Literatura Klasikoa eta Erdi Aroko Lirika: Egile Nagusiak
Clasificado en Latín
Escrito el en
vasco con un tamaño de 4,07 KB
Greziako Tragedia eta Komedia
Tragediaren Maisuak
Sofokles: Perfekziorako Bidea
Sofoklesek perfekziora eraman zuen tragedia. 123 lan idatzi zituen eta 7 iritsi zaizkigu.
Berrikuntzak:
- Koruaren protagonismoa murriztu eta hirugarren aktorea gehitu.
- Trilogia baztertu.
- Elkarrizketa erabiltzen du pertsonaien pentsamendua sakontzeko.
- Sofoklesen estiloa Eskilorena baino soilagoa eta argiagoa zen.
Lan garrantzitsuenak:
- Edipo erregea
- Edipo Kolonon
- Antigona
Euripides: Errealismoaren Aitzindaria
Euripidesen lanak ez ziren gustukoak izan, errealistegiak zirelako. 90 antzerki baino gehiago idatzi zituen, 18 iritsi zaizkigu.
Ezaugarriak:
- Pertsonaiak gizakiak dira, ez patuaren menpekoak.
- Ez die jainkoen munduari errespetuz begiratzen.
- Emakumeek garrantzia handia dute.
Lan garrantzitsuenak:
- Medea
- Herkules
Komedia
Komediaren Helburua
Satira eta humorea erabiliz, ongi pasatzea da helburua. Gizakien bizioak, akatsak eta grinak taularatzea du xede.
Aristofanes eta Menandro
- Aristofanesen komedietako pertsonaiak arruntak dira. Hizkuntza bizia da.
- Menandro izan zen humorezko tradizioen jarraitzailea. Menandrok korua desagerrarazi zuen eta Helenismo garaian Komedia Berriko antzerkigile bikainena izan zen.
Erromako Literatura eta Erdi Aroko Lirika
Poesia Erromatarra
Bi mota nagusi landu ziren: epikoa eta lirikoa.
Virgilio
Erroman Mezenas baten babesa izan zuen. Epikoa eta lirikoa landu zituen. Augusto enperadoreak Eneida idazteko enkargua egin zion. 12 urtez jardun zuen idazten eta 51 urterekin hil zenean, amaitu gabe utzi zuen.
Virgiliok Homeroren tonua humanizatu zuen. Obrak mitoa eta errealitate historikoa gurutzatzen ditu.
Beste bi obra garrantzitsu:
- Bukolikoak
- Georgikoak
Horazio
Poeta liriko eta satirikoa izan zen.
- Beatus ille topikoa ezagunena: landako bakardade baketsua bilatzea.
- Horaziorengandik gugana iritsi den topiko nagusia Carpe Diem da.
Gutun moduan eraikitako idatziak baliatuz, filosofia, morala eta literatur kontuez jardun zuen.
Ovidio: Maitasunaren Poeta
Augusto enperadoreak Itsaso Beltzeko itsasertzera erbesteratu zuen. Maitasun ikasbidea eta Maitasun sendabidea liburuetan aditu gisa agertzen zaigu. Augusto enperadoreak Maitasun ikasbidea liburutegi publikoetatik erretiratzeko agindu zuen.
Liburu garrantzitsuena:
- Metamorfosiak
Trobadoreen Lirika
Trobadoreek erabili zuten gai nagusia maitasuna izan zen.
Ezaugarriak:
- Dama batekiko maitasuna ageri da.
- Maitasuna espirituala izaten da.
- Damak ezkonduak eta urrunak izaten dira. Krudelak ere izaten dira.
- Trobadoreen poesian tipifikatua dago emakumearen edertasun fisikoa.
Dolce Stil Novo
Poesia XIII. mendean indartu zen Florentzian.
Dante Alighieri
Estilo hau erabili zuen poeta garrantzitsuena Dante Alighieri izan zen. Maitasuna espirituala izaten da poema hauetan, eta horrela sortu zen emakume aingerutarraren figura topikoa.
Dante Florentzian jaio zen.
Bi gertaera nagusi:
- Beatrice ezagutu (9 urteko neska zela).
- 36 urterekin Florentzia betirako utzi beharra politika-liskarrengatik.
Jainkotar Komedia Danteren lan nagusia da:
- Infernua
- Purgatorioa
- Paradisua
Francesco Petrarka
Francesco Petrarka Arezzon jaio zen eta elizgizona zen. Lehen humanista handia izan zen. Canzoniere 366 kantu edo poemek osatzen dute.
3 gai nagusi:
- Jainkoaren maitasuna.
- Ospearen omenaldia.
- Maiteminaren gaia.