Literatura eta Antzerkia XX. Mendean: Mugimenduak eta Egileak

Clasificado en Latín

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,2 KB

Europa XX. Mendearen Atarian: Literatura eta Arte Mugimenduak

XX. mendea aldaketa handien aroa izan zen; aldaketa horiek eragin sakona izan zuten artean eta literaturan. Bi literatura mugimendu nagusi izan ziren Europan:

Modernismoa

XIX. mendeko lehen hamarkadan sortu zen. Sormen-askatasuna bultzatzen zuen. Poetek edertasuna eta perfekzioa bilatzen zuten haien poematan.

  • Gaia: Gizakia eta inguruarekiko harremana landu zuten, natura eta naturako elementuak sarritan aipatzen zituzten.
  • Forma: Bertso askea erabiltzea sustatu zuten.

Abangoardismoa

Tradizioaren kontra altxatu eta garaiko gainerako joerei aurrea hartu nahi zieten mugimendu ugariz osatua.

  • Gaia: Sentimenduak alde batera utzi eta ameskeriaz betetako poemak nahiz aurrerapen zientifikoei eskainiak.
  • Forma: Irudiak iradokitzen zituzten poemak sortu, hala nola kaligramak.

Mugimendu batzuk:

  • Dadaismoa
  • Futurismoa
  • Kubismoa
  • Surrealismoa

Euskal Literatura XX. Mendearen Hasieran: Egile Nagusiak

Sabino Arana Goiri

Eragina bi alderditan nabari da mende hasierako olerkigintzan:

  • Hizkuntzan: Erdararen kutsurik gabeko euskara garbiaren alde egitearren, erdaratiko hitz guztiak baztertu eta berriak sortu zituen; horrek ulergaitz bihurtu zituen olerkiak.
  • Forman: 30eko hamarkadako olerkariek berak eratutako teoria eta haren poemen tankeari jarraitu zioten, bertsolaritzaren moldeetatik urrunduz.

Xabier Lizardi (Jose Maria Agirre)

Zarautz (1896) – Tolosa (1933). Zuzenbide ikasketak egin eta Tolosako enpresa batean lan egin zuen. Euskararen aldeko ekintzaile aparta izan zen. Gerra aurreko olerkigile lirikorik onenetarikoa izan zen.

  • Gaiak: Bizitza, heriotza, natura eta euskal paisaia.
  • Lan aipagarriak: Biotz-begietan eta Umezurtz-olerkiak.

Lauaxeta (Esteban Urkiaga)

Laukiz (1905) – Gasteiz (1937). Jesuitetan ikasketak egin zituen eta jesuita izateko asmoa izan zuen, baina asmo horiek utzi zituen. Bilbon Euzkadi egunkarian lan egin zuen. Gerran gudari ibili zen eta Gasteizen 1937an fusilatu zuten.

Hitz lauz asko idatzi bazuen ere, olerkari gisa ezagunagoa da.

  • Lan aipagarriak: Bide Barrijak eta Arrats-beran.

Antzerkiaren Hastapenak eta Garapena

Antzerkia Grezian sortu zen, K.a. VI. mendean, Dioniso jainkoaren omenez. Jai erlijiosoak izan ziren oinarri. K.a. V. mendean sekulako goraldia izan zuen antzerkiak; antzezlanak eta antzokiak ugaldu ziren.

Idazle aipagarriak: Eskilo, Sofokles, Euripides.

Erroman, Greziako tradizioari loturik jarraitu zuen antzerkigintzak. Antzerki mota berriak sortu ziren, erlijioarekiko lotura osoa galdurik, jolaseko ekitaldi bihurtuz. Egile aipagarriak: Plauto eta Seneka.

Erdi Aroaren hasieran jarduera eza izan zen antzerkigintzan, apurka liturgia katolikoari esker, Elizaren eskutik berreskuratu zen. Antzezpenak oso sinpleak ziren, Bibliako pasarteak apaizek eta eliz mutilek antzeztuak, jai egun berezietan. Arrakasta gero eta handiagoa lortu zuen eta XIV. mendean kalean egiten hasi zen, benetako aktoreen eskutik.

Sofokles

Atenasen jaio eta bizi izan zen (K.a. 495-406). Antzerki sariketa batean Eskilori irabazi eta Greziako antzerkigile ospetsuena bihurtu zen. 123 tragedia idatzi omen zituen.

  • Lan aipagarriak: Edipo Errege eta Antigona.

Antzerki Generoak

Tragedia

  • Gizarte maila altuko pertsonaiak dira protagonista nagusiak.
  • Amaiera zorigaiztokoa izaten du.
  • Hizkuntza jasoan idatzita dago, eta jokabidearen idealen bat irudikatu ohi du.

Komedia

  • Modu barregarrian eguneroko arazoak azaltzen ditu.
  • Protagonista nagusiak pertsona arruntak dira.
  • Helburu nagusia ikusleen barrea eragitea da.
  • Amaiera zorionekoa eta arina izaten du.

Tragikomedia

  • Bien arteko nahasketa da: egoera komikoak eta amaiera zorigaiztokoa.

Entradas relacionadas: