioan ipini.

Buxadura (Arnasbideak Itxita)

Helduetan

Esan ahoa zabaltzeko. Eukitzen badu zerbait ahoan, berehala kendu. Pertsonaren atzean jarri eta aurrerantz makurtu. Bizkarrean 5 golpe eman. Ez bada lortu, Heimlich maniobra egin.

Haurretan

BBB (Bularrean, Bizkarrean, Bularrean)

Entradas relacionadas: