Liberalismoa eta Foruak XIX. mendean Euskal Herrian
Clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 20,45 KB
Liberalismoa eta foruak
XIX. mendean euskal foruen auzia izan zen, borboitarren zentralismoa eta liberalismo politiko-ekonomikoaren uniformetasuna (berdintasuna) zela eta. Foruen aurkako lehenengo neurriak XVIII. mendean hartu zituzten: Felipe V.aren erregealdian. Geroago, 1808an Josef I.ak prestatutako Baionako Estatutoan foruekin lotutako zenbait alderdi jaso ziren. 1810an Thouvenot jenerala, Euskal Probientzietako agintari izan zenean, foruen aurkako beste urrats bat eman zuen: foru aldundiak eta Batzar Nagusiak desegin zituen, haien ordez Kontseilua sortuz. Bestalde, Espainiako liberalak, 1812ko Konstituzioa idatzi zutenean, Espainiako uniformetasuna aldarrikatzen zuten eta hori foru-sistema iraupenarekin bateraezina zen. Aurrerago, Hirurteko liberalean (1820-23) foruak eta foru-erakundeak deuszestatu ziren. 1823an Fernando VII.ak tronua berreskuratu zuenean, foruak berrezarri ziren. Baina 1833an erregea hil zenean, eztabaida sortu zen. Foruen aldekoek karlismoarekin bat egin zuten eta liberalei (Isabel II.aren aldekoei) aurre egin zieten.
Karlismoaren faktore eragileak
Karlismoaren faktore eragileak honako hauek izan ziren: Arazo dinastikoa, ekonomiaren geraldia, nekazari txikien egoera (iraupeneko krisia), kleroaren eragina, burgesia eta nekazarien arteko aurkakotasuna (hiria eta landaren arteko borroka). Nekazariak benetan astindu zituen faktorea, herri-lurren desagertzea izan zen. Kleroak eragin handia zuen. Pulpituetatik egiten zuten agitazio politikoa oso eraginkorra zen. Hirietako sektore batzuk ere bat egin zuten karlismoarekin, oraindik mundu zaharrarekin lotura handia zutenak. Orokorrean Karlistek Antzinako Erregimenaren egitura eta baloreen alde egiten zuten. Foru-erregimenren defentsa. Foru-erregimenaren auzia beste borroka handiago baten erdian nahastuta agertu zen. Erregimen Zaharraren eta liberalismoaren arteko borrokan.
Sarrera
Karlismoaren mugimendua Hirurteko liberalean osatu ziren talde armatuetan du jatorria. Baina 1830ean ondorengotza arazoak sortu zirenean (Fernando VII.ak Berrespen Pragmatikoa jarri zuenean) eta 1833an Fernando VII.a hil zenean hedatu zen gehienbat. Programa ideologiko hau zuen: erlijioa, absolutismo monarkikoa eta Antzinako Erregimenaren pribilegioak defendatzen zituen. Karlismoa kleroa, nekazari behartsuak, noblezia eta foruen aldekoek osatzen zuten.
Lehenengo Gerra Karlista (1833-1839)
I Karlistada Fernando VII.a hil eta handik gutxira hasi zen. Gerraren gune nagusia euskal probintzietan eta Nafarroan kokatu zen lehenengo aldian baina Aragoi, Katalunia eta Castellora ere hedatu zen. Euskal probintzietan eta Nafarroan, azken urteetako aldaketa politiko, sozial eta ekonomikoak, barneko oreka desegiten ari ziren. Aipatzekoa da nazioarteko alderdi bat izan zuela. Austria, Prusia eta Errusia Karlosen alde eta Frantzia Britania Handia eta Portugal Isabel II.aren alde.
Gerraren faseak
a) Gerraren lehenengo fasea: Zumalakarregi (1833-35) Eraso armatuak Talaveran eta Valentzian hasi ziren. Ondoren, Zumalakarregik buruzagi karlistak zenbait partida antolatu zituen eta bere trebetasunagatik 1835ean, ia Euskal Herri osoa zuen bere kontrolpean, hiri handiak izan ezik. Hiriak konkistatzeko nahian, Bilbori eraso egiteko agindu zuen don Karlosek. Beraz, 1835eko ekainean egin zioten eraso tropa karlistek, baina setioa hasi berritan, Zumalakarregi zauritu egin zuten, eta handik egun gutxira hil zen. Karlistek gerrillen taktika erabili zuten. 1834ko uztailean, Karlos Maria Isidro erregegaia Euskadira iritsi zen eta Estatu karlista jarri zen martxan. Estatu horrek bere erakundeak izan zituen: Gerra eta Ogasun ministerioak eta Errege Aholkularitza. Estatu absolutista zailtasun handiak zituen; nazioarteko onarpenik ez zuen izan eta ekonomia- defita zuen.
b) Gerraren bigarren fasea 1835ean Zumalakarregi hil zenetik 1837 artekoa. Karlistek hegoalderantz zuzendu ziren; Gomez jenerala Andaluzia eta Madril hartzen saiatu zen baina armada isabelinoak atzera eginarazi zien karlistei, Espartero buru zuela. Gertaera hau inflexio-puntua izan zen gerran. Etapa honetan Bilbo setiatua egon zen eta Esparterok 1836an Lutxanako Gudua irabazi zuenean kendu zion setio.
c) Gerra azken fasea 1837ko urritik 1840. Etapa honetan, Liberalen egoera hoberantz joan zen, karlistena, berriz, txarrerantz joan zen, estatu karlista zatitzen ari zelako. Batetik Karlista Apostolikoak zeuden, gerraren jarraipenaren aldekoak Cabrera buruzagi zutenak. Bestetik, Transakzionistak, hauek
liberalekin akordio bat lortu nahi zuten eta hauen baruzagia Maroto zen.Transakzionistak izan ziren garaile. Porrot militarrak eta barne tentsioak ugaritu zirenean, Maroto jeneral karlistak eta Espartero jeneral liberalak 1839ko abuztuaren 31an Bergarako Ituna zinatu zuten bakea lortzeko.- Amaiera eman zion gerrari euskal probintzietan eta Nafarroan. - Karlistek Elizabet II.a erregina onartzen zuten. - Isabeldarrek: Militar karlisten soldata eta kategoria onartu egiten zaie. Espartero Jeneralak gomendatuko dio gobernari Gorteei foruak mantentzeko. Alderdi apostolikoak eta Karlos Jaunak ez zuten onartu hitzarmena, ondorioz, gerrak aurrera jarraitu zuen Katalunian eta Aragoin 1840rarte.
Foruen bilakaera 1839tik 1876.urtera arte.
1839ko urriaren 25eko Legea Espainiako Gorteek onartu zuten Legea:- Foruak onartzen dira Monarkiaren Batasun konstituzionalari kalterik egin gabe. - Gobernuak Gorteei foruei dagozkien nahitaezko aldaketak egiteko proposatuko die. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Batzar Nagusiak berriro osatu ziren. Bi diputazio mota bereizi ziren: Foru Diputazioa eta Diputazio Probintziala. Nafarroan Diputazio Probintziala izango zen ahal politiko guztien jabea.
1841eko abuztuaren 16ko Lege Hitzartua Nafarroak negoziazio partikularrak egin zituen gobernuarekin. Hauen emaitza 1841eko Legea izan zen:
-Eresuma izatetik probintzia izatera pasatu zen. - Aduanak Pirineotara eraman zituzten. - Nahitaezko soldadutza ezarri zen. - Autonomia fiskala zuen, baina kupoa ordaindu behar zuen urtero; autonomia osoa izango zuten zerga bilketetan eta diputazioen eusku egongo zen udaletako aurrekontuaren kontrola. Egoera berriak lurjabeei eta burguesei etekin handiak eman zizkien.
1841eko urriaren 29ko Dekretua Esparteroren erregeordetzaren garaian euskal administrazioa eta legedia Estatuaren menpe jarri ziren. Estatuko legeak aplikatuko dira udal-antolamendu guztietan, arlo juridikoan eta muga zergei zegokionez. Aldaketak direla eta matxinada sortu zen.
Moderatuak boterean Liberal moderatuak boterera igo zirenean erregimen foralaren ahalmen batzuk berreskuratu zuten (1844-7-4ko Dekretua): Batzar Nagusiak eta Foru-Diputazioak.
Bigarren Karlistaldia (1846-1849) Katalunia izan zen gerraren lurralde nagusia. Guerra dels matiners izenarekin ezagutzen da. Gehienbat nekazarien altxamendua izan zen, zentralismoaren eta nahitaezko zerbitzu militarraren aurka. Euskal herrian ez zen ia hedatu. Euskal probintzietan eta Nafarroan altxamendu isolatu batzuk soilik gertatu ziren baina ez zuten arrakastatik izan. Ondorengo urteetan bake-giroa bizi izan zen: egoera ekonomikoa nahiko ona zen eta foruak ere errespetatzen ziren. 1860an saiakera bat egin zuten porrot egin zuena.
Aurrerakoiak boterean, 1868ko iraultza eta Lehen Errepublika (1873-74) Liberal progresistak boterera iritsi zirenean, ez zuten aldaketarik egin foruetan, baina euskal nekazarien egoera okerrera egin zuen, Madozen desamortizazio eman zenean. Hala ere, euskal tradizioa kontrajartzen zuten hainbat lege ezarri ziren (udal antolamendu orokorra, irakaskuntza publikoaren legea, kode penala...). 186ko irautza eman zenean, 1869ko Konstituzioak kultuen askatasuna ezartzen zuen. Karlistek ez zeuden ados elizaren egoera kaltetua atera zelako. 1871ean Savoiako Amadeo errege onartzerakoan.I. Errepublika ezarri (1873-74) eta arazo dinastikoa azaleratu zen berriro.
5. Hirugarren gerra karlista (1872-1876)
5.1 Gerraren garapena Hirugarren gerra karlista 1872ko apirilean hasi zen Karlos VII.ak Espainiako koroa eskuratzeko zuen eskubidea aldarrikatu eta maiatzean muga zeharkatu zuenean. Hasiera batean, karlistek galdu egin zuten. Orokietako batailaren ondoren, Serrano jeneralak bakealdia lortu zuen Zornotzako Konbenioan. Abenduan karlistak berriro altxatu ziren Kruz apaiza buru zela.
Karlos Jauna Espainiara berriro sartu eta haren jarratzaileek euskal lurraldeak eta Nafarroa okupatu zituzten. Gatazka horretako gertaerarik garrantzitsuena Bilboko setio (1874an) izan zen; tropa liberalak izan ziren garaile. Iparraldean estatu alternatibo bat sortu zen euskal probintziak eta Nafarroa biltzen zituena. Bertako diputatuak legeak egin zituzten hainbat arlotan: irakaskuntzan, ekonomian, ordena publikoan...). Lizarran eta Durangon izan ziren egoitzak. Borroka militarrek 1876 arte iraun zuten. Alfontso XII.a agertu zenean karlistekin bat egin zuten eta liberal askok Karlos VII.aren alde egiteari utzi zioten. 1876an, Lizarra erori ondoren, liberalek behin behineko garaipena lortu zuten eta Karlos VII.ak Frantziara ihes egin behar izan zuen.
5.2 Foruen ezabapena: 1876ko uztailren 21eko Legea Canovasek 1839ko urriaren 25eko Legea bete egin behar zela zioen. Horrela, 1876ko uztailaren 21eko Legea aldarrikatu zuen; euskal probintzietako biztanleak arma zerbitzura joan behar ziren eta zergak ordaindu. Honekin batera, foru-araubidean erreformak onartzeko baimena ematen zen. Legearen onarpena ez zen euskal liberalen gustokoa izan eta bi jarrera azaldu ziren: - Legea onartzen zutenak: gobernuarekin aplikazioa negoziatzea onartzen zutenak gutxieneko kaltea bilatuz. - Legea onartzen ez zutenak: gobernuarekin lan egin nahi ez dutenak Araba,Bizkaia eta Gipuzkoako diputazioek legea onartzen ez zutenen alde jarri ziren. Gobernu zentralak Bizkaiako Foru Diputazioaren fondoak interbenitu zituen ordaitzen ez zizkion zergak kobratzeko eta gazteei armadara joateko deia egitearen aurka zeuden alkateak espetxeratu zutuzten. Egoera larri horretan, Arabako eta Gipuzkoako diputazioak legea onartzeko prest zeuden. Azkenean Canovas-ek foru erakundeak deuseztatu
5.3 Kontzertu Ekonomikoak Ogasun Ministerioak Hitzarmen bat egin zuten; honen arabera Diputazio bakoitzak hitzarmenean adostutako zergak biltzeko ardura hartu behar zuen eta zehaztutako dirua (kupoa) Ogaun Ministerioari ordaindu. Hitzarmena 1878ko Errege Dekretuan onartu zen. (Ekonomi Itunean). Ekonomia Ituna berriztatua izan zen (1887an, 1894an, 1906an eta 1925ean). 1937an agintari frankistek Bizkaian eta Gipuzkoan kontzertuen erregimena ezereztatu zuten. Diktadorea hil ondoren, Demokrazia berrezarri eta 1979ko Gernikako Estatutuarekin berreskuratu ziren kontzertu ekonomikoak (Espainiareko gobernuarekin negoziatuta) eta eskubide historikoa bihurtu zen.
1. IRAULTZA LIBERAL-BURGESA Fernando VII.a hil zenean (1833), Espainian aldaketa-prozesu geldiezina hasi zen politikan, gizartean eta ekonomian. Iraultza-liberal burges kontzeptua Aintzinako Erregimenaren ordez gizarte liberal burges eta kapitalista ezartzeko prozesu bortitza da eta Europa osoan gertatu zen. Aldaketa politikoak eta ekonomikoak izan ziren, azkenak ideologia berriek sustatua. Aldaketa guzti hauek burgesiaren hegemoniaren menpe gertatu ziren, gizarte-klase nagusia baitzen. Garaian sorturiko sistema sozio-ekonomiko berria kapitalismoa deituko da, kapitala ekoizi nahi baitzen gizarte-harremanen bidez. Espainian honako ezaugarriekin eman zen: aldaketen geldotasuna, Aintzanako Erregimenaren aldeko talde pribiegiatuen erresistentzia eta atzerapena. Gainera, nahiz eta liberalak laikoak izan, Espainian Eliza eta estatutuaren arteko bereizketa ez da erabatekoa izango. Horregatik armada izango da estatu liberala eraikiko duena, herritarrak liberalismoaren aurka baitzeuden. Ondorioz, militarrek askotan estatu-kolpeak emango dituzte aldaketa politikoak lortzeko nahiarekin.2. ELISABET II.REN ERREGEALDIA (1833-1868) 2.1. ERREGEORDETZAK (1833-1843) 2.1.1. Maria Kristinaren erreginaordetza (1833-1840) Fernando VII hil ostean Mo Kristina erreginorde bihurtu zen. Berez liberala izan ez arren, hauen beharra zuen, absolutistek ez zutelako Berrespen Pragmatikoa (emakumeen tronurako eskubidea ematen zuena) onartu eta Karlos V nahi zuten errege. Karlisten eta liberalen gatazka honek I.Gerra Karlistari (1833-1839/40) hasiera eman zion. Bestalde, etapa honetan, liberalismoa bi zati nagusitan banatu zen. Batetik, Liberal moderatuak; hauek Absolutismoaren eta subiranotasun nazionalaren arteko nahasketa nahi zuten, koroak botere handia eduki eta sufragioa mugatuta egon behar zen; gainera estatu zentralizatua nahi zuten. Bestetik, Liberal progresistek, erregearen boterea mugatu nahi zuten, Cadizko Gortearen jarduera legegilearen alde eginda. Errolda-sufragioaren alde ere bazeuden, baina herritarren parte hartze handiagoerekin.Mo Kristinaren erreginaordetzaren hasieran (1833-1836) eta bukaeran (1837-1840) moderatuek osatu zuten gobernua eta erdian progresistek (1836-1837). Lehen zatian Javier de Burgosek egindako probintzien banaketa eta Errege Estatutua (1834) garrantzia eduki zuten. Honek ez zuen subiranotasun nazionala onartzen eta Gorteak erregearen proposamenak soilik onar zitezkeela zioen. Ondorioz, hiri-matxinada ugari izan zirenprogresisten aldetik.
Progresistek konspirazioaren bidea hartu zuten (1836ko La Granjako matxinada). Boterean egon ziren denboraldian bi neurri garrantzitsu eman ziren.
- Mendizabalen desamortizazioa (1836-1837): Dekretuak elizaren ondasunak desamortizatu eta subasta publikoan saldu zituen. Lurrak burges eta nobleek erosi zituzten eta Elisabet II.aren monarkiaren zutabe bihurtu ziren. Ondorioz, Vatikanoarekin harreman diplomatikoak hautsi ziren. - 1837ko Konstituzioa: prentsa askatasuna, subiranotasun nazionala, milizia nazionala eta Gortea errolda-sufragioz hautatuko zirela zioen. Hirugarren zatian, gobernu moderatuak erreformak gelditu zituen eta gobernuak udaletako alkateak aukeratuko zituela zioen legea ezarri zuen (1840ko udalen legea), horrekin, matxinadak sortu eta Mo Kristina Frantzian erbesteratu zen.
2.1.2. ESPARTEROREN ERREGEORDETZA (1840-1843) Garai honetan, progresisten programa bateratzailea aurrera eraman, Elizaren ondasunak saltzen jarraitu eta Milizia Nazionalaren boterea sendotu zuen Esparterok. Nafarroako progresistekin negoziatu ondoren Lege Hitzartua sinatu eta, ondorioz, Nafarroak autonomia administratibo handia mantendu arren, erresuma izaera galdu zuen(1841-8-16). Euskal Probintzietako Kapitaintza Orokorra sortu eta foru-baimena kendu zien Euskal Probintziei, ondorioz matxinada moderatu bat eman zen. Erantzun bezala, 1841eko Urriaren 29ko Dekretuan probintzien administrazioa, legedia eta aduanak estatuaren menpe geratu ziren, nahiz ez zituen foruak guztiz ezabatu. Bestalde, apezgo sekularraren ondasunak desamortizatu ziren. Azkenik, 1843ko hauteskundeetan bebes gabe geratu eta militar moderatu eta progresisten pronuntziamenduaren aurrean dimititu beharra izan zuen erbesteratuta.
2.2. ELISABET II.REN ERREGEALDIA (1843-1868)13 urterekin Kongresuak eta Senatuak Elisabet II.na adin nagusiduna zela erabaki eta erregina bihurtu zen politikoki prest egon ez arren.
2.2.1. ALDERDIEN JOKOA Ezegonkortasuna egon zen urteotan eta gobernu mota asko egon ziren. Liberal moderatu eta progresisten artean gobernu ezberdinen aldaketak 1865 arte iraun zuten. Herritarren parte-hartze politiko eskasa zela eta, indar militarraren erabilpenak alderdi ezberdien gatazkak erabaki zituen.
Moderatuak: - Goi -burgesia liberala eta antzinako aristokrazia osatzen zuten. Moderatuen ardura Estatu bateratu eta segurua sortzea zen eta administrazio zentralista ezartzea. - Subiranotasun partekatua defendatzen zuen, Gorteen eta erregearen esku. - Agintea, jabeek eta pertsona ikasiek kontrolatu behar zuten. Hauek errolda- sufragioaren bidez aukeratzen dira. - Ganbara biko sistemaren alde zeuden. Progresistak: - Erdiko gizarte sektoreen artean zituen bere jarraitzaileak. Hirietan zuen indarra. - Gorteak zuen aginte legegilea eta bera bakarrik zuen Konstituzioa berresteko ahalmena. - Hauteskundeetan errolda-sufragioa ezarri zuten. (moderatuak baino zabalagoa). - Ekonomiari dagokionez, desamortizazioa, librekanbismoa eta industriaren garapena nahi dituzte. Batasun liberala: Moderatu eta Progresisten sektorerik epelenak biltzen ditu, 1854an sortua. O ́Donnell izan zen burua eta Canovas del Castillok alderdi honetan hasi zuen karrera politikoa. Alderdi Demokrata: Subiranotasun nazionala, sufragio unibertsala, legearekiko berdintasuna, botereen banaketa eta merkataritza askearen alde zeuden 1849an sortua. Alderdi Karlista: Monarkia absolutuaren defentsa, Eliza katolikoaren nagusitasuna eta foruen defentsa egiten zuten. Kleroa eta nobleziak osatzen zuten gehienbat.
2.2.2. HAMARKADA MODERATUA (1844-1854) Elisabete II.aren lehen urteetan, Narvaez jeneralak eraman zuen estatuaren zuzendaritza
eta hainbat erabaki garratzitsu hartu ziren: - 1844an Guardia Zibila sortu zen protestak zapaltzeko. - 1845ean udalen legea onartu zen eta 1845ko Konstituzioa atera zen, subiranotasun partekatua eta erlijio katolikoaren ofizialtasuna aldarrikatzen zituena. - 1846ko hauteskunde lege hautesle-kopurua murriztu egin zen. - Zergen erreforma ere egin zen. Lurralde guztietan berdinak kobratzen ziren, gehien bat kontsumoaren gainekoak ziren eta dirua batzea zuten helburu. - 1851ean Elizarekin Konkordatua sinatu zen. Aita Santuak desamortizatutako lurren salmenta eta Elisabet II.ren tronua onartu zituen, ordainetan laguntza ekonomikoak eta irakaskuntzaren kontrola jasota. - Eskola Nazionala ere sortu zen. 1852an, konstituzioa aldatzen saiatu ziren, autoritarioagoa bihurtuta, baina lortu ez zutenez, Bravo Murillok dimititu egin zuen. Hala, alderdia zatituta eta ahulduta gelditu zen eta honek gobernu ezegonkorrak egotea ekarri zuen. Egoera horretan, oposizioa erradikalizatu egin zen.
2.2.3. BIURTEKO PROGRESISTA (1854-56) Leopoldo O’Donnell jeneralak altxamendua burutu zuen, baina Manzanareseko Manifestuarekin progresistak bat egin arte ez zuen arrakastarik izan. Espartero izendatu zuen erreginak gobernuburu. Lehen greba orokorra eman zen, baita Konstituzio progresista berri bat ere, indarrean jarri ez zena. Bestalde, indar politiko berria agertu zen, errepublikanoena: demokraten ideologia zuten baina erregea kendu eta lehendakaria nahi zuten estatuburu. Bi neurri aipagarri dira garai hontakoak: - Madozen Desamortizazioa (1855) Elizaren azken lurrak eta udalen ondasun gehienak saldu ziren, ondorioz, estatuak diru asko lortu zuen. Honen helburua zorra kentzea zen. - Trenbideen legea (1855) Espainian atzerapenarekin etorri zen eta atzerritarren esku geratu zenez obra, ez zuen arrakastarik izan. Gainera, trazaera erradiala zuen (Madril zentrotzat hartuta), beraz, negozioentzat ez zen batere egitura egokia. Gauzak horrela, herritarrak baldintza eskasetan zeuden eta altxamenduen beldurrez, autoritariagoa egin zen gobernua.
2.2.4. MODERANTISMOAREN ALDIA (1856-1868) Esparterok didmitutu ondoren, O’Donnell izendatu zuen gobernu buru erreginak. Hau Batasun Liberalaren buru zen, moderatuen eta progresisten arteko alderdia eta, , oligarkia berriaren interesak defendatzen zituen. Elisabet II.aren tronua euskarririk gabe gelditzen ari zen, Eliza eta oligarkiaren laguntza soilik zuen. Gainera, krisi politiko, ekonomiko eta soziala etorri ziren; erregina kuestionatu eta liberalismoaren krisia ere etorri zen, horregatik, gobernua gero eta autoritarioagoa bihurtu zen. Azkenik Ostendeko Ituna sinatu zuten progresista eta demokratek 1866an Elisabet II.a tronutik kentzeko, ondoren Batasun Liberalak ere bai.
3. SEIURTEKO IRAULTZAILEA (1868-1874) 3.1. 1868KO IRAULTZA eta SERRANOREN ERREGEORDETZA 1868an boteretik sustatutako iraultza bat eman zen, militarrek zuzendua eta, geroago hainbat alderdi gehitu zitzaizkona. Baina goi klaseak bultzatua izanik, demokraten herri-mugimendua berehala baztertu zen. Bere helburua 1833an hasitako transizioa burutzea zen, sistema kapitalista ezartzea burgesiaren nagusitasunarekin. Gobernuak iraultza kontrolatzeko juntak osatu zituen eta Gorte Konstituziogileak hautatzeko hauteskundeak ere egin ziren, berriz ere herri xehearen eskakizuei kasurik egin gabe. 1869ko Konstituzioa onartu zen Serranoerregeorede izendatu zuten. Gobernuak Gorteek Amadeo Savoikoa aukeratu zuten.