Lehen Sektorea Espainian: Nekazaritza, Abeltzaintza eta Basogintza

Clasificado en Diseño e Ingeniería

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,56 KB

Nekazaritza

Espainiako nekazaritza sektoreak bilakaera nabarmena izan du, batez ere Europar Batasuneko diru-laguntzei esker. Produkzio mota desberdinak aurki ditzakegu:

Olibondoa eta Olio-produkzioa

  • Azalera landua eta arbolak gora EBko diru-laguntzei esker.
  • Produkzioaren %90 olioa egiteko erabiltzen da.
  • Bi urtetik behin ematen du fruituak.
  • Teknikak hobetu egin dira.
  • Munduko produkzioaren %40 (munduko handiena) Espainian ekoizten da.
  • Olioaren prezio altua mekanizazio urria delako.
  • PAC kuotak ezarri dira (produkzio errealaren %20 eta laguntzak murriztu).

Frutak eta Barazkiak

  • Ureztaketaren inguruetan ekoizten dira.
  • Barazkiak aire zabalean edo berotegietan.
  • Fruta-arbolak: Mediterraneoko kostaldeko sail ureztatuetan, hala nola Valentzian, Andaluzian, Katalunian, Nafarroan eta Errioxan.
  • Barazkien eta fruten produkzioak gora egin du, bai esportaziorako, bai barneko kontsumorako.

Loreen Produkzioa

Loreen produkzioa batez ere Kanarietan eta Katalunian kontzentratzen da.

Industriarako Uztak

Industriari lotutako uztak dira, eta industriek kontrolatzen dute produkzioa, nekazariekin aurretik hitzarmenak eginez prezioei buruz. Penintsularen hegoaldeko erdian kokatzen dira nagusiki:

  • Ekiloreak: Gora egin du EBk beherako kuotak ezarri dituelako.
  • Azukre-erremolatxak: Produkzioak gora egin du, EBk beherako kuotak ezarri dituelako.
  • Kotoia: Kuotak ditu.
  • Tabakoa: Kuota eta diru-laguntza gutxitu egin dira.

Bazka Uztak

Bazka-uztak penintsularen iparraldean kokatzen dira, eta azalera landuak gora egin du 1950etik.

Abeltzaintza

Abeltzaintza tradizionalaren ezaugarriak aldatu egin dira denborarekin, sektorearen egituran aldaketa garrantzitsuak gertatu baitira.

Abeltzaintzaren Egituraren Aldaketak

  • Espezializazioa: Esnea edo haragia ekoiztera bideratua.
  • Mekanizazioa: Prozesuen automatizazioa.

Abeltzaintza Intentsiboaren Hedapena

Abeltzaintza intentsiboak hedatu egin dira, baina sektoreak lehiakortasun gutxi du hainbat arrazoirengatik:

  • Abereentzako elikagai gutxi: Prezipitazio urriak eta zelai eskasak direla eta.
  • Pentsu konposatuen menpekotasun handia: Horren prezio handiak ordainketa-balantza desorekatua eragiten du.
  • Ustiapen tamaina desegokia.
  • EBko soberakinak: Kuotak ezarri dira (PAC handitu baina prezioak jaitsi).
  • Animalien osasuna ("behi eroen" krisia, adibidez): Izurriteak jarraitu, Europako araudi zorrotza, animalien elikadurari buruzko neurriak eta besteak (hormonak esaterako) kontsumoan eragin negatiboa izan dute.

Abereen Produkzioa

Abereen produkzioak azken produkzioaren %42 suposatzen du. Asturias, Kantabria, EAE eta Katalunian, berriz, %60 baino gehiago.

Behiak
  • Esnerako: Intentsiboan edo mistoan. Intentsiboa hirien inguruan: kostu handiak, eraisteko eta intseminatzeko teknika modernoak. Andaluzian gora egin du, instalazio handiak direla eta.
  • Okelerako: Mendi inguruetan, mendebaldeko eta Sierra Morenako, eta Penibetikako mendi eta inguruetan. Erregimen estentsiboan.
Ardiak
  • Okelerako eta esnerako.
  • Penintsularen barrualdeko leku lehorretan.
  • Transhumantzia eta egonkorreko abeltzaintza (bazkalekuaren arabera errendimenduak: uztondoetan eta lurgorrietan; zelaietan eta bazkalekuetan).
  • Arkumeak gizentzeko abeltzaintza ukuiluratua.
  • Tradiziozko ustiategiak, kalitate txarrekoa.
  • EBk diru-laguntzak ematen ditu produkzio estentsiboa sustatzeko.
Txerriak
  • Erregimen intentsiboa eta industriala: Atzerriko arraza eta pentsuak erabiltzen dira. Katalunian batez ere, integrazio sistema erabiltzen da.
  • Erregimen estentsiboa: Arraza autoktonoa (txerri iberiarra), Extremaduran, adibidez.
Hegaztiak
  • Haragia eta arrautzak ekoizteko.
  • Katalunia, Aragoi, Gaztela eta Leon dira ekoizle nagusiak.
  • Sektorearen beherakada handia eragin du.
  • Oilasko izoztuen esportazioa bultzatzen da.

Basogintza

Baso-lurrak penintsularen %35 dira. Produkzioaren erabilera anitza da:

  • Txapak, birrintzeko eta pasta egiteko.
  • Erretxinen produkzioa behera egin du (sintetikoa orain).
  • Iparraldean eta Huelvan.
  • Zuraren produkzioa gora egin du hazkunde azkarreko espezieekin.
  • Inportatzeko beharra: Kontsumitutako zuraren ia %25 herrialde hotzetatik/tropikoetatik inportatzen da, merkataritza-balantzarako arriskua suposatuz.

Nekazaritza Espazioaren Erabilera Berriak

Nekazaritza espazioaren erabilera berriak sortu dira, hala nola etxebizitzetarako, industriarako, erabilera turistikorako eta aisialdirako.

  • Ondorio onak:
    • Landa-ekonomiak nekazaritzarekiko menpekotasuna gainditzen du.
    • Lurzorua baloratzeko irizpide berriak sortzen dira.
  • Ondorio txarrak:
    • Espazioaren degradazioa.
    • Uraren gehiegizko ustiapena.

Entradas relacionadas: