Lehengaiak eta Energia Iturriak: Mota, Jatorri eta Erabilera
Clasificado en Geología
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,55 KB
Lehengaiak
Produktu industriala egiteko, naturako lehengaiak behar dira. Lehengaiak naturan daude, industrietan behar bezala eraldaturik, honela sailkatuta:
- Animalia jatorrizko lehengaiak: Artilea eta larrua, esaterako, abeltzaintzatik datoz eta ehungintzan erabiltzen dira arropa egiteko. Arrantza ere lehengai iturri garrantzitsua da, kontserbak, olioa eta irina egiteko.
- Landare jatorrizko lehengaiak: Nekazaritzatik datoz, ehunak egiteko erabiltzen den kotoia, esaterako. Basogintzatik zura lortzen da.
- Meatzaritza jatorrizko lehengaiak: Lurpetik erauzten dira eta hiru taldetan banatzen dira: metalikoak, ez-metalikoak eta energetikoak.
Metalikoak
Mineral horiek oso garrantzitsuak dira burdingintzaren eta metalurgiaren oinarria osatzen dutelako.
Ez-metalikoak
Bestelako gaiak erauzteko erabiltzen diren mineralei esaten zaie ez-metalikoak. Eraikuntzan erabiltzen dira, adibidez, granitoa.
Meatzaritza
Mineralak erauzteko jarduera multzoa da. Bi meategi mota daude:
- Aire zabalekoak
- Lur azpikoak
Lur azpiko meatzaritza zailagoa eta arriskutsuagoa da. Aire zabaleko meatzaritza hobietan egiten da.
Energia Iturriak
Energia formaren bat lortzeko erabiltzen den baliabide naturala da. Bi multzotan sailka daitezke:
- Agor daitezkeen ala ez kontuan hartuta: berriztagarriak eta ez-berriztagarriak.
- Garrantzi ekonomikoa kontuan hartuta: tradizionalak eta alternatiboak.
Berriztagarriak eta Ez-berriztagarriak
- Berriztagarriak: Ia agortezinak dira, adibidez, eguzkia, ura eta haizea.
- Ez-berriztagarriak: Agortu egin daitezke, mugatuak daudelako: ikatza, petrolioa, gas naturala eta uranioa.
Tradizionalak eta Alternatiboak
- Tradizionalak: Erabilienak dira eta herrialdeen premia energetiko gehienak betetzen dituzte: ikatza, petrolioa eta gas naturala.
- Alternatiboak: Gutxi erabiliak, ikertzen ari direlako eta ustiatzea zaila delako: eguzki-energia, haize-energia, etab.
Energia Iturri Tradizionalak
Ikatza
Mineral eta erregai fosila da, landare jatorria du eta landareen deskonposizioak sortutakoa. Ikatzak garrantzia handia izan zuen, bereziki energia termikoa sortzeko erregai gisa. Gaur egun, Txinan, Estatu Batuetan eta Europar Batasuneko herrialde batzuetan erabiltzen da gehienbat.
Petrolioa
Likido oliotsua, lodia eta iluna da, eta animalien eta landareen deskonposizioaz sortua. Energia iturri erabiliena da eta elektrizitatea sortzeko erabiltzen da, baita pinturak, plastikoak eta beste hainbat produktu egiteko ere. Saudi Arabian, Kuwaiten, Iraken, Estatu Batuetan, Errusian eta Venezuelan daude erreserba nagusiak.
Gas Naturala
Jatorria eta eraketa petrolioaren antzekoak dira. Erregai gisa gero eta gehiago kontsumitzen da, ez delako hain kutsagarria. Kanadan, Errusian, Estatu Batuetan eta Persiar Golkoko herrialdeetan aurkitzen da.
Energia Hidraulikoa
Urtegian bildutako uraren energia da. Elektrizitatea sortzeko erabiltzen da zentral hidroelektrikoetan. Ez du kutsatzen, baina kalte larriak sortzen dizkio ingurumenari. Kanada, Txina eta Estatu Batuak dira ekoizle nagusiak.
Energia Nuklearra
Uranioa da energia iturria. Erreaktoreak arduratzen dira elektrizitatea lortzeko behar den beroa sortzeaz. Hondakin erradioaktiboak sortzen ditu. Kanada eta Estatu Batuak dira ekoizle nagusiak.