Leizarraga eta Lazarraga: XVI. Mendeko Euskal Idazleak

Clasificado en Latín

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,72 KB

Leizarraga

Gaztelako eta Aragoiko Erreinuek Espainiaren potentzia zeukaten, baina Nafarroako Erresumak Frantziarekin zituen 'borrokak'. Bexotzen jaio zen 1525ean eta 1601ean hil zen. Apaiz hau XVI. mendeko prosalari izan zen. Joana III.a Albretekoa, Nafarroako erregina eta gortearen idazkari nagusia (katolikoa zen, baina protestante bihurtu zen, hainbat doktrina kalbinista jarraituz), Leizarragari eskatu zion Itun Berria euskaraz itzultzea. Horretarako, erreginak 4 laguntzaile eman zizkion, euskara zekitenak. Horrela sortu zen 'Jesüs Christ Jaunaren Testu Berria' (1571n kaleratua), bi zatitan banatua:

  • 1. zatia: 'Gomendiozko Karta' direla kapaz ikusten testu berria itzultzeko. Bertan, bere buruan galdetzen dio erreginari deitzeko moduari buruz.
  • 2. zatia: 'Heuscalduney' irakurleei agurra egiten die eta zenbait hitz zerrenda lapurteraz eta subereraz egiten ditu.

Ezaugarriak:

  • Lapurtera arkaikoz idatzia.
  • Bere euskara batua sortu zuen.
  • Hizkuntza zaharra erabili zuen.

Beste bi obra idatzi eta 1571n publikatu zituen:

  • Kalendrera: Egutegi erlijiosoa zen, kristautasuna zabaltzeko (eta ospakizunak azaltzen zituena).
  • ABC eta Christinoen Instructorea: Haur eta gazteen hiztegia.

Lazarraga

2004an eskuizkribu bat aurkitu zen, sakon astindu duenak euskal letren mundua. Joan Perez Lazarragakoa (1548-1605), arabarra, idatzi zuen.

Arabako iparrean dagoen Larrea herrian jaio zen, familia aberats baten abertzale. Madrilen bizi izan zen hainbat urtean eta batez ere han moldatu zuen oso gaztea zenean, 1567 inguruan, berrogeitahamar orri zeuzkan literatur lana. Hasieran, artzairen eleberri laburrak dakartza, prosaz eta bertsoz lau neska-mutilen maitasun gorabeherak kontatzen dituena, eta, ere, 46 poema datoz amodiozko gaiak landuz bereziki.

Eskuizkribu honen bitartez, Arabako euskara zaharra nolakoa zen jakin dugu eta bestetik, hegoaldean pikoak ez zirela pentsatzen genituen literatura lanei buruzko informazio ugari ematen digu. Euskaraz idatzitako bertso, kanta eta maitasun-kontuen bilduma da. Horiez gain, garai hartan gogoko zuten kontakizun mitologiko luze bat dago. Testuko hainbat paragrafo aztertu ondoren, badirudi 1564 eta 1567 bitartean idatzitakoak direla eta Lazarraga dela egilea. Beste bi obrak idatzi zituen, baina gaztelaniaz ziren: Ahaideen kronologikoa eta Arabako historia.

Entradas relacionadas: