Linux Sistemaren Administrazioa: Oinarrizko Komandoak eta Konfigurazioak

Clasificado en Informática

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,97 KB

Urruneko Konexioa SSH Bidez

Ordenagailu batera urrunetik konektatzeko, ms22 erabiltzailetik eta 1025 ataka bidez, 192.168.0.1 IP-dun Ubuntu zerbitzarira, zein agindu erabiliko zenuke?

Erantzuna: ssh -p 1025 [email protected]

Logcheck Erabilera

Zertarako erabiliko zenuke logcheck?

Sistemaren artxiboen gertaerak berrikusten ditu, administratzaileari ekipoaren gorabeheren berri emanez.

Zerbitzu baten batek gertaerak sorrarazten ari baditu, non eta zein direktorioan bilduko dira?

Erantzuna: /var/log direktorioan.

Sistemaren Baliabideen Monitorizazioa htop Erabiliz

Zertarako exekutatuko zenuke agindu hau? Zer nolako irteera sortuko luke?

  • # apt-get install htop
  • # htop

apt-get install htop aginduak htop tresna instalatzen du. htop tresnak CPUaren, RAM memoriaren eta diskoaren informazioa eta egoera bistaratzen ditu modu interaktiboan.

Atazen Programazioa Cron Erabiliz

Zein agindu exekutatuko zenuke denbora jakin bat pasatzen den aldiro ataza bat exekutatu dadin?

Adibidez, imajinatu egunero goizeko 10:00etan sortzen den biltzailea.tmp fitxategia ezabatu behar duzula Deskargak karpetatik, erabiltzailea ik012982i7 dela. Zein agindu/lerro erabiliko zenuke aurreko galderan erantzundakoaren ildotik?

Cron tresna erabili behar da (crontab -e) nano editorearekin eta denbora balioak jarriz. Hilabeteak 0-12tik, egunak 0-30, orduak 0-23, minutuak 0-59.

Beste aukera bat at komandoa erabiltzea da:

Adibidez:

at 10:30

at> export DISPLAY=:0

at> gedit

at> <EOT>

job 4 at Thu May 23 10:07:00 2019

Edo, crontab-ekin, adibide honetan bezala:

crontab -e

0 10 * * * find /home/ik012982i7/Deskargak/biltzailea.tmp -delete

Karpeta Partekatzea NFS Erabiliz

Ubuntu zerbitzariaren /ikasleak karpeta bezero guztiekin partekatzea erabaki duzu. Bezero guztiek arazorik gabe sartu ahal izango dute edukira, beraz, ez da inoren jabetzarik izango eta erabiltzaile guztiek baimen guztiak izango dituzte bertan. Adierazi pausuz pausu nola egin.

  1. Karpeta sortu: sudo mkdir /ikasleak
  2. Jabetza kendu: sudo chown nobody:nogroup /ikasleak
  3. Baimenak eman: sudo chmod -R 777 /ikasleak
  4. Edukia esportatu: sudo nano /etc/exports eta gehitu lerro hau: /ikasleak *(rw,sync,no_subtree_check)
  5. Zerbitzua berrabiarazi: sudo systemctl restart nfs-kernel-server

Beste Karpeta Bat Partekatzea NFS Erabiliz

Ubuntu zerbitzariaren /materiala karpeta ere partekatu nahi duzu, Ubuntu duten sistema eragileekin gutxienez. Zerbitzariaren IP-a 192.168.0.1 izango da. Adierazi pausuz pausu egin beharreko bidea zein den.

/materiala partekatzeko, aurreko ataleko (NFS bidezko partekatzearen) pauso berdinak jarraituko ditugu.

Orain, bezeroan:

  1. Direktorio berri bat sortu: sudo mkdir /mnt/nfs/materiala
  2. Baimenak eman: sudo chmod -R 777 /mnt/nfs
  3. Muntatu: sudo mount 192.168.0.1:/materiala /mnt/nfs/materiala
  4. Konprobatu disko gogorrean: df -h

Karpeta Automatikoki Muntatzea Abioan

Zer egin beharko zenuke Ubuntu bezeroarekin saioa hastean karpeta automatikoki muntatzeko?

Ataza programatu bat sortuko nuke /etc/fstab fitxategian sarrera bat gehituz.

Adibidez: sudo nano /etc/fstab

Eta gehitu lerro hau:

192.168.0.1:/materiala /mnt/nfs/materiala nfs defaults 0 0

Entradas relacionadas: