Lehia Monopolistikoa: Ezaugarriak eta Inpaktua
Clasificado en Economía
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,69 KB
Bestela, noiz edo noiz enpresek hitzarmenak bere aldetik urratzeko pizgarriak izango baitituzte.
Lehia Monopolistikoa: Sarrera
Intuizioz, lehia monopolistikoko merkatuak badirela azaltzeko, aski da monopolio zorrotzeko kasuak oso gutxi direla ikustea. Izan ere, monopolista batek eskaintzen dituen ondasunek eta zerbitzu gehienek badute ondasun ordezko bat, edo antzeko ezaugarriak dituen ondasunen bat, berea.
Ondasunen Heterogeneotasuna Merkatuetan
Merkatuetan, elkarren artean lehiatzen diren agenteek eskaintzen dituzten ondasunak eta zerbitzuak oso heterogeneoak dira. Ondasunen arteko ezberdintasunak, zenbaitetan, benetakoak baino gehiago itxurazkoak izaten dira: ondasunen arteko ezberdintasun fisikoak hor direla ere, eskaintzaileek, publizitatearen bidez, ezberdintasun subjektiboak sortzen dituzte, merkatuan ekoizkinak ahalik eta heterogeneoen ager daitezen.
Definizioa eta Marka Politika
Lehia monopolistikoa enpresa askok antzeko ekoizkinak -baina ez berdinak- saltzen dituzten merkatu egitura da.
Marka Politika eta Sartzeko eta Irteteko Askatasuna
Lehia monopolistikoko merkatuetan, saltzaile asko badaude ere, saltzailea gai da berak ekoizten duen ekoizkina besteek ekoitzitakoetatik bereizteko, eta, beraz, marka jakin baten monopolista balitz jarduten du egiaz. Horrenbestez, malda beherakorreko eskari kurbari egin beharko dio aurre.
Adibideak eta Publizitatearen Garrantzia
Likoreen edo etxetresna elektrikoen merkatuak lehia monopolistikoaren adibideak dira. Merkatu horietan, publizitatea oinarri-oinarrizkoa da, bere ekoizkina gainerakoetatik bereizten baitu eta berea indartu, bezeroak hartzeko. Bezeroen merkatua ere deitzen zaio; azken finean, nahiz eta modu desberdinak egin, beharrizan mota bera asetzen duten ekoizkinak baitira.
Sartzeko eta Irteteko Askatasuna
Ekoizle asko direnez, zaila izaten da haien arteko hitzarmenak lortzea merkatua kontrolatzeko eta lehiakide berriak sartzea eragozteko. Eta gehienak enpresa txikiak direnez, ez dakite beren ekintzek nolako eragina duten gainerako enpresetan. Arrazoi horiengatik, lehia monopolistikoko industria (merkatu) batean, enpresek sartzeko eta irteteko askatasuna dute. Nolanahi ere, marka politikaren eta publizitatearen bidez, ekoizkina desberdintzea lortzen dute, eta hori enpresa berriak merkatuan sartu ahal izateko oztopoa bihurtzen da.
Lehia Monopolistikoaren Oinarrizko Ezaugarriak
Aurrez aipatutakoaren arabera, hona hemen lehia monopolistikoaren ezaugarri bereziak:
- Eskaintzaile kopuru handia dago.
- Ekoizkinak ez dira homogeneoak.
- Ez dago oztoporik merkatuan sartzeko, ekoizkinak desberdinduta izateak dakarrena izan ezik (markek eta publizitateak sortutakoa, neurri handi batean).
Eskari Kurba eta Merkatu Boterea
Merkatu eredu horietan, elkarren ordezko izan daitezkeen ondasunak ekoizten dituzten enpresa asko daude lehian. Enpresa bakoitzak marka baten bidez bereizten du ekoizten duen ondasuna, eta, azken finean, marka horren monopolioa dauka. Horregatik da beherakorra lehia monopolistikoko enpresa baten eskariaren kurba. Enpresa batek ekoizpena handitzea erabakitzen badu, salmenta prezioa jaitsi beharko du, ordezko ondasunak daudela ahaztu gabe, betiere. Horrenbestez, enpresak merkatuan duen boterea mugatua da eta publizitatearen laguntza behar du.
Publizitatearen Eztabaida
Publizitatearen inguruko eztabaidan, bi jarrera nagusitu ohi dira: batzuen ustez, publizitateak gastua manipulatu eta nahi artifizialak sortzen ditu, eta beraz, negatiboa da; beste batzuen iritziz, ordea, publizitateak informazioa eskaini eta lehia sustatzen du, bezeroek informazioa eskura dezaten laguntzen baitu.