Leonardo da Vinci: Azken Afariaren Analisi Artistikoa

Clasificado en Arte y Humanidades

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,71 KB

Azken Afaria (Leonardo da Vinci)

Data: 1495-1497. Kokapena: Milan.

Teknika eta Egoera

Gaur egun oso egoera txarrean dago. Egoera hori Leonardok erabilitako pintura teknika berriengatik sortu zen: fresko teknika baztertu zuen, olio eta tenperaren nahasketa erabiliz. Zoritxarrez, ez da lortu lan hau hasierako itxurara itzultzea.

Gaia

Kristo eta apostoluen arteko azken afaria irudikatzen du:

  • Erdian: Jesus.
  • Ezkerrean: Judas, Pedro, Juan...
  • Eskuinean: Tomas, Tadeo...

Konposizioa

Leonardok arreta guztia Kristoren figuran bildu nahi du, gainerakoetatik bereiziz.

Figuren Ordenamendua

Apostoluak bi aldetan antolatzen dira, hirunaka biltzen dituelarik. Talde hauek Kristoren alboetan jarri ditu, simetria gordeaz eta konposizio orekatu bat sortuz.

Kristoren Figura

Kristoren figura forma piramidalekoa da, eta begirada guztiak bilduko ditu. Sentsazio hau indartzeko:

  • Zenbait apostolu beregana makurtzen dira.
  • Figura nagusiaren bolumena nagusitzen da.

Ikusleari beti irudituko zaio Jesus dela figura nagusia.

Perspektiba

Jesukristoren figura konposizio-lerro guztiak elkartzen diren gunea bihurtu da.

Leonardorentzat perspektiba lineala ez zen nahikoa, eta aire perspektiba lortzen saiatu zen. Gorputzak linealki eratzen baditu ere, distantziaren arabera hauen inguruak lausoagoak joango dira, eta koloreak ere gero eta difuminatuagoak izango dira.

Ezaugarri Formalak

Bolumena

Figurak tamainu naturalekoak dira. Estilo monumental hau lortzeko, marko arkitektonikoa, figuren kokapena eta anekdoten desagerpena erabili zituen.

Kolorea

Kolore aberatsak erabili zituen.

Argia

Bi argi foko daude:

  1. Ezkerrekoak, errefektorioan dauden egiazko leihoekin bat egiten du.
  2. Bigarren fokoa hondoko irekigune horretan legoke. Honek balio sinbolikoa zuen, Jesusen aureola sortzen baitu.

Adierazpena eta Dramatismoa

Leonardoren ustez, pinturak keinu eta mugimenduaren adierazle izan behar zuen, arimaren norabideak ispilatzen baitituzte hauek.

Momentu Gakoa

Jesusek dio: “Zuen arteko batek traizionatu nau”. Horrek erreakzioa sortu du. Jesus lasai dago, baina apostoluen artean keinuen txandaketa erritmikoa ikus daiteke, tentsioa handituz Jesusengana hurbiltzean.

Balorazioa

Fresko hau, bere dramatismo handiarengatik eta konposizio batasunarengatik, “Azken Afariaren” adierazpenik garrantzitsuena bihurtu da.

Entradas relacionadas: