Lehengai Naturalak: Mota, Jatorri eta Erabilerak

Clasificado en Tecnología

Escrito el en vasco con un tamaño de 1,34 KB

Zer dira lehengaiak?

Produktu industrialak egiteko behar diren lehengaiak naturatik lortzen dira. Lehengaiak, industrietan behar bezala eraldaturik, produktu erabilgarriak izatera iristen dira.

Lehengaien Jatorria

Animalia Jatorrikoak

  • Artilea eta larrua: Abeltzaintzatik datoz eta ehungintzan erabiltzen dira.
  • Arrantza: Kontserbak, olioak eta irina egiteko erabiltzen da.

Landare Jatorrikoak

  • Nekazaritza: Kotoia, ehunak egiteko.
  • Basogintza: Zura, altzariak egiteko.

Meatzaritzatik (Lurpetik)

  • Metalikoak: Metalak ateratzeko erabiltzen dira, adibidez, hematitea eta bauxita.
  • Ez-metalikoak: Bestelako gaiak erauzteko erabiltzen diren mineralak dira, gatza eta sufrea, kasu.
  • Energetikoak: Ikatza, gas naturala, uranioa eta petrolioa, energia sortzeko erabiltzen dira.

Meatzaritza

Mineralak erauzteko jarduera da meatzaritza. Bi meategi mota bereizten dira:

  • Aire zabalekoa
  • Lur azpikoa

Lur azpiko meatzaritza langileentzat zailagoa, neketsuagoa eta arriskutsuagoa da.

Energia Iturriak

Energia iturria, energia-forma bat lortzeko erabiltzen den baliabide naturala da.

Entradas relacionadas: