Lehen Mundu Gerra: Jatorria, Garapena eta Ondorioak
Clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,51 KB
Lehen Mundu Gerraren Aurrekariak
Lehen Mundu Gerra XIX. mendearen azken herenean eta XX. mendearen hasieran Europan bi bloke militar osatu ziren: Aliantza Hirukoitza (Alemania, Austria eta Italia) eta Entente Hirukoitza (Frantzia, Errusia eta Erresuma Batuak). Gerra mundu mailakoa bihurtzeko, Europako potentziek beste kontinenteetako koloniak gudara arrastratu zituzten.
Atsekaberako Zergatiak
Kolonietako arazoak handitu ziren. Potentzia tradizionalek ez zieten jaramonik egiten estatu berriei; haiek, ordea, beraien inperio kolonial zabalak osatu nahi zituzten. Estatu berri batek ez zuen onartzen tratu hau; bere kolonien ahulezia ezagutzen zuen, baina aldi berean, bazen lurralde moderno bat, langilea eta prest bere egoera hobetzeko munduan. Hau lortzeko, ez luke inolako arazorik izango diplomazia bertan behera uzteko eta indar militarra erabiltzeko (armada berria, gudako itsasontziak). Beste lurraldeentzat, Alemaniaren nahi hau mehatxu bat zen.
Marokon hainbat gatazka egon ziren. Bigarren tentsio fokua ekialdeko auzia izan zen, Balkanetan hiru krisi egon ziren.
Gatazkaren Zirta
Baina gatazka askatu zuen zirta Frantzisko Fernando artxidukearen hilketa izan zen, 1914ko udan.
Bandoak
Aliantza Hirukoitza eta Entente Hirukoitza.
Gerraren Garapena eta Bereizitasunak
a) Hasieran, guztiak pentsatzen zuten gerra laburra izango zela (lau urte iraun zuen).
b) Potentzia industrialen liskarra, ordura arte ezezaguna zen bortizkeria hutsera heldu zen. Erabiltzen zituzten arma kimikoak (negar-eragileak), artilleria, bonbak...
c) Lubakiak agertu ziren nolabaiteko defentsa lortzeko.
Propagandaren Garapena
d) Propagandaren garapena. “Las balas alemanas no matan”. Gobernuek propaganda erabili zuten gizonek armadan izena emateko eta tropei eta biztanle zibilei motibazioa pizteko. Garaipenak goresten ziren, porrotak minimizatzen ziren eta etsaiak gainditu beharreko munstro gisa aurkezten ziren.
Lehen Mundu Gerraren Amaieraren Hasiera
1917 urtea funtsezkoa izan zen. Errusiako frontea gainbehera etorri zen, iraultza boltxebikea piztu zenean. Errusia erretiratu zen eta Estatu Batuak aliatuen alde gerran sartu ziren baliabide askorekin. 1918an, Alemaniak bakea sinatu zuen (tren baten bagoi batean). Beste lurraldeak errenditu egin ziren. Parisko bakean amaitua zegoen.
Ondorioak
a) Galera demografikoa. 10 eta 21 milioi zauritu eragin zituen gudak.
b) Galera materiala. Frantziak eta Belgikak jasan zituzten kalterik handienak. Landak, ferrokarrilak, zubiak, errepideak, portuak... hondaturik izan ziren. Galdu ziren itsasontziak, lantegiak, makineria... Hiri eta herri asko isolatuta geratu ziren. EEBB (bere lurraldetik kanpo izan zenez gerra) hobeto mantendu ziren eta beraien ekonomia munduko buru izan zen.
c) Lurralde aldaketak. Galdu zutenen inperioak desagertu ziren (otomandarrak, austro-hungariarrak, errusiarrak, alemaniarrak) eta errepublikak sortu ziren. Batzuk lurralde asko galdu zuten eta beste herrialde berri batzuk sortu ziren: Finlandia, Polonia, Txekoslovakia, Letonia…
d) Alemaniak gerra ordain ikaragarriak ordaintzera kondenatua izan zen. Gainera, armadako kideak gutxitu behar izan zituen. Alemaniak ituna sinatu bazuen ere, inoiz ez zuen onartu, “diktat” bat zela esaten zuten. Baldintza gogor horiek alemaniarren mendeku indartu zuten.
e) Ideologikoak. Batzuek ez zuten onartu emaitza eta sortu ziren mugimendu nazionalak.