Liberalismo Ekonomikoa, Trenaren Aroa, Ekoizpen-Sistema Berritzaileak, Kartela, Trusta, Langileen Ideologia: Marxismoa eta Anarkismoa
Clasificado en Matemáticas
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,42 KB
Liberalismo ekonomikoa:
Mendebaldean, Adam Smith eskoziarra, liberalismoa zabaldu zuen. Pentsalari horren ustez, askatasun ekonomikoaren printzipioak zuzendu behar zuen ekonomiaren jarduera. Enpresak sortzeko, langileak kontratatzeko eta produktuen prezioak eta baldintzak finkatzeko askatasun osoa utzi behar zen. Estatuak ez zuen ekonomian parte hartu behar, beraz merkatuaren esku ikusezina ezarri zen, hau da, eskaintzaren eta eskariaren legean erregulatzen zituen produktuen prezioak eta langileen soldatak.
Trenaren aroa:
George Stepheson ingelesak lurrunezko tren-makina eraiki zuen zamak ikatz-meatze batzuetatik besteetara garraiatzeko.
Ekoizpen-sistema berritzaileak:
W.Taylor ingeniariak, Taylorismoa sortu zuen. Hau da, langile bakoitzak zeregin txikitan banantzen ziren eta beren lana kronometratzen zen. Egindako lanarekin soldata proportzionala ematen zen.
Henry Ford enpresariak kateko lana ezarri zuen. Produktuak langile batetik bestera igarotzen ziren eta bakoitzak bere zeregina egin behar zuen eta gero besteari pasa. Gainera, serieko-ekoizpena aplikatu zuen. Produktu bat kantitate handitan ekoizten zen, industrialki diseinatutako hainbat pieza berdinetatik abiatuta.
Kartela:
Jarduera-adar berean aritzen diren enpresen elkarketa da. Hitzarmenak egiten dituzte, ekoizpena eta banaketa kontrolatzeko. Prezioak finkatzeko eta irabazia banatzeko.
Trusta:
Salgai baten ekoizpenaren fase guztiak egiteko borondatez elkartzen diren enpresen multzoa. Merkatua kontrolatu eta lehia kendu.
Langileen ideologia: Marxismoa eta Anarkismoa:
Karl Marx marxismoaren edo sozialismo zientifikoaren teoriolari nagusiaren bat. Manifestu komunista argitaratu zuen eta beren teoriak azaldu zituzten. Klase-borroka bat zegoen zapaltzaileen (burgesak) eta zapalduen (Langileak) artean. Marxek iraultza bat proposatu zuen. Lehen fasean, proletarioen diktadura bat egongo zen, estatuak gizartea arautzeko. Ondoren, gizarte komunista ezarri zez eta estatua desagertu zen. Horrenbestez, alderdo sozialistak sortzen ziren. Anarkismoaren ideologoak, estatu forma ororen aurka zeuden eta estatuaren ordez pertsonen arteko borondatezko elkarteak sortu nahi zituzten. Anarkismoa ez du alderdi politikorik, bakarrik sindikatua.