Literatura Komunikazioko Elementuak

Clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,95 KB

Literatura komunikazioko elementuak: ·Igorlea: Literatura-hizkuntzan autorea da. Hitzez baliatuz, apropos, zerbait sortzen duen artista. Ez ditu ezagutzen bere obraren hartzaileak eta ez du haiekin berehalako harreman komunikatiborik. ·Mezua: Igorleak eta hartzaileak sumatzen dute mezuaren intentzioa: mezu hori denbora pasarako, hunkitzeko, dibertitzeko, entretenitzek0...dela ulertzen dute. Beti norabide bakarrekoa, finkoa eta aldagaitza da. ·Hartzailea: Testura jakin-minez, olgeta-asmoz edo aisia eta plazer-desio hutsez inguratzen den norbait da. Berak erabakitzen du nola, non, noiz eta zenbat denbora luzatuko den komunikazioa. Hartzaileak ahalegin mental bat egin beharko du. Gainera, igorlearekin izan dezakeen harremana ez da berehalakoa. ·Testuingurua: Igorlea eta hartzailea dauden lekuak eta uneak zehazten eta argitzen dute meza hizkuntza arruntean. Literarioan, ordea, ez dago igorlea eta hartzailea lotzen dituen ingururik mezua jasotzean bizi dituenak ez dira bat normalean. Lan literarioak sortu behar du bere testuingurua eta hortik interpretatu beharko du hartzaileak. ·Bidea/kanala: Normalena liburua da. Baina badira ahozko kanalak ere: kantua, antzerki-emanaldia... Irrati, telebistak etab. bitarteko berriak sortzen ari dira. ·Kodea: Hizkutza da beti, hizkuntza litearioa kasu honetan. Forma asko zaintzen duen idazkera eder eta erakargarria. Literatura-komunikaziozko elementu horiek, beraz:
·Komunikazio era bat sortzen dute eta elementu finko batzuk dauzka ·Atsegin-iturri dira: -Idazlearentzat: Hitzekin jolastuz ondo pasatzen duelako eta hitzekin beste errealitate batzuk sortzen dituelako.-Irakurlearentzat: Ondo pasatzeko irakurtzen dituelako eta barne-barnean sumatutako bizipen asko modu ederrean islatuta daudelako. ·Hizkuntza-komunitate bat identifikatzen duen kultura-ekintzak dira: -Literatura, giza talde baten sentimenduak, pentsaera eta balioak adierazteko tresna bihurtzen da. -Kulturako literatura-lanen bitartez, kulturak mundua nola ikusten eta ulertzen duten ezagutu dezakegu.3. Literatura hizkuntzaren ezaugarriak:Literaturak hitza du bere mezuen adierazpenerako lehengai bakarra. Horretarako, hizkuntza berritzeko erronka dauka idazleak, irakurlea aktibatu behar baitu, hizkuntzaren edertasunean informazio aberats eta joriago bat lortzeko asmoz. Hau da, jarduera arruntatik ihesi beharra dauka idazleak hartzailearen arreta lortzeko. 5 dira literatura-hizkuntzari aitortzen zaizkion ezaugarriak: 1. Helburneta intentzio estetikoa; Fikzio eta kreazio-mundura begira dago hizkuntza literarioa, zeinu linguistikoekin edertasuna erdietsi nahian. 2. Euntzio poetikoaren lehentasuna; Funtzio honetan oinarritzen da literatura guztia. Hizkuntzaren forma zaintzen du bereziki, hartzailearen arreta mantentzeko. 3. Hitzen balio konnotatiboa; Literaturan, hitzen esanahi objektiboari subjektibotasunak ematen dizkion beste balio erantsi aberatsagoak gehitzen zaizkio. Literatura-mezua era askotan ulertzea dakar horrek. 4. Literatura-baliabideen joko aberatsa; Metaforak, paralelismoak, kontrasteak. dira hizkuntza arrunta eta literario bihurtzeko bide erabilena. Literaturak, koloreak, usainak eta hotsak gehitzen dizkio errealitateari. 5. Eikzio-mundua izatea: Testu literarioko egia eta mundu errealekoak ez dira berdinak. Errealitatean ezinezkoak diren ekintzak sortzen ditu autoreak. Irakurleak irakurtzen duena balioetsi egin beharko du, baina ez sinetsi.


5. Literatura generoak: Hau da literatura generoen sailkapena: ·Genero lirikoa (funtzio hunkitzailea); Autorearen sentimendu eta asmoak nagusitzen diren testuetan ageri da genero lirikoa. Idazleak bizitako erantzun eta sentipen propioak kanporatzea da: nahigabeak, pozak, tristurak... Generorik subjektibo eta personalena da. Lehenengo pertsonan emanda dator eta normalean, olerki edo poesia modura. Idazleek beste baliabideen bila abiatu dira, bertso libreak eginez. Prosaz ematen diren zenbait lan lirikoei prosa poetikoa deritzo. ·Genero narratiboak (funtzio aipatzailea); Gertaerak dira nagusi eta gertaera horretako lekuek, denborek... errealitate bat irudikatzen dute. Ez da lirikoa bezain subjektiboa, beti ezartzen duelako bere moldea. Tradizio literarioan epika deitu zitzaion genero honi. Literatura epikoa, bertsoz emana zetorren; gaur egun, aldiz, prosaz dator. ·Genero dramatikoa (funtzio deitzailea): Antzerkia ere deitzen zaio. Elkarrizketaz emana dator ia beti eta ikuslearen erantzun zuzena bereganatu nahi du (barreak, txaloa.). Historian aurrera, abestiz eta bertsos emandako antzezpen mota bereziak ere sortu ziren, hala nola, pastorala, opera eta zarzuela. Prosaz eta elkarrizketa arruntez antzerkia dago. Gure egunotako zinema ere genero dramatikoaren barnean dago.1.Sarrera: Hitza modu askotan erabili daiteke intentzioaren arabera; batzutan, ideiak argi ematea izango da asmoa eta, beste batzuetan, edertasunaren atzetik joko da. Momentu horretan sortzen da asmo literarioa, eta hortxe sor daiteke literatura. Gizarte bateko norbanakoen artean izaten diren komunikazio modu askotariko eta ezberdinen artean bat da obra literarioa helburu estetikoa esana edertzea duena. Literatura ahozkoa izan zen hasieran, gero idatzizkoa bilakatu zen. Hizkuntza idatziari erreferentzia egiten ziona en literatura. Irakurri eta idatzizko ahalmena izendtzen zituen literatura garai hartan. Literatura hitzak beste adiera batzuk hartu ditu: XVIll.mendean gertatu zen hitzaren adieran gaur arte iraun duen aldaketa. Ahalmena izendatzetik emaitza izendatzea pasatu zen. Idatzizko liburuen multzoa ere literatura da (euskal/gaztelaniazko literatura). •Gaur egun, fikzio-mundua jorratzen duen guztia da; beraz, literatura sormen-lan modura ere ulertzen da. 1Hasiera batean, hizkuntza idatzia irakurtzeko eta idazteko ahalmena.2Geroago, liburuen multzoa, emaitza.3Gaur egun, sormen-lan modura ulertzen da.

Entradas relacionadas: