Literatura hizkuntza

Clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,08 KB

KOMUNIKAZIO EKINTZAKO ELEMENTUAK.Komunikazio-ekintzak zazpi elementuek hartzen dute parte.Igorlea.Mezua bidaltzen duena da.Gizaki nahiz talde bat edo baita animalia zein tresna bat ere izan daiteke. Hartzailea.Mezua jasotzen duen gizaki,talde,animalia edo tresna (ordenagailua,adibidez)izan daiteke.Komunikazioa igorlearen desioz edo beharrez hasten da.Hartzailearengan modu batera edo bestera eragiteko,egorleak erabakitzen du modua. Hartzailea ez da elementu pasiboa,baizik eta prozesuan modu aktiboz parte hartzen duen subjektua.Mezua deskodetzeaz gain,igorlearen asmoak,analizatu behar ditu.Mezua.Komunikaldi bakoitzeko edukia da.Igorleak hartzaileari esaten diona.Bidea.Igorleak hartzaileari mezua nola,zeren bidez bidaltzen dion zehazten du:hitzez,idatziz,keinuz,morsez,ikus-entzunezko komunikabidez...Mezuak aldatu egiten dira darabilgun komunikabidearen arabera.Publizitate-iragarki bat, esaterako, aldatu egiten da, baiformaz bai edukiz,telebistaz,irratiz edo euskarri grafikoz den.Kodea.Mezuak bidaltzeko erabiltzen dugun zeinuen eta arauen bilduma da.Harremanik izango bada,biek ezagutu behar dute kode edo sistema hori.Liburu honetan darabilgun kodea euskara da.Erreferentea.Mezuak erreferentzia egiten dion errealitateko objektu, gertaera,sentimendu,kontzeptu edo dena delakoa da.Zeri buruz ari garen.Ingurua.Beste elementu guztiak biltzen dituen osagaia da.Zeinu berak oso mezu ezberdina izan dezake kontestua aldatzen bada,komunikazio-egoera aldatzen bada.Zazpi elementu horiek gorabehera elkar ulertzea ez da beti hain erraza.



 Elkartruke komunikatiboa izateko baldintzak:1-Komunikazio borondatea izatea.2-Mezua galaraziko duen zaratik ez egotea.Kanaleko traba edo eragozpen orori deitzen zaio zarata.3-Mezua galaraziko duten neke,urduritasun,nahigabe,konfiantzarik eza eta antzeko oztopo psikologikorik ez egotea.HIZKUNTZAREN FUNTZIOA.Hizkuntzaren egitekoa zein den.1-Funtzio aipatzailea.Igorleak hartzaileari gauzak errealitatean nola gertatzen diren edo nolakoak diren esatea.Subjektibotasunik eta balorazio-zamatik libre da.Hizkuntzaren funtzio garrantzitsuena da.2-Funtzio hunkitzailea. Hizkuntza igorlearen barne-egoeraren ispilu gertatzen denean sumatzen da.Edozein gauza esaten dugula ere,ia beti han agertzen da gure barruko sentipena.Lehen pertsona erabiltzen da sarritan eta igorlearen barne-egoera argi ikusten da."Hau poza!".3-Funtzio deitzailea.Hartzailea hartzen du kontuan,hura zerbait egitera bultzatzeko,konbentzitzeko.Bigarren pertsona erabiltzen da asko."Aizu,egizu hori!".Publizitate-hizkuntzan funtzio hau da beti gailean.4-Funtzio fatikoa.Igorlearen eta ahrtzailearen arteko kontaktuari dagokio.Funtzio hau betetzen du hizkuntzak komunikazioaren harreman hori iraunarazten,egiaztatzen edo indartzen denean:"Eta,zer moduz?Ulertzen duzu,ez?".5-Funtzio metalinguistikoa. Kodeari begiratzen dio.Hizkuntzaren zeinuak eta arauak bideratu nahi ditu:"Ez da horrela esaten".6-Funtzio poetikoa.Mezua du ardura nagusia,mezuaren forma,mezua igortzeko era.Literatura guztia funtzio honetan oinarritzen da.Hizkuntzak funtzio bat bakarra bete badezake ere(funtzio erreferentziala)eskuarrena zenbait funtzio batera betetzea da.

Entradas relacionadas: