Lehen Laguntzak: Odoljarioak eta Erredurak

Clasificado en Deporte y Educación Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,62 KB

Odoljarioak

Odoljarioa gorputzaren edozein aldetatik irteten den odol-isuria da.

Kaltetuaren sintomak

  • Azalaren zurbiltasuna.
  • Pultsu azkarra (takikardia) eta ahula.
  • Hipotentsioa.
  • Izerdi eta azal hotzak.
  • Arnas azkarra (takipnea).
  • Egarria.
  • Zorabioa.

Odoljarioen sailkapena

Odoljarioak irteeraren arabera honelakoak izan daitezke:

Kanpoko odoljarioak

Odola kanpora irteten da ikus daitekeen zauri batetik (hemorragia externa).

Barneko odoljarioak

Odola organismoaren barrunberen batean geratzen da (hemorragia interna), eta kanpotik ez da ikusten. Sintomei erreparatu behar diegu: zurbiltasuna, pultsu azkarra, arnas azkarra eta azalekoa.

Kanporatutako odoljarioak

Zulo naturaletatik irteten da:

  • Belarria
  • Sudurra
  • Ahoa
  • Uzkia
  • Bagina

Odoljarioa zein hoditatik datorren kontuan hartuta:

Arterietako odoljarioak

Odola arteria hautsi batetik dator. Arriskutsua da. Oso gorria da eta kolpeka irteten da.

Zainetako odoljarioak

Odola zain hautsi batetik dator. Odola ez da hain gorria, eta etengabe irteten da.

Odoljario kapilarrak

Odola kapilarren hausturatik dator. Puntu odoltsu asko daude.

Erredurak

Erredura beroaren efektuek eragindako lesio bat da.

Bi erredura mota daude:

  • Termikoak: Bero-iturriek eragindakoak.
  • Kimikoak: Konposatu kimikoek eragindakoak.

Erreduren larritasuna

Sakonera, hedapena, kokapena, adina, gaixoak aurrez duen osasun egoera eta bestelako faktoreek erreduraren larritasuna zehazten dute.

Hiru erredura mota daude:

  • Lehen mailakoak
  • Bigarren mailakoak
  • Hirugarren mailakoak

Lehen mailako erredurak

Epidermisa soilik erretzen da, larruazala gorritzen da eta mina sentitzen da.

Bigarren mailako erredurak

Epidermisa eta dermisa erretzen dira. Mingarriak dira eta babak agertzen dira.

Lehen laguntzak (erredura termikoen kasuan)

  1. Kaltetua bero-iturritik urrundu behar dugu, eta soroslearen babesa ere zaindu behar da. Zauritua lurrean biribilduz edo artilezko manta kaltetuaren gainean jarriz oxigenoa murriztu eta sua desagertarazi.
  2. Erreta dagoen atala hoztu egin behar da. Ura isuri behar da erreduraren gainean, baina presiorik egin gabe, erretako azala gehiago ez kaltetzearren. Erretako atala urpean sar daiteke, edo gel hidrosolublez bustitako aposituak erabili, azala hidratatu eta suaren aurkako propietateak dituztenak.
  3. Arnasbidea egoera onean dagoela ziurtatu behar da; izan ere, gas edo aire beroa arnasaren bitartez sartu bada, arnasbidea erre dezake.
  4. Erre den gorputz-ataleko arropa kendu behar da, baina azal erreari itsatsita dagoen jantzia kendu gabe.
  5. Metalezko gauzak kendu behar zaizkio, beroa gorde dezaketelako, baita gorputz-atalen bat estutzen ari den edozer ere.
  6. Manta bat erabili behar da zaurituak berorik gal ez dezan.
  7. Ez da pomadarik erabili behar, osasun-zentroan balioztapena garbi egin dezaten. Babak ez dira zulatu behar, azal hori babes-funtzioa betetzen ari baita; gaza hezeak erabiliz babestuko ditugu.
  8. Erredura hedapen handikoa bada, ospitalerako garraiorako osasun-laguntza iritsi bitartean, kaltetua antishock-jarreran jarri behar da.

Hipotermia eta izozketak

(Eduki gehiago falta da atal honetan)

Zauriak

(Eduki gehiago falta da atal honetan)

Entradas relacionadas: