Literaturaren Teoria eta Kritika: Kontzeptuak eta Egileak

Clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en vasco con un tamaño de 12,77 KB

Aristoteles: Poeta Imitatzailea (Mimesia)

Platonen ikaslea. Artistaren inguruko ikuspegi berria.

Poetikaren eta Erretorikaren Zatiak

  • Ohar multzo bat
  • Tragediaren azterketa
  • Teoria eta kritika

Poesiaren Kontzeptu Nagusiak: Mimesia edo Imitazioa

  • Poetek natura imitatu behar dute.
  • Imitazioa ez da kontzeptu negatiboa; funtsezkoa da poesian.

Poetek ez dituzte gauzak diren bezala aurkezten, irudikapena baizik.

Poesiaren Beste Kontzeptua: Egiantza

Lope de Vega: Klasizismoaren Haustura

Hiru Unitateen Haustura

Hiru unitateak hausten ditu, ez baitira produktiboak. Bere obrak ez dira egun batean edo leku batean gertatzen, eta pertsonai gehiago sartu nahi ditu. Ekintza bakarraren araua oso mugatzailea da berarentzat.

Helburua: Jendearen Atentzioa Erakartzea

Oreka bat nahi zuen obra serioen eta entretenigarrien artean. Bere helburua jendeari antzerkia gustatzea eta antzokira joan nahi izatea da, ahalik eta jende gehien joatea eta ordaintzea. Ez du jende intelektualarentzat egingo, horrela jende gehiago joango baita.

Mimesia

Ez du eredugarriak izatea bilatzen, Aristotelesek irudikatutako tragediarekin harreman handiagoa izango du. Dena erakutsiko du, eredugarria zein ez izan: pertsonai gaiztoak, onak...

Egiantza

Bere ustez, garrantzitsua da antzerkiak errealitatean existitzen diren hizkuntza eta hizkera guztiak irudikatzea (adibidez, klase pobrea agertuz gero, janzkera eta hizkera egokia izatea; Andaluzian kokatuta egonez gero, hizkera hori sartzea). Ez du errealitatea zuzentzeko joera hori jarraitzen.

Dekoruma

Egiantzarekin lotuko du. Horaziok egiten zuen bezala ulertuko du dekoruma. Egoera eta pertsonaiak kontatu nahi duen historiari egokituko dizkio.

Etekin Ekonomikoa

Lehenengo helburua da, garrantzitsuena, bere lanbidea delako eta bere biziraupena horren araberakoa delako. Obra batek porrot egiten duenean, berak jasaten ditu ondorioak.

Ikuspegi Historikoa

Garai bakoitzaren ezaugarri esanguratsuenak eta bereizgarriak bilatzen dira. Erromantizismoak esan zuen garaiak bere ezaugarriak izango dituela, ezagutu eta ikasi beharrekoak.

Kritika eta Obraren Azterketa

Kritikoa aztertzen duen obrara hurbiltzean, testuan sartu zen momentuko ideia eta ikusmolde literarioak kontuan hartu behar dira. Kritiko erromantikoek beste garai batzuetako obrak ikastean ezin dira bere garaiko ideietan oinarritu epaiketak egiteko; kontuan izan behar da obra hori idatzi zen garaian zegoen ikuspuntua.

Literaturaren Historia: Jakintza Modu Bat

Literaturaren Historia jakintza modu bat bezala ulertzen dute, artearen zientzietako arlo bat baita.

Ez dute hierarkiarik ezartzen garai historikoen artean: bakoitzak bere testuinguruaren araberakoak dira.

Ezin da berrosatze historiko bat egin, epaiketak eginez, gaurko ikuspuntua aplikatuz. Ezin dira epaiketa subjektiboak egin.

Schlegel ez da guztiz objektiboa; poetikan bere gustu pertsonalak aurkitu ditzakegu.

Mitologia eta Poeta Modernoak

Mito pagano eta klasikoak berregiten badira ere, mito moderno eta berrien sormena bultzatzen du.

Antzinate Klasikoa

  • Forma eta mezua modu perfektuan harremanatzen dira.
  • Poesia eta mitologia ezin ziren banatu, biak iturri bera baizuten: naturarekiko miresmena.

Poesia Modernoa

  • Mitologia berriak "Izpirituaren sakonerarik sakonenetatik" azaldu behar du mundua, hortik sortzen baita errealitatea.

Mitologia Berria ez da errealitatetik ateratzen, pertsona batengandik baizik, errealitatea NI-tik sortzen delako. Schlegelek proposatzen du erromantikoek beren mitologia propioa sortu behar dutela.

Lehen, gauza naturalak arrazoitzeko mitoak erabiltzen zituzten, baina XVIII. mendean, naturaren fenomenoak zientziak azaltzen zituen. Nahiz eta literaturan eta kulturan erabiltzen jarraitu, Schlegelen ustez mitoak aldatu behar dira, norbanakoarengan egon behar dira. "Lan bakoitza ezerezaren sorkuntza bat bezala izanik." "Bada garaia mitologia baten sorreran lagun dezagun."

Ironia

Esaldi bat erabiltzea esango duzunaren kontrakoa esateko.

Kanten eta Schillerren Ideiak

Kontzeptu honek Kanten (artea, helburu zehatzik gabekoa) eta Schillerren (artea joko bat da, helburutzat entretenimendua) ideiak batzen ditu. Hau da, arteak lekua izango du helburu jakin bat ez izateko eta entretenitzeko. Azalekoa izateko, zentzua izatea soilik bere gain.

Ironia: Egiune Forma Bat

Ironia egiune forma bat da, arrazoimenari eta ezarritako balioei aurka egiteko modua.

Logikaren arauei aurre egin nahi die Schlegelek.

Arteak forma ireki eta aldakorrak hartu beharko lituzke, irudimenaren jolasek sortutakoak.

Ironia eta Paradoxa

Artearekiko distantzia mantentzeko modu bat da. Obraren eta hartzailearen arteko distantzia jartzen du, ezin gara inplikatu. Irakurlea ironia identifikatzean testutik ateratzen da, testua nola dagoen idatzita ikusteko.

Bi alderdi batera funtzionatzen dute: bi ikuspegi zalantzan eta tentsioan.

Poesia Erromantikoa eta Modernoa

Ez zara XIX. mendean bizi behar erromantikoa izateko. Aurreko garaietako autore batzuk erromantiko gisa identifikatzen ditu.

Poesia Erromantikoa

Erdi Aroa eta Errenazimendua aipatzen ditu (Shakespeare eta Cervantes). Klasizismoa baztertzen du.

Poesia Modernoa

Ezaugarri erromantikoak ditu: sentimentaltasuna, fantasia eta kontzientzia historikoa.

"Nobeleskoa" (Eleberria)

Genero guztiek partekatu behar duten ezaugarria da. Generoen arteko ezberdintasunak eta mugak ezabatu nahi ditu, ez dutela zentzurik eta ez direla produktiboak esanez. Generoak ez dira existitzen, genero progresibo bat besterik ez, mugarik gabekoa, betiereko formazio prozesuan. Eleberria genero guztiek bat egiten duten testu mota izan liteke.

Goethe: Klasikotasun eta Modernitatearen Sintesia

Goethek, Schlegel bezala, formakuntza Neoklasizismoan hasi zuen. Bizitzan zehar idatzi zituen obretan Erromantizismoaren garapena ikus daiteke. Berritzeko eta aldatzeko gaitasuna izan zuen momentuko sentsibilitate eta ikuspuntuekin.

Goetheren obra osoaren barne-garapena azaltzen du Schlegelek.

Tradizio Klasikoaren eta Modernitatearen Konbergentzia

Tradizio Klasikoaren eta Modernitatearen Espirituaren konbergentzia gertatzen da.

Goethe Alemaniako autore klasikotzat hartzen du.

Schlegelek esango du Goethe Cervantes eta Shakespeare baino hobeagoa eta garrantzitsuagoa dela, Denteren leku berean egongo dela.

Metodo Historikoaren Apologia: Poetikaren Amaiera

Bere testua literaturaren kritikaren inguruko hausnarketa batekin ixten du.

Metodo historikoak ikerketa literarioaren objektibotasun minimoa eskatzen du.

Dogmatismoaren Bazterketa eta Kritika

Dogmatismoa baztertzen du. Kritika eztabaidarako eta iritzi-trukerako aukera ematen duena izan behar da. Ez da erlatibismo historikoa defendatzen.

Erlatibismoa saihesten saiatuko da, dogmatismoa ere saihestu nahi du. Zure iritzia izan behar duzu, beste iritzietan oinarrituta.

Literaturaren Teoria eta Kritika XIX. Mendearen Bigarren Erdian

Metodo Biografikoa

Charles Augustin Sainte-Beuve izan zen teoriko nagusia.

Ezaugarri garrantzitsuenak:

  • Autorea eta obraren arteko lotura estua.
  • Analisiak autorearen biografiaren bitartez egiten zituzten. Obrak interpretatzea autorearen bizitzaren bitartez.

Erabilgarria aurkitzen duten teoriak: NI-aren Generoak.

60ko hamarkadan gainbehera jasaten du Estrukturalismoarengatik.

Teoria psikoanalitikoek mantenduko dute XX. mendean zehar.

Metodo Historiko-Positibista

Teoria eta Kritika Inpresionista

Horazio

Epistola ad Pisones

Epistola ad Pisones: poetikan idazketaren inguruko aholkuak. Gutun bat delako. Epistola = gutuna.

Ut Pictura Poesis

Zenbait Dualtasun

  • Ars / Ingenium
  • Prodesse / Delectare
  • Res / Verba

Artearekiko Bi Jarrera

  • Ars-prodesse-res: teknika, irakaskuntza eta gaia, hitzaldierako oinarria. Funtzio Didaktikoa.
  • Ingenium-delectare-verba: ingenioa, atsegina izatea eta nolako hizkuntza erabiltzen duzun. Funtzio Estetikoa.

Zizeron

Oratoria da bere kezka nagusia; Hizlaria (K.a. 46).

Politikaria zen, eta tratatu bat idatzi zuen, hizlari on bat nola izan behar den esaten. Zizeron erail zuten konspirazioan parte hartzeagatik. Gure garaira ailegatu da Erroma klasikoko hizlari hobeenetako moduan. Hitzaldi baten prestaketan zein atal egon behar diren, Erretorikaren atalak:

Inventio

Gaia asmatu eta pentsatu, zeri buruz izango den hitzaldia. Plangintza.

Dispositio

Antolaketa. Behin gaia erabakita eta funtzioa ere bai, informazioa eta hitzaldia antolatu.

Elocutio

Hitzaldia edo diskurtsoa idaztea. Antolamendua jarraitu, baina hizkuntzaren apaingarriak sartu. Zer motatako hizkuntza; pertsuasiboa, errazagoa... Dekoruma: sortzen duzun hitzaldia egokia izan behar dela bai diskurtsoa emango duzun egoerara, bai publikora. Estilo mehea, ertaina edo neurritsua.

Memoria

Hitzaldia buruz ikastea. Normalean senatuan botatzen ziren eta ez zen paperik existitzen. Senatariek buruz jakin behar zituzten gauzak. Idatzi eta buruz ikasi.

Actio

Hitzaldia eman edo esatea.

Boileau

Poesiaren Jatorria

Boileauk sinesten du pertsonen gaitasun berezian, teknikarekin garatzen dena. Hori gabe, ez da maila perfektu batera ailegatuko.

Intelektualismoa

Idazleak intelektualak izango dira, kultura klasikoa ezagutzeko eta lantzeko aukera dutelako. Kultura klasikoa eta horren testuak lantzen dituzten heinean, arrazoiaz jokatuko dute, jende arrunta ez bezala.

Hiru Unitateak

Tragedian, Aristotelesek hiru unitateen arauak ezarri zituela esan zuten: antzerkia/testua leku bakarrean gertatu, 24 orduko iraupena eta ekintza gertaera bakarra.

Baliagarritasun Morala

Delectare prodesse-ren esanetara.

Azalpen-Argitasuna

Azalpen sinpleak eta ulergarriak helburuetako bat izango da. Ez zaie Barrokoa gustatuko, gehiegikeria gustatzen zitzaielako soilik erakusteko gaitasun hori zutela. Hauek nahiago dutelako azalpen argiak eta errazak, mezua hartzaileari zuzenean ailegatzen zaiola bermatzeko.

Mimesia

Klasizistak bezala ulertzen du. Naturaren eta klasikoen imitazioa. Boileauk errealitatearen bertsio zuzendu eta hobetua islatu behar dela dio. Kultura klasikoak ezaugarri negatiboak kentzen ditu, eredugarriak ez direnak.

Dekoruma

Bi mota:

  • Barne dekoruma: Horazio eta Zizeronen ideiekin bat. Testuaren hizkuntzak eta gaiak bat etorri behar dira, zentzua izan behar du eta erlazionatuta egon behar dira.
  • Kanpo dekoruma: testuen helburuarekin erlazionatuta, testuek errespetatu behar dituzte gizartean dauden balio eta arauak. Ideologia hegemonikoarekin erlazionatuta, testuak ezin dute sistemaren aurka egin.

Egiantza

Ez da izango egia dirudiena. Haiek egiantzarekin aldarrikatuko dutena sinesgarritasuna da, hau egiaren gainetik jarriko dute.

Klasizismoaren Printzipioak

Hiru Unitateak

Derrigorrez bete behar dira.

Helburua

Didaktikotasuna lehenetsi behar dela, atsegintasuna ere landu. Jendeari moral bat irakatsi behar zaio, eta hori testua atsegina bada lortuko da. Jende intelektualarentzat.

Mimesia

Natura eta testu klasikoak eredugarriak izan daitezen. Mimesiaren bitartez gauza txarrak edo egokiak ez direnak moldatu ditzakegu, guk nahi duguna irudikatu dezaten. Errealitate eredugarri bat irudikatu.

Egiantza

Egia baino garrantzitsuagoa da. Bere ustez, egia sinestezina baldin bada, jendea ezin izango da identifikatu, eta inplikazio edo harreman emozional hori lortu. Hori garrantzitsua da mezua errazago bereganatzeko.

Dekoruma

Sen ona jarraituz, garai klasikoa errespetatu, baina pertsonaien akatsak gutxitu. Bi dekorum mota bereizten zituen:

  • Barneko dekoruma: obraren osagaiek zentzua izan behar dutela haien artean ezartzen du.
  • Kanpo dekoruma: helburuarekin lotuta dago, eta bere garaiko ideologiarekin.

Etekin Ekonomikoa

Ez da garrantzitsua. Normalean artistek mezenas bat izaten dute, beraz ez dira bere arrakastaren mende egoten, norbaitek enkargatzen zaizkielako testuak edo artelanak. Ez dute behar bere obrek arrakasta izatea, aldez aurretik ordaintzen dietelako.

Entradas relacionadas: