Liberalismoa eta Gizarte Ekonomikoak: Adam Smith eta Malthus

Clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,35 KB

Liberalismo klasikoaren teoriko nagusia Adam Smith izan zen. Haren lan nagusia Nazioen Aberastasunaren Izaerari eta Zergatiei Buruzko Saiakera izan zen, 1776an.

Adam Smithen Ideia Nagusiak

  • Banakoaren interesak bultzatzen du pertsona ekonomian parte hartzera. Ekimen pribatua hobesten du estatuaren aurrean, eta estatuaren zeregina mugatu eta ekonomia askatasunez zuzentzen utzi behar dela dio. Estatuak ekimen pribatuak egiten ez zituen ekintzak egin behar zituen.
  • Aberastasuna gizakiaren lanetik zetorrela.
  • Produktibitatearen igoera lanaren banaketa teknikotik sortutako espezializazioaren ondorio zela zioen. Erabilera-balioaren eta truke-balioaren arteko aldea ere azaldu zuen.

Smithek hazkunde jarraitua lortuko zela uste zuen.

Robert Malthus eta Liberalismo Eskorra

Liberalismo eskorrago bat sortu zen, eta sistema kapitalista berrian alde ahulak ikusten zituen. Robert Malthusek Biztanleriaren Printzipioari Buruzko Saiakera lanean adierazi zuen biztanleria azkarrago hazten zela elikagaiak baino. Hondamendirik ez izateko proposatu zuen: jaiotza-tasa nahita txikitzea.

Gizarte Ekonomiko Ereduak

Ekonomia Tradizionala

Gehienak nekazaritzan aritzen ziren: merkatariak, eskulangileak eta profesional libreak. Gizarte eredu hori Portugalen, Espainian, Italian, Balkanetako inguruan eta Europako ekialdeko herrialdeetan ageri zen. Lurra lantzen zutenak jabe txikiak, errentariak eta jornalariak ziren. Lur-jabe handien esku zeuden lur gehienak. Lur-jabe horiek nobleziakoak ziren, eta XIX. mendearen erdialdetik aurrera, burgesia aberatsaren zati, eta lurrak erosi zituzten noblezia zaharraren antzera.

Industria Gizartea

Landako exodoa jasan zuten gizarteak, gune garatuenak eta industrializatuenak. Erresuma Batuan, Frantzian, Herbehereetan, Alemanian eta Italia iparraldean. Haietan, klase-gizartea osatzen zuten hiru talde handiak ziren nagusi: burgesia industriala, erdi mailako klaseak (kualifikatuak, funtzionarioak eta profesional liberalak) eta proletarioak.

Nekazaritza Garatua

Merkatuko nekazaritza. Hirien eta demografiaren hazkundeak gero eta elikagai gehiago eskatzen baitzituen, nekazaritza teknifikatzearen alde zeuden, produktibitatea handitzeko. Lurrak nobleenak, nekazaritzako burgesia handiarenak eta nekazari aberatsenak ziren.

Entradas relacionadas: