Lirika eta Poesia: Esanahia, Hizkera eta Baliabideak Euskaraz
Clasificado en Latín
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,38 KB
Lirika eta Poesia: Oinarrizko Kontzeptuak
Lirika literatura-genero nagusia da, narratibarekin eta dramatikarekin batera. Edukiari begira, poesiak ez du bat-bateko identifikazioa ahalbidetzen. Barne-mundu abstraktua adierazten duen generoa da, eta, beraz, aditzak urri eta izenak ugari izaten dira. Poemetan une bat jasotzen da, ideia, sentimendu edo sentipen bat. Batzuetan neurtitzetan idatzita dago, eta errima ere izan dezake.
Poesiaren Esanahia eta Interpretazioa
Poema guztiak maila sinbolikoan interpretatu behar izaten dira. Poemak ematen digun informaziotik abiatuta, gure esperientzia eta sentimenduak baliatuz osatu behar dugu mezua. Poemak ez du guztia argitzen. Irakurlearen lana izango da poemaren batasuna eta esanahia ematea.
Hizkera Poetikoa eta Estilo-Baliabideak
Lirikak hizkuntza landua eta berezia erabiltzen du. Poetak estilo-baliabide ugari erabili ohi ditu, eta hitzak zehatz aukeratzen dira. Ahalik eta hitz gutxienekin adierazkortasun-maila handia bilatu ohi da.
- Baliabide fonetikoek: musikaltasuna eta giroa eransten diote poemari.
- Baliabide semantikoek: adiera hedatzen dute.
- Baliabide sintaktikoek: erritmoa edo esanahia zabaldu edo uztartzen dituzte.
Ahots Poetikoa
Poemak atenporalak dira, eta askotan inpertsonalak ere. Poesia, barne-sentimenduak jorratzen baditu ere, ez da nahitaez autobiografikoa izaten; hortaz, ezin ditugu nahasi narratzailea eta poeta. Narratzaileari buruz ez dugu inolako xehetasunik, ez bada pertsona gramatikala: ahots poetikoa.
Ahots Poetiko Motak
- Ni poetikoa: Lehenengo pertsonan agertzen den ahotsari deritzo. Bakarrizketa bidez, irakurlea norbanakoaren eremu pertsonalera hurbiltzen du.
- Zu poetikoa: Bigarren pertsonan idatzita dagoenean, zu poetikoaz mintzo gara. Horren erabileraz, narratzaileak zuzenean sartzen du irakurlea poeman, eta elkarrizketa garatzen da.
- Hirugarren pertsona: Hirugarren pertsonaren bidez, narratzaileak sentimenduak norbanakotasunetik urrundu, eta sentimenduak orokortu edo unibertsalizatzen ditu.
Hizkuntza-Elementu eta Baliabide Batzuk
Poesian, hainbat hizkuntza-elementu eta baliabide erabiltzen dira adierazkortasuna areagotzeko:
- Modu-atzizkiak: -ki, -to, -ro, -kiro, -ka, -ik.
- Denbora-atzizkiak: -aldi, -aro, -une, -te, -(e)ro, -ondo, -oste, -arte, -alde.
- Baliabide semantikoak:
- Konparazioa: (adibidez, "bezala")
- Pertsonifikazioa: (adibidez, "izarrez maitemindurik")
- Metafora: (adibidez, "zilarrezko katez")
- Elipsia: (adibidez, "hango, hango...")
Hitz-Adibideak eta Definizioak
Hona hemen testuan agertzen diren edo testuarekin lotura duten hitz batzuen definizioak:
- Bidaide: Norberarekin batera bidaia egiten duena.
- Bidaro: Bidaiatzeko aroa, giroa.
- Bidaiari: Bidaia egiten duen pertsona.
- Bidesari: Autobideetan ordaindu beharrekoa.