Lehen Mundu Gerraren Ondorioak eta Errusiako Iraultza
Clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,21 KB
MG ONDORIOAK
- Hildakoak: 8.5 milioi zaurituak, 21 milioi.
- Espainiako Gripea: 50-100 milioi hildako. Lehenengo kasua Kansasen. Mundu osora zabaldu. Heriotza tasa gora. Espainiako prentsan berri eman.
- Ekonomia: Lehiakideen artean zor handiak. Inflazioa eta presio fiskala gora. Kanpo merkatuak neutralek bereganatu.
- Psikologia: Kontrako bi prozesu. Adore eta heroismoa goratzea (faxismoaren sorreran eragina) eta bakezaletasuna eta antimilitarismoa.
- Ezegonkortasuna: 4 inperio erori ziren. Iraultzak leku askotan egoera desegonkorra utzi. Hurrengo urteetan bilakaera txartu. Gerraren ondorioek bizi maila txarra. Gizartea aldatzeko bi aukera: diktadurak, erreformak.
BAKE KONFERENTZIAK ETA ITUNAK
Bake konferentzia Parisen. Neutral eta aliatuen artean adostu. Garaileek ez zuten parte hartu. Lau Handien Kontseilua sortu, herrialde bakoitzeko ordezkari bat. Wilson presidentearen 14 puntuak oinarri izan behar zutela zioten. Potentzia europarren interesak nagusitu bake itunean: Eraginen banaketa, munduko aginteguneen banaketa, estatu berriak sortu... Azkenean bost dokumentu: Versailles, Saint Germain en Leye, Neuilly, Trianon eta Sevres. Brest-Litovsk: boltxebikeek Alemaniaren eskaera guztiak bete.
Independentziak eta Lurralde Banaketak
Independentzia: Polonia, Estonia, Lituania, Letonia, Ukraina, Finlandia... Alemania: gerraren erruduna zen eta kalte-ordainak ordaindu behar. Zigortzeko bi zatitan banatu zuten. Lurralde batzuk herrialdeen artean banatu eta jendeari galdetu non bizi nahi zuten. Austria-Hungaria: desagertu. Lurraldeak sortu: Austria, Hungaria, Txekoslovakia. Polonia: Brest-Litovsk. independentzia. Errumania asko handitu zen. Turkia: herrialde batzuk galdu eta iraultza egon zen. Gero Turkiako Errepublika sortu. EEBB: ez zuen Versailleseko akordioa sinatu, beraz kanpoan geratu zen. Isolazionismoa nagusitu zen, batez ere politikan.
ERRUSIAKO IRAULTZA
Otsaileko Iraultza
Ez zuen inork zuzendu. Manifestazioak, grebak eta greba orokorra kuarteletara heldu. Otsailaren 27an behin-behineko gobernua adostu. Langileek eta sobietak sortu. Bi indarrak batera zeuden. Bi botere:
- Behin-behineko gobernua: erreforma moderatuak (Lvov).
- Sobietak: langile eta soldaduak.
Behin-behineko gobernuak hauteskundeak eta batzar konstituziogilea osatu behar, baina ez zuen osatu. Lenin apirilean erbestetik itzuli zen eta boltxebikeek boterea lortzeko tesi bat aurkeztu zuen. Lurrak banatu nahi zituen nekazari eta langileen artean lotura sortzeko.
Urriko Iraultza
Leninek prestatu. Boltxebikeek Petrogradoko gune estrategikoak hartu zituzten (Winter Palace). Gero Mosku hartu, baina zailtasunez jarraitu zuten. Gerra zibilaren hasiera. Arrakastaren arrazoiak: sobieten lana funtsezkoa. Trotskyk Moskun eragin handia. Leninen estrategia: berehalako iraultza alderdiak zuzendurikoa. Boltxebikeak boterean: iraultza sobieten izenean. Leninek boterea sobietei (gobernu berria sortu: Lenin, Trotsky, Stalin). Arlo politikoan: tentsioak sobieten ordezkaritzako hiru alderdietan (mentxebikeak, boltxebikeak, sozialiraultzaileak). Amaiera: Brest-Litovskeko ituna.