Literatura eta Generoak: Bidaia eta Abentura
Clasificado en Latín
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,45 KB
Sinonimoak
- Garatu - bilakatu - eboluzionatu
- Sustrai - erro - zain
- Ohitura - ekandu - aztura
- Gurtu - adoratu - jauretsi
- Emankor - oparo - jori
- Une - lipar - istant
Bidaia Liburuak
Bidaia-liburuek onarpen handia izan dute mende askotan, seguruenik toki ezezagun eta exotikoei buruzko informazioa emateaz gain, irakurleen irudimena piztu ere egin dutelako. Bidaia-kontakizunek edo liburuek atzerriko herrialdeetan zehar egindako benetako bidaien berri ematen dute, bertako paisaia, geografia, landaredia, animaliak eta ohiturak nolakoak diren azalduz. Fikziozko elementuak edo gertakariak ere tartekatzen dira bertan. Normalean lehen pertsonan idatzita daude.
Historia
Homerok K.a. IX. mendean idatzitako epopeiak edo poema luzeak Odiseo heroiaren bidaia luzea kontatzen du. Bidaia-liburu ospetsuena Marco Poloren Munduko Gauza Harrigarrien Liburua izan da. Veneziarrak Txinan zehar egindako bidaien berri ematen da bertan, eta dirudienez Genovan preso zegoela diktatu zion Marco Polok berak Rustichello Pisakoa izeneko idazle bati.
Abentura Eleberriak: Aurrekariak
- Aro klasikoko epopeiak. Egitandi gogoangarriak azaltzen dira bertan. Heroi baten ibilerak eta abenturak kontatzen dituzte, eta errealitatea eta mitologia nahasten dituzte.
- Bizantziar eleberria. Abenturak maitasun kontuekin nahasten dira, bi maitaleren banaketa izan ohi da. Azkenean, abentura mordoa igaro ondoren, maitaleak elkartu eta ezkondu egiten dira.
- Zalduntza eleberria. Zaldun ibiltarien balentrien eta abenturen kontakizunak dira.
- Eleberri pikareskoa. Bizitza aurrera atera behar duten pertsonaia burutsu bezain pikaroen ibileren berri ematen da.
- Erdi Aroko bidaia-liburuak. Bidaian ikusitakoaren azalpen objektiboa emateaz gain, fikziozko abenturen kontakizunak.
Sorrera eta Urrezko Aroa
Abentura-eleberria XVII. mendean sortu zen, Britainia Handian. Estreinako abentura-eleberria Daniel Defoeren Robinson Crusoe izan zen. Jonathan Swiften Gulliverren bidaiak 1726. urtean argitaratu zen.
XIX. mendean, erromantizismoaren eskutik, ugaritzen hasi ziren abentura-eleberriak.
Alabaina, benetako bultzada, urrezko aroa, mendearen bigarren erdialdetik aurrera izan zuen abentura-kontakizunak.
Robert Louis Stevenson, Altxor Uhartea (1883)