Liberalismoa eta Italiako Bateratzea: XIX. Mendea
Clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,05 KB
Liberalismoa: Ideologia eta Printzipioak
XVIII. mendearen azken herenetik Napoleonen inperioaren bukaerara (1815), Europan eta Amerikan gertaturiko ideologia eta politiko eraldakuntzek liberalismoa izeneko ideologia-ildo bat eta doktrina politiko eta ekonomiko bat osatu zuten. Hauek dira printzipio nagusiak:
- Gizartean: Legezko berdintasuna, pribilegioak ezabatzea eta gizabanakoen askatasunak.
- Politikan: Absolutismoaren amaiera, nazio subiranotasuna eta botere banaketa, eta erakundeak, administrazioa eta justizia publikoa.
Italiako Bateratzea: Risorgimento
1815ean, Italia era askotako estatuetan zatituta zegoen, eta lurralde batzuk (Lonbardia eta Veneto) Austriaren menpe zeuden. 1830eko hamarkadan, italiar nazioaren aldeko mugimendu bat osatu zen: Risorgimento.
Risorgimento Mugimenduaren Hastapenak
Mugimenduko lehen adierazpen politikoa Giuseppe Mazzinik eta haren erakundeak (Italia Gaztea) proposatutako batasun estrategia izan zen. Erakundea errepublika demokratiko batua eta laikoa sortzearen aldekoa zen.
Batasun Prozesua eta Cavourren Rola
1848-49ko saiakera iraultzaileek porrot eginda, Austriak bere nagusitasunari eutsi zion. Piemonten bakarrik finkatu zen estatu konstituzionala, Savoiarren monarkiaren agindupean.
Cavourrek (gobernuburuak) estrategia moderatua bultzatu zuen Italia batzeko. Herri matxinadak ez zuen batasuna ahalbidetu, Piemonte lurraldea estatu moderno, ahaltsu eta industrializatu gisa finkatu izanak baizik. Gainera, armadaz eta diplomaziaz horniturik zegoen.
Batasunaren Gertaera Nagusiak
Italiako batasuna lortzeko, bi estrategia erabili behar ziren, baina Viktor Emanuel II.a Savoiakoa izan zen onuradun nagusia:
- Cavourren ekintzak: Frantsesek lagunduta, Cavourrek austriarrak azpian hartu (1859) eta Lonbardia beretu zuen, eta handik gutxira, Erdialdeko Estatuak ere bai (1860). Ekintza militarrari diplomazia eranstearen ondorioz, Niza eta Savoia Frantziaren esku geratu ziren, Italiako erresuma berria aitortzearen ordainez.
- Garibaldiren espedizioa: Bestalde, Mazziniren jarraitzaile errepublikazale batek, Giuseppe Garibaldik, hegoaldea (Bi Sizilietako Erresuma) konkistatzeari ekin zion oso armada murritzarekin. Herritarren laguntza jaso zuen Borboien erregimenari azkena emateko.
Mugimendu nazionalista ez zatitzeko, Garibaldik ikuspegi errepublikazaleari uko egin, konkistak Viktor Emanuel II.aren esku utzi eta huraxe Italiako erregetzat aitortu zuen (1861).
Batasunaren Amaiera eta Arazoak
Batasun osoa egiteko, austriarrei nagusitu, Veneto beretu (1866) eta Eliz Estatuak konkistatu zituzten (1870), Aita Santua kontra egon arren. Aita Santua Vatikano Estatuan sartuta geratu zen.
Estatu berriak hiru arazoei aurre egin behar izan zien:
- Aitasantutzaren etsaigoari.
- Iparralde industrializatuaren eta hegoalde nekazari eta atzeratuaren arteko desorekari.
- Batasuna osatugabe egoteari.