Literatura eta Hizkuntzaren Funtzioak: Ahozko Tradiziotik Komunikaziora
Clasificado en Informática
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,46 KB
Literatura: Definizioa eta Ezaugarriak
Literatura hitzaren bidezko adierazpenean oinarritzen den artea da. Irudimenak, sormenak eta sentimenduek eskatzen dioten neurriko mundu berri hori sortzeko gaitasuna da literatura.
Ahozko Literatura
Ahozko literatura ahoz sortu eta transmititzen dena da, memorian gordetzen dena. Puntua, erritmoa, kantua eta espresioa ditu memoriaren bide.
Funtzio Poetiko edo Estetikoa
Mezua du funtzio nagusi, modu estetikoan. Literatura funtzio honetan oinarritzen da (estetika).
Ahozko Literaturaren Adierazpenak
Atsotitzak
Irakaspen edo gogoeta bat gordetzen duten esaera laburrak dira. Edukiari dagokionez, bizitza, heriotza, lana, eguraldia eta abar jorratzen dituzte. Gizaldi askotako bizipenen eta pentsaeraren berri jasotzen dute. Ezaugarri nagusiak hauek dira: laburrak dira memorian gordetzeko, eta memoriari laguntzeko hoskidetasuna (bukaera berdinak lotura logikoan), korrelazioa (nolako, halako) eta kontrastea (ideiak nabarmentzeko) erabiltzen dituzte.
Umeen Mundua: Dekorazio Olerkiak
Esanahi zehatzik ez duten olerkiak dira. Hizkuntza deformatuak, hots handiko hitzak, soinu soilak eta hitz asmatuak erabiltzen dira. Pieza txikiak izaten dira.
Dramatizazioa
Elkarrizketa agertzen da, galdera-erantzunez osaturiko kanta edo olerkiak. Haurren hizkuntza ezaugarriak betetzen ditu, jolaserako eta antzerkirako aproposak dira.
Ipuin Erritmikoak
Ezaugarri nagusia ahapaldien eta egituraren errepikapena da, hitz edo esaldi bat aldaraziz.
Baladak
Gertaeren kontaketan oinarritzen dira. Genero narratiboa da, eta asmaketak, sentimenduak eta elkarrizketak azaltzen dira. Bertsio ezberdinak daude:
- Eredu epikoa (XV-XVI. mendeak): Gertakari historikoen kontaketa.
- Epiko-lirikoa (XVII. mendea): Nahasketa, ez kronika, kontaketa eta elkarrizketak.
- Lirikoa (XVIII. mendea): Asmatuak izan daitezke, ez kronikoak. Kontaketa-poesia, elkarrizketak lehen pertsonan, metaforak.
Baliabideak: doinua, errima, metrika, errepikapenak (anafora eta bihurkiak), sinbolo edo metaforak. Baladaren bertsio ezberdinak daude.
Kopla Zaharrak
Usadio zaharretan oinarritzen dira eta funtzio soziala dute, eskaerarako eta ospakizunetarako, besteak beste. Ezaugarriak: lau lerro txikiak (7-6 silabakoak) edo handiak (10-8 silabakoak). Lehen bi lerroek naturaren aipamena egiten dute, eta azkeneko biek mezua adierazten dute. Egitura: santu jaiaren aipamena, ongi etorria, agurra, zurikeria, eskea, esker ona edo gaitzespena. Baliabide erabilienak anafora, bihurkiak eta metaforak dira. Bat-batekotasuna eta neurria zaintzen dira.
Hizkuntza eta Komunikazioa
Hizkuntzak bi zeregin ditu: irudikapen zeregina eta komunikazio zeregina. Pentsatzeko, asmatzeko eta komunikatzeko tresna da.
Komunikazioaren Elementuak
- Igorlea: Informazioa transmititzen duena.
- Hartzailea: Informazioa jasotzen duena. Kolektiboa izan daiteke (adibidez, programa baten audientzia, aldizkari baten irakurleak) edo unibertsala (leku edo denbora jakin bateko edozein pertsona).
- Kodea: Igorleak eta hartzaileak ezagutzen dituzten zeinu eta arauak, mezua kodifikatu eta deskodifikatzeko. Hizkuntza da kode nagusia.
- Kanala: Igorleak informazioa transmititzeko erabiltzen duen elementu fisikoa.
- Mezua: Igorleak transmititzen duen informazioa.
- Testuingurua: Mezuaren esanahia ulertzeko beharrezkoak diren inguruabarrak.
Hizkuntzaren Funtzioak
- Funtzio aipatzailea: Gauzak errealitatean nola gertatzen diren edo nolakoak diren esatea da helburua (erreferentzia).
- Funtzio hunkitzailea: Hizkuntza igorlearen barne egoeraren ispilu gertatzen denean susmatzen da. Lehen pertsona erabiltzen da (igorlea).
- Funtzio deitzailea edo eragilea: Hartzailea zerbait egitera bultzatzea du helburu. Bigarren pertsona erabiltzen da (hartzailea).
- Funtzio faktiboa edo harremanetakoa: Igorlearen eta hartzailearen arteko kontaktuari dagokio (bidea, zer moduz).
- Funtzio linguistikoa: Hizkuntzaren zeinuak eta arauak bideratzen ditu (kodea).
- Funtzio poetiko edo estetikoa: Arreta nagusia mezuaren forman edo eran jartzen da (mezua).