Literatura vasca
Clasificado en Otras materias
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,35 KB
EUSKARAREN JATORRIA ETA AHAIDEKOAK.Hizkuntzak nonbaitetik datoz.gaztelania,frantsesa,katalana...badakigu latinetik datozela;latina hizkuntza indoeuroparren segida dela ere bai;orobat,Ameriketan egiten diren ingelesa,gaztelania edo portuguesa Europatik eraman zirela ere bai.Zein da euskararen jatorria?Tubalismoa eta gisako teoria mitiko eta zientzia-seriotasun gabeak albora utzirik,dozenaka hizkuntzarekin alderatu izan da euskara.Baina teoria jakin batzuk nagusitu dira.Ezein teoriak ezin izan du frogatu oraindik euskararen jatorri genetikoa.Lau nagusiak:1-Euskal iberiarra(vasco-iberismoa):Teoria horren ustez, erromatar konkistarekin,ordura arte Iberiar penintsula osoan hitz egiten zen hizkuntza bakarra alderatu egin zen;Pirinio mendietara bildua gelditu zen.Hizkuntza hori euskara zen.XV.mendetik XX.mendea arte iraun du teoria horrek Oihenart eta Larramendi,besteak beste, teoria horren aldekoak ziren.2-Euskal kamito-semitikoa.(hizkuntza kamitikoak):Hizkuntza kamitikoekin parekatzean,berbera aipatu izan da gehien,Arabiarrekin inbasioa baino lehenagotik Afrika iparraldean hitz egiten den mintzaira da berberea.Gaur egun ere hitz egiten da:Marokon eta Aljerian.Gaur egun inor gutxik aitortzen die oinarri zientifikorik hark emandako datu eta frogei.Espainiar konkistatzaileak Kanariar uhartee-tara iritsi baino lehen bertako guantxeek hitz egiten zuten mintzaira-rekin ere ahaidetu dute hainbestek.3-Euskal kaukasiarra: Kaukason(Europako eki-hegoaldean dauden Kaukaso mendietan,alegia; Georgiako eta Armeniako luraldeetan)mintzatzen diren hizkuntza multzoetako batzuekin uztartzen du euskara teoria honek.
4-Euskara eta makrofamilia dene-kaukasiarra:Hauxe da teoriak berriena.Hipotesi honek duela 6000 urtetik harantz garamatza, indoeuroparrak berak ageri baino lehenagoko garaietara.Iritzi honen aldekoek uste dute,gaur egun irlak bezala inolako ahaidetasun genetikorik gabe dakuskigun hizkuntzak,antzina,baturik zudela:Ipar Amerikako bertako hainbat hizkuntza,txinatar-tibetarra,kaukasiarrak, euskara,etb. Lau teoria horiek gorabehera,euskararen jatorri genetikoa frogatzeke dago.Hizkuntza irla bat dela esaten dute hizkuntzalariek,hau da,frogatutako ahaidetasun linguistikorik gabea.Europako hizkuntza indoeuroparren artean zein erromanikoak zein hizkuntza eslaviarrak, edo baltikoak,familiarterik gabe geratzen da euskara.Garai hartako euskara horri protoeuskara deitzen diote hizkuntzalariek. Latina eta gaztelania bi hizkuntza direla esaten dugu baina ezberdinak izanda ere,biak etenik gabeko continuum(segida)baten jarraipen dira. Egia da bi hizkuntza ezberdin direla baina gisa berean da egia continuuma osatzen duten hizkuntza bera direla funtsean.Euskararekin ere antzeko zerbait gertatzen da:antzinako euskara eta gaur egunekoa hizkuntza bakartzat hartzen dira,baina antzinako eta gaur eguneko bi euskaldunek ez lukete elkar ulertuko.Horregatik deitzen diogu protoeuskara duela 2000 urte inguruko euskara hari.Gauza bera gertatzen da funtsean greziera klasikoaren eta gaur egungoaren artean,esate baterako.